Mezuak etiketatuta ‘ emakume ’

Emakumeek herriari egindako ekarpenekin memoria bat nahi osatu du Berditasun Kontseiluak

2012/12/11
Nork

Berdintasun Kontseiluak memoria bat egiteko asmoa du Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egin dioten ekarpena biltzeko, eta ostiralean aurkeztuko du egitasmo hori, 18:30ean, Merkatuzarren. Bi bide edukiko ditu memoria horrek: batetik, Emakumeen aztarnen mapa Errenteriako prozesu industrialean, eta bestetik, Gertatu zen hura ez dadila ahantz . Lehenengoan XIX. mendetik 1975. urtera arte emakumeek garapen industrialari egindako ekarpena jaso nahi du, eta bigarrenean, 1975etik gaur egun arte borroka feministak herriari egindako ekarpena. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da hilaren 13an

2012/11/07
Nork

Hilaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi dioten Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. 2010eko urriaren 26an izan ziren gertakariak. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea ama  telefonoz deitzen saiatu zen, baina gizonak ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen taldeek eskaintza zabala dute ikasturte berrirako

2012/09/19
Nork

Ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herriko emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta urtero mila  emakume inguruk parte hartzen dute. Izena emateko azken eguna bihar da, 17:00etatik 19:00etara. Eskaintza Agustinak: areto dantzak, pilates, yoga, gimnastika eta tai ji. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, josketa tailerrak, olio pintura, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakume taldeek eskaintza zabala dute ikasturte berrirako

2012/09/13
Nork

2012-13 ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herrik emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Programa horren barruko ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta horren gain, emakume talde guztien artean hainbat jarduera antolatzeko: ikastaroak, Martxoak 8, erakusketak… Programa horretan urtero mila inguru emakumek parte hartzen dute. Hala ere, ahalik eta emakume gehien animatzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Senperekoa salatzeko

2012/07/06
Nork
Senperekoa salatzeko

Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, herenegun, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hamarnaka lagunek salatu dute Senpereko hilketa

2012/07/05
Nork
Hamarnaka lagunek salatu dute Senpereko hilketa

Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek deituta, elkarretaratzea egin zuten, atzo, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea. Poliziaren arabera, bere buruaz beste [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Berdintasun Kontseiluak espontsorizatzeko deialdia egin du

2012/06/07
Nork

Iaz bezala, emakumeen hiru kirol talde espontsorizatuko ditu Berdintasun Kontseiluak, eta dagoeneko ireki du eskaerak aurkezteko epea. Oinarriak hilaren 1ean azaltzekoak ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta behin hor argitaratuta, hamabost eguneko epea dago eskaerak aurkezteko. Berdintasun Kontseiluaren asmoa  “kirolarekiko emakumeen motibazioa indartzea” da. Helburu hori lortzeko ezinbestekotzat jotzen du emakumeek kirola egiterakoan gizonen aukera berdinak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Emakume bat atxilotu dute liskar baten ostean

2012/04/18
Nork

Ertzainek hiru pertsona atxilotu dituzte azken egunetan herrian. Herenegun goizaldean 40 urteko emakume bat atxilotu zuten. Ertzaintzaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Emakume bat “hari mehatxuka” zegoenez, atxilotu egin zuten. Horrez gain, bi gizon atxilotu zituzten igandean. Taberna baten kanpoaldean zeuden, ustez mozkortuta. Horietako batek ume txiki bat zuen  besoetan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emakume bat atxilotu dute liskar baten ostean

2012/04/17
Nork

Ertzainek 38 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Herriko etxebizitza batean izandako liskar batera joanak ziren ertzainak, eta Herrizaingo Sailaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Gizonarekin batera, emakume bat zegoen hari mehatxuka, eta poliziek atxilotu egin zuten. Beste bi gizon ere atxilotu zituzten igande gauean, ertzainei ustez kontra egiteagatik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Tolosan hildako andrea gogoan

2012/04/02
Nork
Tolosan hildako andrea gogoan

Tolosan hildako Caridad Angeles Rodriguez Arrieta gogoan izan zuten astearte arratsaldean, eta hamarnaka herritar bildu ziren hilketa hori salatzeko. Pasa den igandean aurkitu zuten hilda etxean Rodriguez. Hilketa bere gain hartu zuen senarrak, eta atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Halako kasuetan gertatzen den bezala, herriko emakume taldeek elkarretaratzera deitu zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)