Mezuak etiketatuta ‘ eguna ’

Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

2012/12/14
Nork
Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Bihar bukatzen da langabeentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea

2012/12/13
Nork

Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Udalak beharrezkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”

2012/12/07
Nork

Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Euskara eta Ezinduen egunak gogoan izan ditu PSE-EEk

2012/12/01
Nork

Abenduaren 3a bi egun ospatzen dira: Euskararen Eguna batetik, eta Ezinduen Eguna, bestetik. Errenteriako PSE-EEk biak gogoan izan dute. Euskararen Egunaren harira, “luzea izango den bidea egiten jarraitu” behar dela adierazi du PSE-EEk. Hala ere, kalitatean hobetu dela iritzi dio, eta horren adibide dela “gure mugetatik kanpo” jasotako aitortza: “Bideak ireki dira, komunikazio kanaletan euskara [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko

2012/11/14
Nork
Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko

Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da. Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko beharra” ikusi zutelako, “nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, adierazi zuen Arkaitz Tolosa kideak. Eusko Jaurlaritzak tokiaren gainean erakutsitako zorroztasuna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

“Irritxoek merezi dute horrelako egun bat izatea”

2012/11/09
Nork
“Irritxoek merezi dute horrelako egun bat izatea”

Landare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain. Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena? Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek.  Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Irritxoak marrazten

2012/11/09
Nork
Irritxoak marrazten

Irri ñimiñoz beteko da Errenteria-Orereta etzi, Landare elkarteak antolatu duen Irritxoen Egunaren harira. Ezer ez da faltako, zehaztasun txikiena ere zaindu dutelako antolatzaileek. Horretarako, zortzi gunetan banatuta hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek bereziki, baina baita haien gurasoek ere. Puzgarriak, jokoak, txokolate jatea, erraldoi eta buruhandiak, dantzaldia… hamaika ekimen, txikienen irritxorik zabalena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Iruzkin bat »

Domu Santu Egunerako aldaketak daude trafikoan

2012/10/30
Nork

Etziko Domu Santua Egunari begira, Udaltzaingoak hainbat aldaketa egingo ditu trafikoan. Hala, Egiburuberri industrialdeko sarreran, hilerriaren ondoan, errailetako batean aparkatu ahal izango dute autoek. Horrez gain, hilerrirako autobusak orduerdiro aterako dira Xenpelarretik (09:30etik 13:30era, eta 15:30etik 18:00etara). Zentolenetik handik 10 minutura.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 5ean hasiko dira San Tomas Eguna lantzen

2012/10/30
Nork

Abenduaren 21a gerturatzen ari da, eta hori buruan dutela, datorren astelehenean, hilaren 5ean, bilduko dira lehen aldiz San Tomas Eguna prestatzen hasteko. Batzar hori 19:30ean hasiko da Merkatuzarreko balioanitzeko gelan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Domu Santu Eguna dela eta, aldaketak izango dira trafikoak

2012/10/29
Nork

Osteguna, Domu Santu Eguna da, eta hilerrirako sarreretan aldaketak izango direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Hala, bihartik ostegunera Egiburuberri industrialdeko sarreran, hilerriaren ondoan, errailetako bat autoak aparkatzeko egokituko dute. Era berean, autobusek ordutegi berezia edukiko dute, Xenpelarretik ordu erdiro aterako dira autobusak, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Zentoletik, berriz, Xenpelarretik atera eta 10 minutura pasatuko dira [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)