Ereintza Eskubaloiak lehenengo itzuliko azken partida dauka etzi, Torrelavegaren kontra Galtzarabordako kiroldegian. Partidarekin lotuta, ekimen bat martxan jarri du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera, eta horrenbestez, partida ikusteko sarrerak diruarekin beharrean elikagaiekin ordaindu beharko dira. Ohiko sarrerak 5 euro balio du, eta horren truke galtzen ez den hiru kilo elikagai entregatu beharko dira. Biltzen dituzten elikagai [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bankua, elikagaien, ereintza, Gipuzkoako, Hiru, janari, kilo, sarrera
Bidalita Ekitaldiak, Elkartasuna, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ereintza eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi da Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, eta horren arabera, larunbateko partida ikustera joaten denak hiru kilo janari eramaten baditu, sarrera doan eskuratu ahal izango du. Lehia larunbatean izango da, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian, BM Torrelavegaren kontra.
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, eman, ereintza, janaria, sarrera
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da. Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko. Horretarako, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin jarri beharko dira harremanetan interesa dutenak: koralakgaf[abildua]euskalnet.net -en posta elektroniko bidez bada, edo 943 53 69 73 telefono zenbakira deituz. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatzak, abesti, ereintza, Gabonetako, sariketa
Bidalita Ekitaldiak, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ekainean igoera lortu ondoren, gaur jokatuko du Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailako lehenengo partidua. Lehenengo lehia etxetik kanpo jokatu arren, ez du urrutira joan beharrik izango, Zarauzko Amenabar taldearen kontra jokatuko baitu. Denboraldia bukatu zuen bezala hasiko du, beraz, talde errenteriarrak, Amenabarren kontra. Final ari esker, bi taldeak mailaz igo ziren, nahiz eta partiduaren aurretik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:amenabar, ereintza, eskubaloi, estreinatu, Maila, zilarrezko
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Beste urte batez Ereintza dantza taldeak herri dantzen (mutxikoak, fandangoa…) ikastaroa antolatu du. Hori prestatzeko bilera egingo du etzi, 20:00etan, Juan Olazabal 23ko egoitzan. Bilerara joan ezin dutenek posta elektroniko bidez jarri beharko dute harremanetan Ereintzarekin ( ereintzaikastaroak[abildua]hotmail.com ), izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.
Irakurri gehiago
Etiketak:dantzen, ereintza, herri, ikastaroa
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Beste urte batez, Ereintza dantza taldeak herri dantzen ikastaroa prestatu du, dantza mota hori sustatzeko asmoz: muxikoak, fandangoa, arin-arina… Interesa dutenak ostegunerako deitu dituzte Ereintzaren egoitzan, 20:00etan. Bilera horretan ikastaroen eguna, taldeak eta orduan finkatuko dituzte. Azaldu ezin dutenek Ereintzaren helbidera idatzi beharko dute izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.
Irakurri gehiago
Etiketak:dantza, ereintza, herri, ikastaroa
Bidalita Bilerak, Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Ereintza Dantza Taldeak, herri dantzak sustatzeko lanean, herri dantzen ikastaroa antolatu du berriro. Ereintzaren egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea) interesa dutenekin bilera egingo dute hilaren 27an, 20:00etan, ikastaroen egunak, taldeak eta orduak zehazteko. Bilerara joan ezin dutenek ereintzaikastaroak@hotmail.com helbidean beren izena-abizenak eta telefono zenbakia utzi behar dituzte. Hamalau urte daramatza Ereintzak herri dantza ikastaroak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dantza, ereintza, herri, ikastaroa
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Ereintza antzerki taldearen eskutik, Hegan antzezlana ikusteko aukera izango da astelehenean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aireportu batean oinarrituko da lana, eta bost esketxetan banatuta egongo da: Azafata, Eztei bidaia, Ama beti ama, Duty-free, Bidaia beldurtia . Luis Elizetxea da obraren egilea eta zuzendaria.
Irakurri gehiago
Etiketak:antzerki, ereintza, hegan, talde
Bidalita Jaiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Datorren denboraldirako abonatuak lortzeko asmoz, Ereintza eskubaloi taldea lanean ari da. Azken egunak izango dira hauek abonuak lortzeko uztailean, baina irailean ere hiru astez izango dira bertan. Abonu orokorrak 40 euro balio du, Ereintzako bazkideenak 20 euro, gazteenak 20 euro (12-18 urte) eta familiak (guraso eta bi seme-alaba) 80 euro.
Irakurri gehiago
Etiketak:abonatu, ereintza, kanpaina
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ereintza antzerki taldearen eskutik Hegan antzezlana ikusteko aukera izango da astelehenean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aireportuan kokatuta, bost esketx egingo dituzte: Azafata, Eztei bidaia, Ama beti ama, Duty-free eta Bidaiaria beldurtia . Luis Elizetxea da egilea eta zuzendaria. Oholtza gainera igoko diren antzezleak Arantza Perez, Maria Elizetxea, Luis Elizetxea, Itziar Prieto, Nerea Suarez, Itziar Etxegia, Eñaut Otazo, Josu Izagirre, Anartz Arrieta, Nut Garcia eta Sebas Irastorza dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:antzerki, antzezlan, ereintza, hegan, talde
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »