Mezuak etiketatuta ‘ epaiketa ’

Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da hilaren 13an

2012/11/07
Nork

Hilaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi dioten Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. 2010eko urriaren 26an izan ziren gertakariak. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea ama  telefonoz deitzen saiatu zen, baina gizonak ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da

2012/11/05
Nork

Azaroaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gizon horri emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi diote. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. Duela bi urte izan ziren gertakariak, 2010eko urriaren 26an. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea amari telefonoz deitzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Clara Rangel hil zuen gizonari 28 urteko espetxe zigorra ezarri diote

2012/06/01
Nork

2008ko abenduan Clara Rangel emakume errenteriarra hil zuen gizonari 28 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak. Rangel hiltzeagatik, emakumearen semea hiltzen saiatzeagatik eta bere anaia zauritzeagatik ezarri diote zigor hori. Horrez gain, Rangelen hiru seme-alabentzat nahiz bere gurasoentzat 132.838 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko du erruduntzat jo duten gizonak. Gainera, Rangelen semerik zaharrenari 11.059 euroko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea egingo dute Clara Rangelen epaiketaren harira

2012/05/18
Nork

Astelehenean Clara Rangelen hilketaren epaiketa bukatuko da, eta horren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea antolatu du, “justizia” eskatzeko. 20:00etan izango da Herriko Plazan. Herritar guztiei joateko deia zabaldu diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaur deklaratuko du Clara Rangelen ustezko hiltzaileak

2012/05/15
Nork
Gaur deklaratuko du Clara Rangelen ustezko hiltzaileak

Atzo hasi zen Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen ustezko hiltzailearen kontrako epaiketa. Epaiketaren lehen egunean deklaratzekoa zen Rangelen bikotekide izandakoa, baina azkenean herri epaimahaia osatzen eman zuten goiz osoa, eta beraz, gaur deklaratuko du. Epaitegiaren kanpoaldean, berriz, protestak entzun ziren: Errenteriako Berdintasun Kontseiluak eta talde feministek deituta, elkarretaratzea egin zuten “justizia” eskatzeko. Udalak ere gertaera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrian ez duela jarrera matxistarik onartuko esan du udalak

2012/05/14
Nork
Herrian ez duela jarrera matxistarik onartuko esan du udalak

Gaur hasi da Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa. 2008an hil zuten Rangel Errenteria-Oreretan, ustez orduan bere bikote zenak. Udalak epaiketaren harira, adierazpen instituzionala atera du, eta gertaera hori gaitzesteaz gain, herrian jarrera matxistarik ez duela onartuko adierazi du, “are gutxiago emakume izateagatik pertsona bat hiltzea”. Gaineratu duenez, epaiketa horrek gogora ekarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa hasiko da astelehenean

2012/05/11
Nork

Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, eta herritarren euren gaitzespena erakusteko eskatu diete. Horrenbestez, astelehenean Donostiako Lurralde Auzitegira joatera deitu dituzte (San Martin kalean dago), 09:00etan. Bertan, elkarretaratzea egingo dute. Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Epaiketa politikoekin bukatzeko eskatu du udalak

2012/03/30
Nork

Asteazkenean Bateragune auzian defentsak aurkeztutako helegitea aztertu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak , eta horren haritik, udalak eskatu dio Auzitegi Nazionalak emandakako ebazpena bertan behera uzteko eta zigortutako pertsona guztiak askatzeko. Horien artean, Sonia Jacinto oreretarra nabarmendu du. Horrez gain, “epaiaren izaera politikoa” salatu du, eta Espainiako Estatuari “egun ukiezinak diren epaiketa politikoekin amaitzeko” eskatu dio. Horrekin, irailaren 27ko udalbatzan adostutakoa berretsi du udalak. Eleak mugimenduak ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Joseba Agudo: “Erbesteratuei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”

2012/02/23
Nork

Atzo epaitu zuten Madrilgo Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Bere burua errugabetzat jo zuen, eta gezurtatu egin zuen ETAko kide izatea. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi zuen. Ildo horretatik, bezero dituenen —asko deserriratuak eta erbesteratuak— atzetik ibiltzeari uzteko eskatu zuen abokatuak, eta haiek etxera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Iruzkin bat »

Agudo: “Erbesteratuei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”

2012/02/22
Nork

Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Ildo horretatik eskaera bat ere egin du abokatuak: “Bezero ditudanen atzetik ibiltzeari utz diezaioten (asko deserriratuak eta erbesteratuak) eskatu nahi dut, eta haiek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)