Ez dira mailaz jaitsiko oraingoz EPLE eta Batzokiko. Hasteko, gomazko paletan ari den Batzokikok, Lehen Mailan mantentzea lortu du, Usurbili 25-11 irabazi ondoren. Joaneko partiduan, 25-16ko emaitzarekin galdu zuten, eta hori gailendu beharra zeukaten errenteriarrek. Baita lortu ere. EPLEko eskuz binakako bikoteak (Oier Sarasti eta Donibane Zangitu), berriz, 18-22ko emaitzari esker lortu zuten Bigarren Mailan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Batzokiko, EPLE, jarraitu, mailan, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLEk pilota interesatzen zaien herritarrengana zuzendu du deia, pilota eskola martxan jarri baitu beste urte batez. Astelehenen eta asteazkenetan 8 urtetik gorakoak bilduko dira 17:00etatik 19:00etara eta ostegunetan 18:00etan, 12 urtetik gorakoak. Larruzko pilotarekin pala probatzeko deialdia 1996. urtean jaiotakoei eta helduagoei zuzendu die. 687 92 04 28 telefonora deitu behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, eskola, martxan, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako pilotariek asteburu txukuna egin dute, eta lau partidetatik hiru irabazi eta bakarra galdu dute. Honakoak dira emaitza guztiak: Gomazko paleta nagusiak. 2. maila : Batzokiko (J.Martínez-I.Martínez) – Loiolatarra 24 – 25 Gomazko paleta nagusiak. 1. maila : Batzokiko (I.Otegi – J.Ormaetxea) – Loiolatarra 25-23 Eskuz binaka nagusiak. 2.maila: Intxurre – EPLE (O.Sarasti-D.Zangitu) 4 – 22 Pala nagusiak. 1. maila: Landare (I.Elorza – R.Pichel) – Altzatarra: 45 – 18 Bestalde, Fanderian jokatutako Diario [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Batzokiko, EPLE, garaipen, Hiru, Landare, pilotari
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da. Esku pilotan 2004. urtean edo lehenenago jaiotakoek (8-11 urte) astean bitan entrenatuko dute, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik gorakoek, berriz, astearte eta ostegunetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, eskola, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLEk bi partida jokatuko ditu bihar, Fanderian: 10:30ean, Igeldoren kontra, eta jarraian, Usurbilen kontra. Bi lehiak eskuz binakakoak izango dira, eta nagusien mailakoak, lehenengoa 3. mailakoa, eta bigarrena, 2. mailakoa.
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, igeldo, Pilota, usurbil
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Larunbat goizean EPLEren pilota eskolaren denboraldia amaitu zen, eta ongi bukatzeko, partidak jokatu zituzten bertako ikasleek, Fanderiako pilotalekuan. Ondoren, opariak banatu zizkieten eta hamaiketakoa ere egin zuten. Arratsaldez, berriz, Pilota Egokituko Nazioarteko Txapelketako partidak izan ziren, eta Gipuzkoako pilotariak, Tarbes hirikoak (Okzitania) eta Valentziakoak (Herrialde Katalanak) aritu ziren lehian. Aulki egokituko nahiz pilota valentziarreko partidak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bukatu, denboraldia, EPLE, eskola, Pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLEko nagusien talde bakarrak lortu du garaipena asteburu honetan Udaberri txapelketan, lau t’erdian: Aranburuk 22-11 irabazi zion Orioko Errazkini. Besteei dagokionez, berriz, Zangituk 22-11 galdu zuen Antiguako Fernandezen kontra, eta emaitza berarekin galdu zuen ere Arzadunek Antiguako Ortiz de Urbinaren kontra. Beste emaitzak Udaberri Eskuz Binaka Haur maila: Urnieta 18 – EPLE (Garagarza – Izagirre) 5 Udaberri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bakarra, EPLE, irabazi, nagusi, talde, txapelketa, Udaberri
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
EPLEko pilotariak ongi baino hobeto ibili dira asteburu honetan, eta Udaberri Txapelketako bi final irabazi dituzte etxean, Fanderiako pilotalekuan. Seniorretan Donibane Zangitu eta Imanol Bergara nabarmen nagusitu ziren, 22-4ko emaitzarekin irabazi baitzioten Hondarribiko bikoteari (Gaztelumendi-Beloki). “Zangituk, sake luze eta hormari itsatsitakoekin, hasieratik desorekatu zuen lehia”, azaldu du EPLEk. Beste finalean ere, kadeteetan, maila ona erakutsi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, final, irabazi, kadete, nagusi
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalerdian sartu da Orereta Ikastola EPLE 1 taldea. Joan den larunbatean Aiako taldea gailentzea lortu zuen final-laurdenetan, 4-2, eta horrek ahalbideratu dio finalerdietarako txartela lortzea. Berriz ere Antiguako pilotalekuan jokatuko du, oraingoan Ikasberriren kontra. Bihar izango da lehia, 17:30tik aurrera. EPLEko beste pilotari batek ere, Donibane Zangituk, partida garrantzitsua jokatuko du Elgeta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, eskolarteko, final, Ikastola, Orereta
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
EPLE (Donibane Zangitu eta Imanol Bergara) eta Usurbilen arteko lehia atzeratu egin zuten, eta gaur jokatuko dute, 19:15ean, Fanderian. Larunbatean ezin izan zuten jokatu frontoian zegoen hezetasunaren eraginez. Gainontzean, lau garaipen eta hiru porrot jaso dituzte asteburuan herriko pilota taldeek. Porrotetako bat EPLEk jaso du, Malerreka txapelketako finalerdietan.
Irakurri gehiago
Etiketak:EPLE, esku, partida, Pilota, usurbil
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »