Mezuak etiketatuta ‘ emakume ’

Karta txapelketan 80 emakume aritu dira lehian urtarrilean zehar

2012/02/22
Nork

Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni eta Mari Carmen Frutos izan dira garaile, eta Maribi Ziganda eta Pili Ruesgas bigarren; eskoban, berriz, Esperanza Encinas eta Mari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Furgoneta bat lapurtu duelakoan, atxilotua

2012/02/21
Nork

Ertzaintzak 18 urteko emakume bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zegoen furgoneta bat lapurtzen saiatu delakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, harri batekin kristala hautsi, eta barrura sartzen saiatu zen atzo. Gaineratu duenez, emakumeak berak onartu zien ertzainei furgoneta ez zela berea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakume seniorrek bigarren fasea hasiko dute BKLren kontra

2012/02/10
Nork

Lehenengo fasean eskas ibili ondoren, emakume seniorren taldeak Beasainen hasiko du bigarren fasea. BKLren kontra ariko da bihar, 16:30ean. Gizonen senior taldeak, berriz, hurrengo egunean jokatuko du partida, 11:45ean, Oriokoren kontra, Galtzarabordako kiroldegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, martxan da saskibaloia

2012/01/05
Nork

Asteburu honetan berriro martxan jarriko da Oiarso saskibaloi taldea. Bihar Senior Mailako emakumeen txanda izango da: Añorgaren kontra ariko da Benta Berriko kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, berriz, Senior Mailako gizonak irtengo dira kantxara. Donibaneren kontra neurtuko dituzte indarrak, 11:45etik aurrera. “Gabonetako txapelketa irabazi ondoren, etxean lortutako emaitza onei eusten saiatuko dira”, adierazi du Oiarso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gizon bat atxilotu dute genero indarkeriagatik

2012/01/03
Nork

Azken egunotan Ertzaintzak hamahiru gizon atxilotu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, gizon horietako bat Errenteria-Oreretan atxilotu dute emakume bati mehatxu, indarkeria eta lesioak eragitea leporatuta. Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako beste bost atxiloketa izan dira: hiru Donostian eta bana Eibar eta Andoainen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute

2011/12/13
Nork

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez bikotearengana ez hurbiltzeko agindua urratzea leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, emakume batek ertzainei deitu zien esanez bikotekideak urruntzeko agindua izan arren, bere etxean azaldu zela. Gaineratu duenez, alde egiteko eskatu zion, baina ez zuen nahi izan, eta iraindu egin zuen. Ertzainek atxilotu egin zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gizon bat atxilotu dute emakume bat jotzea leporatuta

2011/12/10
Nork

Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak 32 urteko emakume bat jo duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Martin Etxeberria kalean atzeman dute ertzainek gizona. Gaineratu duenez, momentu horretan erdi biluzik zegoen emakume bati erasotzen ari zen. Emakumea lurrean zegoen, eta gizonak belaunekin presionatzen zuen jotzen ari zen bitartean. Herrizaingo Sailaren arabera, ertzainak banatzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute

2011/12/09
Nork

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko agindua urratu duelako. Asteazken gauean izan zen atxiloketa. Gipuzkoan beste bi emakumeen kontrako indarkeria kasu izan dira azken egunotan: Andoainen 31 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekidearen lantokira joan eta mehatxu egin diolakoan eta Zarautzen 43 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekideari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Umoreari, barreari eta emozioei buruzko tailerra, emakumeentzat

2011/12/09
Nork

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak antolatuta, hilaren 17an egingo dute tailerra. Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Umorea, barrea eta emozioak tailerra antolatu du hilaren 17rako. Emakumeei begira antolatu dute tailer hori eta Oihulari Clown antzerki taldearen zuzendari Virginia Imazek emango du. Egun osoko tailerra Berdintasunerako Kontseiluak  jakinarazi duenez, antolatu duen tailerra egun osokoa izango da: goizez eta arratsaldez egingo dute, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Doakoa izango dela ere zehaztu dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakumeak eta elikadura, biharko bi hitzaldietako gaiak

2011/11/30
Nork

Bihar arratsaldean bi hitzaldi izango dira Errenteria-Oreretan. Batean, Latinoamerikako emakume mugimendua aztertuko dute Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:30etik aurrera. Bestean, berriz, elikadura burujabetza izango da ildo nagusia, eta Merkatuzarren izango da, 19:00etan. Latinoamerikako emakume mugimendua gertutik ezagutzeko aukera izango da, mahai-inguru horretan hango hiru emakumek parte hartuko baitute: Alicia Caranivi Boliviako Emakume Aymararen Garapen Integralerako Zentroko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)