Iraultza dantza taldeak baserritar jantzien erakusketa prestatu du beste behin Torrekuan. Hamabost jantzi ikus ahal izango dira, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierakoak. Hamabost jantzi egongo dira jarrita, hamar emakume eta bost gizon. Irauntzak gogorarazi duenez, jantzi horiek, hala nola, San Tomas Egunean janzten zituzten, herrira, errentak ordaintzera jaisten zirenean. Torrekua arratsaldez egongo da [...]
Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarrei, eta jaiotza eta Olentzeroak eramatera animatu dituzte. San Tomas Egunetik aurrera, berriz, 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da erakusketa Arditurri auzo elkartean. [...]
2002ko azaroan elkartu zen lehen aldiz Errenteria-Oreretako dantza munduko gazte koadrila bat. Duela hamar urte, “gaztetasunaren inozentziaz eta inkonszientzia” lanean hasi zen taldetxo horrek ibilbide motza baina mardula egin du egundaino. Orain, gazte koadrila zenetik Kukai Dantza Konpainia izatera pasatu den proiektu horren ibilbideari buruzko erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean: konpainiari errepasoa egiten diote hamar [...]
Kukai dantza konpainiak hamar urte beteko ditu azaroan, eta horren harira, erakusketa jarri dute Xenpelar Etxean. Gaur arratsaldean irekiko dute, eta hilaren 26ra arte (ostirala) egongo da martxan.
Eskultura da Juan Manuel Cabadarentzat espresio biderik onena, eta ederki erakutsi du bere lehenengo erakusketan arte disziplina horretan ondo baino hobeto adierazten dela. Xenpelar Etxean jarri ditu 22 eskultura, eta gaur da horiek ikusteko azken eguna. 17:00etatik 20:00etara dago zabalik aretoa. Berandu sartu zen artearen munduan, 45 urte ingururekin, gazte zela hasi baitzen lanean, baina [...]
Urtero madalenei begira Errenteriako Seme-Alabak argazki erakusketa egiten dute, eta aurten 50 urte bete dituen Alabergako danborradarekin osatuko dute erakusketa. Uztailaren 16tik 27ra jarriko dituzte argazkiak Xenpelar Etxean. Erakusketa osatzeko jendeari kolaborazioa eskatu diote, eta horren ondotik, nahiko argazki bildu eta kalitate onekoak badira, asmoa daukate argazki album bat argitaratzeko.
Erakusketa berriak estreinatu dituzte Xenpelar Etxean eta Merkatuzarren, udalak adierazi duenez. Madalena kaleko etxean, Maribel Lopezen akuarelak ikusteko aukera izango da hilaren 22ra bitartean (ostirala). Xenpelar Etxean astelehenetik ostiralera dago zabalik arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Bestetik, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, Xenpelar Arte Plastikoetako Udal Lantegietan aritu diren ikasleen lanak jarri dituzte. Zeramika, koadernaketa, argazkigintza, egur [...]
Erretiratuen elkarteek urtean zehar egindako eskulanekin erakusketa osatu dute, eta maiatzaren 28tik ekainaren 1a arte ikusi ahal izango dira, Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan. Hori 17:00etatik 20:00etara dago zabalik. Eskulanen artean, San Markoko Belaunaldien jaian ateratako argazkiak ere ikusteko parada izango da.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
'Secessionism: identity, interest, estrategy' liburuan bildutako ondorioak aurkeztu ditu Jason Sorens politika zientzietako irakasleak Donostian. BERRIAko papereko edizioan argitaratutako elkarrizketaren bertsio
Gaur arratsaldean prentsaurrekoa eman dute Seguran Azeari Andonegi Sasietako lehendakariak, Eluska Gerriko alkateak eta Ibai Telleria zinegotziak. Seguran atez ateko zabor bilketa sistema uztailaren 4an jarriko
Jose Ignacio Wert ministroak bilera egin du Hezkuntza sailburuekin, bekei buruz. Nota handiagoak eskatzeko asmoa du ministerioak, eta, sailburuak aurka dituela ikusita aldatzea aztertuko duela esan du Wertek. Edonola ere, berretsi du ”ahaleginaren kulturak” zeresan handiagoa izango duela aurrerantzean bekak jasotzeko.
Psikofarmakoen kontsumoari alternatibak eman nahian, hainbat hitzaldi eta ikastaroa antolatu ditu Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Droga Gaietako Prebentzio Zerbitzuak. Herritar guztiei zuzendutako ekintzak izango