Mezuak etiketatuta ‘ emakumeen ’

Senpereko emakumearen hilketa gaitzetsiko dute gaur

2012/07/04
Nork

Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Niessenen atarian, 19:30etik aurrera, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako azkeneko hilketa salatzeko. Herriko talde feministek egin dute deialdia. Ostiralean izan zen, Senperen (Lapurdi). 85 urteko gizonezkoak 42 urteko bikotekideari ustez tiro egin zion. Poliziaren arabera, bere buruaz beste egin zuen gero. Lehengo ostiralean aurkitu zituzten gizonaren eta emakumearen gorpuak Senperen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen sarea ehuntzea helburu

2012/05/10
Nork

Garaipen elkarteak hegoaldeko eta iparraldeko emakume feministen sareak indartzeko asmoz, egitasmoa jarri du abian.  Hainbat herritako esperientzia trukaketaren bidez, espazio berriak zabaltzea dute helburu Garaipen elkarteko kideek, eta lehenengo urratsa, hilabete honetan zehar, Errenteria-Oreretan zein Donostian antolatu dituzten hitzaldi eta ikastaroak dira. “Asmoa ez da berria, orain bi urte aurkeztu genuen proiektua aldundian, baina ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Festa handia Galtzarabordan

2012/03/13
Nork

Emakumeen Egunaren harira, auzoetako elkarteetako emakumeek jaialdia egin zuten Galtzarabordan, eta zeinen ongi pasatu zuten ikus daiteke bideo honetan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Mariasun Landa Sariak banatuko dituzte bihar

2012/03/09
Nork

Emakume Eguneko ekitaldiak indartsu hasi zituzten atzo, Galtzarabordako kiroldegian. Jende andana bildu zen auzo elkarteetako emakumeek prestatutako dantza ikuskizuna ikusteko. Bihar, berriz, Mariasun Landa Sariekin jarraituko dute Emakumeen Egunaren barruko ekitaldiekin. 12:00etan jakinaraziko dute irabazlearen izena Xenpelar Etxean, eta horren ostean, luntxa eta bisita gidatua izango dira Skolastika erakusketatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen Egunari begira, ekitaldi sorta zabala prestatu dute Errenterian

2012/03/02
Nork
Emakumeen Egunari begira, ekitaldi sorta zabala prestatu dute Errenterian

Amalatzek, auzo elkarteetako emakumeek eta Berdintasun Kontseiluak egitarau zabala prestatu dute Emakumeen Egunaren harira. Horren bidez, “emakumea aldarrikatu” nahi dutela jakinarazi dute. Horien artean urtero egin ohi duten jaialdia nabarmendu daiteke. Bertan, auzoetako emakumeen taldeek parte hartuko dute, eta hainbat dantza egingo dituzte. Gizonak ere animatu dituzte joatera. Hilaren 8an izango da, Galtzarabordako kiroldegian. Hilaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »

Elkarretaratzea Durangoko hilketa salatzeko

2011/06/27
Nork

Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako hilaren 16an Durangon (Bizkaia) hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko. Euskal Herri osoan egingo dituzte protestak, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Emakumeen kontrako erasoren bat gertatzen denean Niessen merkataritza zentroaren parean elkartzen dira horiek salatzeko, eta gaurkoan ere hortxe elkartuko dira 19:30ean. Emakumeen Mundu Martxak gogorarazi du 2011n [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)