Mezuak etiketatuta ‘ elkarretaratze ’

Israelen bonbardaketen kontra elkarretaratzea deitu dute etziko

2012/11/20
Nork

Oarso taldeak antolatuta, etzi, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, Israel Gazan egiten ari den aire erasoak gaitzesteko. Hain zuzen, ehundik gora palestinar hil dira eraso horietan eta 900 baino gehiago zauritu dira. Lau hildakoetatik bat haurrak dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »

Hamarkanaka herritarrek eskatu dute absoluzioa gazteentzat

2012/10/25
Nork
Hamarkanaka herritarrek eskatu dute absoluzioa gazteentzat

Eleak mugimenduaren deialdiari hamarkana herritarrek erantzun zioten, eta atzo iluntzean Herriko Plaza ia goraino bete zen auzipetuta dauden sei gazte errenteriarrentzat absoluzioa eskatzeko. Hain zuzen, atzo gazte auzipetuen abokatuak Madrilen izan ziren, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitearen gaineko azken tramitea egiteko. Abokatuek beste behin absoluzioa eskatu zuten sei gazteentzat, eta Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bereari eutsi zioten, sei eta sei urte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Murrizketen kontra atera dira Don Boscoko langileak

2012/10/24
Nork
Murrizketen kontra atera dira Don Boscoko langileak

Gaur goizean manifestazioa egin dute herriko kaleetan barrena Don Boscoko ikasle, irakasle eta langileek. Hezkuntzan izaten ari diren murrizketak salatu dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea etzi, sei gazte auzipetuen alde

2012/10/22
Nork

Etzi aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuek aurkeztutako helegiteak, eta epe laburrean espero dute erabakiaren berri jasotzea. Espetxeratuak izan aurretik euren eskaerak kontuan hartzeko duten azken aukera izango da. Horren harira, egun horretan bertan, arratsaldean, elkarretaratzeko deia egin du Eleak mugimenduak. Protesta 20:00etan izango da Herriko Plazan. “Gazteriari egindako eraso horren aurrean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Politika | Ez dago iruzkinik »

197/2006 doktrinaren kontra protestatuko dute

2012/09/14
Nork

Bihar, 197/2006 doktrinaren kontra mobilizatuko dira. Herrirak antolatuta, 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza gunearen atarian. Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitaratutako ebazpenaren arabera, doktrina hori “ez legezkoa eta eskubide urratzailea” dela, eta 2006tik 84 presoren zigorrak luzatu dituztela. Horrenbestez, kartzela zigorra bete duten preso guztiak «berehala kaleratzea» [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Murrizketen aurka

2012/07/20
Nork
Murrizketen aurka

Hamarnaka lagun bildu ziren herenegun arratsaldean Herriko Enparantzan, ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarretaratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano Raxoik proposatutako azken neurri sorta. Elkarretaratzean bertan emandako datuen arabera, 3.043 langabe daude Errenteria-Oreretan, 1.235 Pasaian, 528 Oiartzunen, eta 442 Lezon.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elkarrateratze zaratatsua egin dute murrizketak salatzeko

2012/07/19
Nork
Elkarrateratze zaratatsua egin dute murrizketak salatzeko

Hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Herriko Enparantzan ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarrateratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano Raxoik proposatutako azken neurri sorta. Elkarretaratzean bertan, langabeen batzarrak emandako datuen arabera, 3.043 langabe daude Errenteria-Oreretan, 1.235 Pasaian, 528 Oiartzunen, eta 442 Lezon.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Elkarretaratzea, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Urkabe-Benetaneko langileek Zumaiako lan istripua salatu dute

2012/07/06
Nork
Urkabe-Benetaneko langileek Zumaiako lan istripua salatu dute

Urkabe-Benetan enpresako langileek bi orduko lanuztea eta ordubeteko elkarretaratzea egin zuten atzo, herenegun talde bereko Zumaiako (Gipuzkoa) Okin lantegian izandako lan istripua salatzeko. Urkabe-Benetaneko langileek 27 urteko zumaiarraren heriotza salatzearekin batera, haren senide, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi zieten. Urkabe-Benetaneko langileek, lan istripuak ez direla bizitzan ematen diren “gertakari arruntak, patronalak lan egiteko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Senperekoa salatzeko

2012/07/06
Nork
Senperekoa salatzeko

Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, herenegun, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Stop Desahucios taldeak elkarretaratzea deitu du

2012/06/06
Nork

Stop Desahucios taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, Mari Carmen Marquezi eta haren senideei elkartasuna adierazteko. Elkarrateratzearen aurretik,  La plataforma bideoa emango dute Beraungo auzo elkartearen egoitzan. Elkarretaratzea, berriz, 20:00etatik aurrera egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)