Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia. Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetuak, EAJ, elkarretaratzea, elkartasuna, gazte, PSE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
EAJren proposamena sorpresa ez dela izan esan dute Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria Orereta Bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuen harira, hondakinen gaiarekin herritarren borondatearen aurka jo dela nabarmendu dute Oarsoaldeko Eguzki eta Errenteria-Orereta Bizirik taldeek. «Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia alde batera uzteko eskatzen diogu eta gai honi buruz bere hasierako planteamenduak berreskuratzeko», adierazi dute. EAJren proposamena [aurrekontuaren partida bat gordetzea Zubietan errauste planta bat egiteko] ez da sorpresa izan talde [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bizirik, EAJ, Eguzki, erreneteria, Orereta, PSE
Bidalita Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
EAJk %2,5ko igoera proposatu du ordenantza fiskaletan, “gobernu taldearen %3ko proposamenaren aurrean”. Horrez gain, uraren tasa izoztea planteatu du zaborrarenarekin batera, “Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren etorkizuna argitu arte”. Era berean, ostalaritza sektoreari lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaintzen zaion tasa %2koa izatea jarriko du mahai gainean EAJk. Talde jeltzalearen arabera, udala gastuak murriztuz joan behar du, baina herritarren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EAJ, fiskalak, ordenantza, proposamen
Bidalita Ekonomia, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
Eguzki talde ekologistak udal gobernu taldeari galdegin dio Kutxan duen ordezkariari eskatzea Garoñaren gaiari buruz maiatzean adostutakoarekiko aldeko jarrera izateko. Orduan Eguzkik berak mozio bat aurkeztu zuen Garoña berehala ixteko eskatuz, eta gehiengoaren aldeko botoekin atera zen aurrera. Talde ekologistak azaldu duenez, mozioa onartu eta lau hilabetera oraindik ez dute gai hori Kutxako gobernu organoen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EAJ, Eguzki, Garoña, kutxako, ordezkari
Bidalita Ingurumena, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo Gasteizko Legebiltzarrerako EAJren Gipuzkoako hautagaiak herrian barrena ibili ziren hautagaitzaren eta hauteskunde programaren berri ematen. Ondoan, Errenteria-Oreretako EAJko zinegotziak eduki zituzten, Maite Peña eta Jose Ignacio Irastorza, eta baita beste zenbait alderdikide ere.
Irakurri gehiago
Etiketak:EAJ, Hautagaiak, Hauteskundeak
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Joan den astearteko udalbatzarrean EH Bildu eta PSE-EEko hautagaien artean, bigarrena aukeratu zuten udaleko Kutxako ordezkari izateko. Horretarako, EAJ eta PPren laguntza izan zuen talde sozialistak. Ildo horretatik, Bilduk esan du hiru alderdiek “bloke politiko gisa jokatzen” hasi direla, eta “Bilduri ezartzen ari diren bazterketa” alde batera uzteko eskatu die. Horren adibidetzat jo ditu Kutxako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:baztertu, EAJ, ehbildu, ez, kutxa, ordezkari, PP, PSE-EE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
EAJk materia bizigabea herriko harrobietan botatzea debekatzeko mozio bat aurkeztu zuen uztailean, eta horren haritik, Eguzkik galdetu dio “ea zer pentsatzen duen egitea beraiek defendatzen duten kudeaketa planaren hondakin toxikoekin”. Gaineratu du “ingurumenaren aldeko ekimen gisa” makillatu nahi duela, baina “soberan” ezagutzen dutela EAJren jarrera gai horretan. Adibidetzat eman ditu AHT, kanpo kaia… Hori PSE-EEren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EAJ, Eguzki, hondakin, toxiko
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 13an udalak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldiari jarraipen bat emate aldera, EAJk mozio bat aurkeztu du herriko hainbat kaleri Errepublikarekin lotutako izenak jartzeko. Astearteko udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Lehenengo proposamenak 1931ko irailaren 14an Errenteriako Udalbatzak hartutako erabakia du abiapuntua. Bertan Gabierrotatik hasten den kaleari Sabino Arana hiribidea jartzea hitzartu zuten, eta Zumardiari, berriz, Euskadi hiribidea. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aldatu, EAJ, izen, kale, mozio
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
EAJk Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeei begira, posta bidezko botoa emateko laguntza ematen ari da. Horretarako, Batzokitik pasatu daitezke interesa dutenak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. Telefono zenbaki bat ere jarri interesdunen eskura: 943 00 25 09 edo 665 72 95 75.
Irakurri gehiago
Etiketak:bidez, botoa, EAJ, eman, posta
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 31n urteroko ohiko bazkaria egingo du EAJk, Batzokian, 18 euroren truke. Alderdikide guztiak eta bestelakoak parte hartzera animatu dituzte. 12:00etan ikurrina altxatuko dute, eta gero luntxa egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:31, bazkaria, EAJ, hilaren
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »