Mezuak etiketatuta ‘ ereintza ’

Igoera faserako prest da Ereintza

2012/04/16
Nork

Larunbatean ligako azken partidua jokatu zuen Ereintza BM Colindresen kontra. Antolatzaileek festa izatea nahi zuten, eta hala izan zen emaitza erosoarekin irabazi baitzuen: 34-11. Lehenengo zatian bikain aritu zen Ereintza, hutsik egin gabe eta 15-4 iritsi zen atsedenaldira. Gainera, Colindreseko aurrelari bat kaleratu egin zuen epaileak zuzenean txartel gorria aterata: Iker Garmendia Ereintzako jokalariari sarrera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ligako azken partidua jokatuko du Ereintzak bihar

2012/04/13
Nork

Eskubaloiko Lehen Nazional Mailako azken jardunaldia asteburu honetan izango da, eta Ereintzak BM Colindres izango du aurrez aurre. Hemendik aurrera, igoera fasean sartuko da taldea. Hilaren bukaeran hasiko da. Azken partidua izango denez, festa izatea nahi du Ereintza elkarteak, eta horregatik musikarekin girotuko dute partida. Amulletako Tambor Kofradiak eta Ereintza txarangak parte hartuko dute. “Egun [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Beti Onak taldea izango du aurrean bihar Ereintzak

2012/03/23
Nork

Joan den asteburuko lehia galtzeak ondorioak izan ditu, lidertza galdu baitu Ereintzako gizonen talde seniorrak. Horrenbestez, garrantzitsua izango da asteburu honetan Beti Onak-en kontra hutsik ez egitea. Bihar izango da lehia, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Emakumeek, berriz, Aloña Mendi hartuko dute bihar, 16:00etan, Galtzarabordan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ereintzak Amazsa Urdaneta hartuko du bihar

2012/03/09
Nork

Ereintza eskubaloi taldeak bihar arratsaldean jokatuko du partida Galtzarabordako kiroldegian. Ereintzako gizonen Senior Mailakoak lehenak dira, 34 punturekin. Bihar, Amazsa Urdaneta taldea hartuko dute etxean. Bisitariek 16 puntu dituzte guztira, eta bederatzigarrenak dira sailkapen nagusian. Galtzarabordako partida 19:30ean hasiko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bigara Pulporen aurka ariko da bihar Ereintza

2012/02/24
Nork

Ereintza eskubaloiko lehenengo taldeko jokalariak, Bigara Pulpo taldekoen aurka ariko dira bihar, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Ereintza taldekoak bigarrenak dira sailkapen taulan 30 punturekin, Zarauzko Amenabarren atzetik. Azken horrek 31 puntu ditu, beraz, liderrarengandik puntu bakarrera daude errenteriarrak. Bigara Pulpo taldekoak, berriz, hamabigarrenak dira. Zumaiarrek bederatzi puntu dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Erraz garaitu du Ereintzak Aranga BM Soria: 37-27

2012/02/21
Nork

Jokoan zeuden bi puntuak etxean geratu ziren larunbatean, 37-27 irabazi baitzion Ereintzak Aranga BM Soriari. Indartsu zetozen soriarrak pasa den astean liderra garaitu ostean; ezin izan zuten gauza bera egin Ereintzarekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ereintza erraz nagusitu zaio Aranga Soriari

2012/02/20
Nork

Ereintzak ez zuen hutsik egin larunbatean Aranga BM Soriaren kontra, eta erraz gailendu zuen lehia: 37-27. Indartsu zetozen soriarrak pasa den asteburuan liderrari irabazi baitzioten, baina ezin izan zuten gauza bera egin bigarren sailkatuak diren errenteriarrekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ereintzak Aranga BM Soria izango du arerio bihar

2012/02/17
Nork

Ereintzak Aranga BM Soriaren kontra jokatuko du bihar. 19:30ean hasiko da partida, Galtzarabordako kiroldegian. Errenteriako eskubaloi taldeko jokalariak bigarren dira sailkapenean, 28 punturekin, liderretik puntu bakarrera. Aranga taldea, berriz, laugarrena da sailkapen nagusian. Soriakoek 23 puntu dituzte guztira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

BM Corralesi bisita egingo dio Ereintzak bihar

2012/02/10
Nork

Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales zazpigarren sailkatua izango du aurrez aurre, bihar, 17:00etan, Los Corrales de Buelnako kiroldegian (Kantabria, Espainia). Ereintza bigarren dago sailkapen nagusian, eta irabaziz gero eta liderrak galdu, postu bat aurreratzeko aukera du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari nagusiak, Larraitz Oñatibia eta Carlos Almirarentzat

2012/01/28
Nork
Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari nagusiak, Larraitz Oñatibia eta Carlos Almirarentzat

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik. Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)