Mezuak etiketatuta ‘ eman ’

Janaria eramateagatik, Ereintza ikusteko sarrera doan

2012/12/11
Nork

Ereintza eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi da Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, eta horren arabera, larunbateko partida ikustera joaten denak hiru kilo janari eramaten baditu, sarrera doan eskuratu ahal izango du. Lehia larunbatean izango da, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian, BM Torrelavegaren kontra.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

San Silbestre lasterketan izena eman daiteke

2012/12/07
Nork
San Silbestre lasterketan izena eman daiteke

Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketan. Hilaren 29ra arte egongo da aukera horretarako helduen kasuan, eta korrikalarien muga ere finkatu dute: 750 lagun. Elkarte antolatzaileak jakinarazi du ez dela aukerarik egongo lasterketaren egunean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Landare herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest agertu da

2012/11/15
Nork
Landare herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest agertu da

Igandeko Irritxoen Egunak biharamun luzea utzi du, kexa ugari izan baitira festaren izaera ulertu ez zelako eta kiroldegian harmailetan zeuden ikusleak ezin izan zutelako kantxara jaitsi, gonbidatuak zeuden tokira. Landare elkartea izan da Irritxoen Egunaren antolatzaile bakarra, eta sortutako zurrumurru horien aurrean adierazi du herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest dagoela. Herenegun egin zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko

2012/11/14
Nork
Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko

Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da. Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko beharra” ikusi zutelako, “nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, adierazi zuen Arkaitz Tolosa kideak. Eusko Jaurlaritzak tokiaren gainean erakutsitako zorroztasuna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Gaur eta bihar odola emateko aukera izango da

2012/11/06
Nork

Hileroko odol erauzketa saioak izango dira gaur eta bihar, Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren, 18:30etik 20:30era. Elkartasun keinu hori egitera animatu dituzte herritarrak. Horretarako nahikoa da osasunez ondo egotea, eta adinez nagusia izatea. Egungo odol emaileen zerrenda ez dela nahikoa gogorarazi du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elkartasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaur eta bihar odola emateko deia egin dute

2012/10/02
Nork

Gipuzkoako odol emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da gaur, Reina aretoan, eta bihar, Beraungo anbulatorioan, ordu berean: 18:30etik 20:30era.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkartasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Aukera badago oraindik Errenteria Musikalen izena emateko

2012/09/18
Nork
Aukera badago oraindik Errenteria Musikalen izena emateko

Errenteria Musikal musika eta dantza eskolan izena emateko aukera badago oraindik. Eskolatik jakinarazi dutenez, oraindik badago lekua musika eta dantzako hainbat espezialitatetan. Baldintza bakarra bete behar da: musikan 4 urtetik gora edukitzea, eta dantzan 6 urtetik gora. Bestalde, aurten eskolak berritasun nagusi batekin datoz: txalaparta ikastaroa. Dagoeneko izena eman daiteke, baina hiru egunetan bukatuko da [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Tratu txarrak emateagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati

2012/09/17
Nork

Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gaur, bikotekideari tratu txarrak emateagatik, Errenteria-Oreretan. Epaiaren arabera, gizonak fisikoki erasotu zuen emakumea elkarrekin bizitzen egon ziren urtebetean. EFEk eman du epaiaren berri. Gizonak fiskalak eskatutako zigorrarekin ados agertu izan da epaiketan zehar, eta oraingoz, urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote “ohiko tratu txarrak” ematea egotzita, eta baita tratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Posta bidez botoa emateko laguntza emango du EAJk

2012/09/17
Nork

EAJk Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeei begira, posta bidezko botoa emateko laguntza ematen ari da. Horretarako, Batzokitik pasatu daitezke interesa dutenak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. Telefono zenbaki bat ere jarri interesdunen eskura: 943 00 25 09 edo 665 72 95 75.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Koruan parte hartzeko deia egin du Beti Bizkorrek

2012/09/11
Nork

Ikasle zaharrez gain, berriei ere abesbatzan parte hartzeko deia luzatu die Beti Bizkorrek. Urriaren 2an hasiko dute ikasturtea, eta bitartean izena emateko aukera izango da astelehenetik ostiralera Beti Bizkorren bulegoan, 11:00etatik 13:00etara. Klaseak asteartetan izango dra 16:00etatik 18:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)