Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia. Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetuak, EAJ, elkarretaratzea, elkartasuna, gazte, PSE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Emakume bat hilda agertu zen atzo Araian (Araba), eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute, bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian gizonen indarkeria jasan dutelako.
Irakurri gehiago
Etiketak:araia, elkarretaratzea, feminista, mugimendu, salatu
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oarsoaldeko mugimendu feministak feministek elkarretaratzea deitu dute etzirako —19.30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian— Araian (Araba) hilda agertu den emakumearen heriotza salatzeko. 65 urte zituen Tere Egurrolak, eta ohean agertu da hilda. Senarra ere hilda azaldu da, urkatuta. Herrizaingo Saila kasua ikertzen ari da. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian genero indarkeriarengatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:araia, elkarretaratzea, hilketa, salatu
Bidalita Gertakariak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean elkarretaratzea egin zuten Urkabe Benetan enpresako langileek, atzoko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna zela eta. Lan munduan ere, emakume eta gizonen berdintasuna bermatuko duen eredu sozial eta ekonomikoa aldarrikatu zuten, eta bertan indarkeria sexistak tokirik ez duela gogorarazi zuten. Eredu patriarkalarekin amaitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten.
Irakurri gehiago
Etiketak:benetan, elkarretaratzea, langile, urkabe
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Oarso Taldeak deituta, atzo Barakaldon bere buruz beste egin zuen Amaia Egaña gogorarazteko elkarretaratzea egin dute. Batzorde judiziala etxea desjabetzera joan zirenean egin zuen bere buruz beste. Caixa bankuarekin zuten hitzarmena. Hamarnaka herritar Niessen merkatalguneko atarian bildu dituen elkarretaratzea bukatzea, desjabetzeen aurkako taldeko kide batek hartu du hitza. Desjabetuak izateko arriskuan dauden herritarrei deia egin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:amaia egaña, desjabetzeak, elkarretaratzea
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Basurtuko ospitalearen aurrean egingo du elkarretaratzea gaur, 11:30ean, Herrira mugimenduak, Aitzol Gogortza larri gaixo dagoen preso errenteriarra aske uzteko eskatuz. Herenegun eraman zuten erietxera, azkenaldian bere egoerak okerrera egin duela et a. Gogortzak nahasmen obsesibo konpultsiboa du. Horrez gain, larri gaixo dauden beste hamabi presoak aske uzteko ere eskatuko du Herrirak.
Irakurri gehiago
Etiketak:aitzol, elkarretaratzea, gogorza, herrira
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar irekiko du Eroskik Niessen merkataritza zentroko denda. Duela lau urte Sabeco supermerkatua zegoen tokian irekiko du Eroskik denda, erdialdekoa itxita. Denda berria ireki arren, gatazka zaharrak oraindik konpondu gabe daude, eta Sabecoko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskaerekin jarraitzen dute. Pablo Garmendia ELAko Oarso Bidasoko arduradunak azaldu duenez, Eroskik ez ditu Sabecoko langile [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, eroski, gatazka, lan, Sabeco, subrogazio
Bidalita Ekonomia | 2 Iruzkinak »
Hamarnaka lagunek egin dute bat ELA, LAB, ESK, ESTEE-EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek zein askotariko giza eragileek Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Goizeko hamaiketan hasi dute protesta Errenterian Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu dituzte murrizketak. Besteak beste, “Murrizketa gutxiago, lanpostu gehiago”, “Espainiarekin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, eragileak, murrizketak, salatu, sindikatuak
Bidalita Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »
Espainiako Gobernuak herenegun iragarri zituen murrizketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, Niessengo atarian. Protesta zaratatsua izango da, eta horrenbestez, “PPko diputatuen txalo lotsagarrien aurrean”, joaten diren herritarrei zarata ateratzen duen edozein gauza eramateko eskatu diete. Herriko hainbat taldek antolatu dute protesta, eta horien iritziz, murrizketek erakusten dute herritarrak direla bankuak salbatzeko neurriak pairatzen ari [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, murrizketak, zaratatsu
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen harira , elkarretaratzea egingo dute, ostiralean, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Antolatzaileek “soinua egiten duen zerbait” eramateko eskatu diete hara joateko asmoa dutenei. Hala nola, BEZ arrunta %18tik %21ra igotzea erabaki du Madrilek, eta murriztua, berriz, %8tik %10era. Langabezia sarian ”erreformak” egingo ditu. Orain arte bezala, langabezia saria 24 hilabetekoa izango da gehienez, baina lehen sei hilabeteotan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, kontra, mobilizatu, murrizketen
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »