Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egitarau, elkarte, erretiratu, gabonak
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Haurrak pintura eta marrazketaren mundura hurbiltzeko asmoz, Fanderiako auzo elkarteak zortzigarrenez antolatu du Errenteriako Pintura eta Marrazki Lehiaketa eskualdeko haurrentzat. Aurtengoan 55 haurrek parte hartu dute lehiaketa horretan. Rafa Lorente auzo elkarteko presidentearen arabera, iaztik zertxobait jaitsi da partaideen kopurua. Hori, batik bat, eguraldiaren eraginez izan dela iritzi dio. Igandean bildu ziren ume partaide guztiak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzo, elkarte, Fanderia, lehiaketa, marrazki, pintura
Bidalita Kultura | Iruzkin bat »
Krisia, oro har, kolektibo guztiei eragiten ari den arren, batik bat erretiratuen egoera “larria” salatu du Duintasuna Gipuzkoako Pentsiodunen eta Erretiratuen elkarteak. Krisia erretiratuak bortizki erasotzen ari dela iritzi dio, eta hala nola aipatu ditu azken aldian martxan jarritako hainbat neurri: oinarrizko produktuen BEZaren igoera, zerbitzu sozialetan aplikatutako kopagoa… Gogorarazi du horrek eros ahalmena jaisten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:duintasuna, egoera, elkarte, erretiratu, larri
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
2012-2013 ikasturteko jardueretan izena eman daiteke dagoeneko San Agustin eta El Parque erretiratuen elkarteetan. Askotariko jarduerak eskaintzen dituzte bi elkarteetan . Izena astelehenetik ostegunera eman daiteke, 16:00etatik 18:00etara San Agustinen, eta 16:30etik 19:00etara El Parquen.
Irakurri gehiago
Etiketak:agustin, el, elkarte, erretiratu, jarduera, parque, San
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. Ostiralean aurkeztu zuten taldea, eta hala nola, elkartearen helburuez hitz egin zuen Juan Carlos Merino Nexoko presidenteak: “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”. Gaineratu zuenez, “bertakoa ezagutarazten, hangoa ezagutzen eta harreman sare bat egiten” lan egingo du. Egun, Europako bi herrirekin anaituta dago Errenteria-Orereta: Tullerekin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, nexo, senidetze
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gamon Kirol Elkarteak denboraldi amaierako jaia egingo du etzi. Gamon ikastetxean izango da, eta ikasturtean zehar Gamongo eskola kiroleko, saskibaloiko eta areto futboleko taldeetan jokatzen aritu diren hamasei taldeak (200 jokalari) eta entrenatzaileak omenduko dituzte. Gamon Kirol Elkartearen denboraldi amaierako jaia arratsaldeko seietan hasiko da.
Irakurri gehiago
Etiketak:bukaera, denboraldi, elkarte, Gamon, jaia, kirol
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean, 17:00etatik aurrera, testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango da Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartean. Auzotar guztiei zuzendua dago, eta besteak beste askotan zalantzak sortzen dituzten honako galdera hauek erantzungo dituzte: zer da testamentu bat? zergatik egin behar da oinordekoen adierazpena? zer da oinordetza banatzea?
Irakurri gehiago
Etiketak:el, elkarte, erretiratu, hitzaldi, parque, testamentu
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan izena ematera. Horretarako, egokiena astelehenetan egiten dituzten entrenamenduetatik pasatzea da. 17:00etatik 18:30era biltzen dira Don [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, eman, Gamon, izena, kirol, saskibaloi
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gamon Kirol Elkarteak saskibaloian izena ematera animatu ditu gazteak. Datorren urtean hiru talde izatea da bere asmoa Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan. Ekainaren 20ra arte astelehenero ari dira entrenamenduak egiten Don Boscoko kiroldegian, 17:00etatik 18:30era eta bertaratzeko deia egin die interesa dutenei. Ez da beharrezkoa Cristobal Gamoneko ikaslea izatea, edozeinek eman dezake [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, Gamon, kirol, saskibaloia, sustatu
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Igandean Jesus Hospitalerren Oroimenezko Argazkilaritza Digitaleko II. Rallya izango da, Urdaburu elkarteak antolatuta. Parte hartzaileak 09:00etan bilduko dira Urdabururen egoitzan, eta 14:00etarako entregatu beharko dituzte euren lanak. Aurretik, baina, izena eman behar da, posta elektroniko bidez urdaburumendizale[a bildua]euskaltel.net helbidean. Bertan, izen-abizena, jaiotze data, helbidea eta harremanetarako telefonoa (nahi izanez gero) zehaztu behar dira. Epaimahaiak uztailaren 5ean emango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:argazki, elkarte, mendizale, rally, Urdaburu
Bidalita Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »