Mezuak etiketatuta ‘ Dunboa ’

Touring etxean eta Beti Ona kanpoan, bihar

2012/03/09
Nork

Touringek etxean hartuko du bihar Dunboa-Eguzki taldea, 16:30etik aurrera. Gorritxoak liderrak dira, 53 punturekin, eta biharko arerioa, berriz, hamalaugarrena da. Bestalde, Beti Ona Usurbilgo Harane futbol zelaian ariko da bihar, 15:30etik aurrera. Errenteriakoak zazpigarrenak dira sailkapen nagusian, 31 punturekin. Usurbildarrak berriz, bosgarren postuan daude

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Touring etxean eta Beti Ona etxetik kanpo, bihar

2012/01/13
Nork

Herriko bi futbol talde nagusiek partidak jokatuko dituzte asteburuan. Touringek etxean jokatuko du bihar. 16:30ean, Fanderiako zelaian ariko dira gorritxoak Kostkas Miren Bihotza taldearen kontra. Beti Onak etxetik kanpo jokatuko du, Irunen hain zuzen ere. Dunboa Eguzki taldearen aurka ariko dira bihar azken horien zelaian, Ugalde-Katean,  15:30etik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Garaipena Touringentzat, porrota Beti Onarentzat

2011/11/01
Nork

Albiste onak eta txarrak ekarri dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Albiste onak Touringek ekarri ditu, Dunboa Eguzkiren kontra 2-3 irabazita. Txarrak, berriz, Beti Onak: 0-2 galdu zuen Usurbilen kontra etxean. Horrenbestez, Touringek hainbat postu aurreratu ditu sailkapenean eta laugarren da. Haatik, Beti Onak atzera egin du, eta seigarren tokian dago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Beti Ona-Usurbil, Dunboa Eguzki-Touring, asteburuko partidak

2011/10/27
Nork

Erregional Preferenteko herriko bi taldeek larunbatean izango dituzte lehiak jardunaldi honetan. Beti Onak Usurbil taldea hartuko du Beraungo futbol zelaian. Sailkapenean antzeko daude bi taldeak: errenteriarrak laugarren hamabost punturekin, eta usurbildarrak seigarren bi puntu gutxiagorekin. Lehia borrokatua izango dela espero daiteke. 16:00etan hasiko da. Touringek, berriz, etxetik kanpo izango du partida, Irungo Dunboa Eguzkiren zelaian. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Asteburu kaskarra herriko futbol taldeentzat

2011/03/14
Nork

Erdipurdiko jardunaldia izan da asteburu honetakoa Erregional Preferente mailako herriko taldeentzat: Touringek galdu egin du eta Beti Onak, berriz, berdindu. Sailkapenaren zuloan sartuta dabilen Irun 1902 taldea zeukan aurrez aurre Touringek etxetik kanpo. Hasiera batean irabazteko moduko partida zirudien arren, azkenean nabarmen nagusitu ziren irundarrak 3-1eko emaitzarekin. Gauza positibo bakarra aurkari zuzenak ere ez direla [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Irun 1902-Touring eta Beti Ona-Dunboa Eguzki, gaur

2011/03/12
Nork

Irundarren aurkako partidak jokatuko dituzte gaur Erregional Preferente mailako herriko bi taldeek. Touringek arratsaldeko lauetan ekingo dio lehiari Irun 1902-ren kontra, Gal stadiumean. Sailkapenari begiratuta (Touring laugarren da eta Irun 1902 azken bigarren), irundarrak gailentzeko moduan dira errenteriarrak, baina kontuan izan behar dute etxetik kanpo jokatzen dutela. Hiru puntuak lortuz gero, igoera postuetan sartzeko aukera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)