Mezuak etiketatuta ‘ entsegu ’

Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du hilaren 21ean

2012/11/08
Nork

Dantzazaleek Malandain Ballet Biarritzen entsegu publikoan parte hartzeko aukera izango dute, hilaren 21ean (asteazkena), 19:00etan, kulturguneko entsegu gelan, bigarren solairuan. Ekitaldia doan da, baina sarrera mugatua denez, aurretik asistentzia konfirmatu beharko da dantza[a bildua]kukai.info helbidean. Kukai dantza taldeak antolatu du ekitaldi hori, Errenteriako Udalarekin duen hitzarmenaren harira. Malandain Ballet Biarritzek azken lana aurkeztuko du Errenteria-Oreretan, Une dernière chanson (Azken abesti bat). Koreografia hori Frantziako Errenazimentu garaiko musikan oinarrituta dago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Marranta Galanta hilaren 4ean hasiko da entseguekin

2012/10/30
Nork

Ereintza elkarteren Gabon Abesti Sariketari begira, Marranta Galantak igandean hasiko ditu entseguak, 16:00etan, Ereintza elkartearen lokalean. Parte hartzeko handik azaltzea nahikoa da. Hemezortzi aldiz atera da Marranta Galanta Gabon Abesti Sariketan, eta bitan irabazi du. Informazio gehiago www.marrantagalanta.blogspot.com webgunean lor daiteke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Azken entsegu berezia

2012/07/20
Nork
Azken entsegu berezia

Entsegu berezia izan zen herenegun Telleri Aldek egin zuena. Batetik, Madalen Eguneko danborradaren aurretik azkeneko entsegua egin zuelako txarangaren laguntzarekin, eta bestetik, danborradaren kolaboratzaile izan diren hainbat lagunek omenaldi txiki bat jaso zutelako. Horien artean zegoen Josetxo Ule aurtengo madalenetako omendua. Plaka bat eman zioten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alabergako danborradak 50 urte beteko ditu aurten

2012/05/31
Nork

Mende erdia beteko du Alabergako Arditurri elkarteko danborradak. Hori dagokion bezala ospatzeko hainbat ekimen prestatu ditu elkarteak. Batetik, uztailaren 14an bazkaria egingo dute Lintzirin hotelean, eta herritar guztiei irekia dagoela zehaztu dute. Interesa duenak izena eman behar du ekainaren 18, 19 edo 20an 19:00etatik 21:00etara auzo elkartean. Laster irekiko da izena emateko epea, ekainaren 18an [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Anakrusa dantza taldeak entsegu publikoa egingo du bihar

2012/04/17
Nork

Dantza talde batek nola entseatzen duen ezagutu nahi duenak aukera bikaina izango du hori ikusteko herrian bertan: bihar,  Anakrusa taldeak Tempus-i lanaren entsegu publikoa egingo du Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuko gelan. Musika, dantza eta antzerkia landuko dituzte ikuskizun horretan, Eneko Gil, Iñigo Ortega eta Noemi Vianak. Sarrerak, mugatuak dira; beraz,  joan ahal izateko izena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Anakrusa dantza taldeak entsegu publikoa egingo du asteazkenean

2012/04/14
Nork

Dantza talde batek nola entseatzen duen ezagutu nahi duenak aukera bikaina izango du hori ikusteko herrian bertan: asteazkenean Anakrusa taldeak Tempus-i lanaren entsegu publikoa egingo du Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuko gelan. Musika, dantza eta antzerkia landuko dituzte ikuskizun horretan, eta Eneko Gil, Iñigo Ortega eta Noemi Vianak parte hartuko dute. Sarrerak, ordea, mugatuak dira, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ballet Biarritz Errenterian izango da

2011/11/07
Nork

Azaroaren 25ean Malandain Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du Errenteria-Oreretan. Lucifer, El amor brujo eta Bolero ikuskizunen entsegu publikoa izango da. 17:30ean hasiko da, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hori ikustera joateko aurretik izena eman beharko da dantza[a bildua]kukai.info helbidean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kukairen ‘Karrikan’ lan berriaren entsegu publikoa izango da bihar

2011/05/10
Nork

Labetik atera berria den Karrikan Kukai Dantza Taldearen lan berria nola entseatzen duten ikusteko aukera izango dute herritarrek bihar arratsaldean. Izan ere, 19.30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan izango dira dantza taldekoak, eta nahi duenak aukera dauka nola prestatzen duten ikusteko, lana gertutik ezagutzeaz gain. Hara joateko gonbidapenak beharko dira, eta dantza@kukai.info posta elektronikoaren bidez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

CFB451 danse-theatre konpainiaren entsegu publikoa, kulturgunean

2011/03/24
Nork

Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, CFB451 konpainiak entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Ekimena, Kukaik Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatzen duen egitarauaren barruan kokatzen da. Erreserba egin behar da La ile de France-tik (Frantzia) datorren CFB451 konpainiak ipuinen mundu fantastikoetan oinarrituta dagoen  Louve ikuskizunaren zati bat eskainiko dute datorren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Elirale taldeak entsegu publikoa egingo du etzi

2011/01/12
Nork

Elirale dantza taldeak entsegu publikoa egingo du, etzi, 17:30etik aurrera, Niessen kulturguneko bigarren solairuko entsegu gelan. Kukai dantza konpainiak sustatuko ekimena da. Hain zuzen Udalaren eta dantza konpainiaren arteko lankidetza hitzarmenaren harira ekarriko du Kukaik dantza talde lapurtarra. Hala, bertaratzen direnek Ninika azken lana nola prestatzen duten ikusteko aukera izango dute etzi. Hona hemen Eliralekoek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)