Mezuak etiketatuta ‘ doan ’

Janaria eramateagatik, Ereintza ikusteko sarrera doan

2012/12/11
Nork

Ereintza eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi da Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, eta horren arabera, larunbateko partida ikustera joaten denak hiru kilo janari eramaten baditu, sarrera doan eskuratu ahal izango du. Lehia larunbatean izango da, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian, BM Torrelavegaren kontra.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera dute

2012/12/04
Nork

Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak. Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Iruzkin bat »

Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera izango dute udalaren eskutik

2012/11/30
Nork
Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera izango dute udalaren eskutik

Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »

Otsailean izena emanda, kuota doan kirol guneetan

2012/02/08
Nork

Errenteriako udal kirol instalazioetan otsailean izena emango duenak, ez du otsailari dagokion kuotarik ordaindu beharko. Serviocio instalazioak kudeatzen dituen enpresak egin du eskaintza, eta hilaren 1etik 29ra arte egongo da martxan. Informazioa Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetako harreretan lor daiteke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kz gunean Internet ikastaroak doan

2011/09/14
Nork

Kz guneak datorren ikasturterako doako ikastaroen berri eman du, eta lehenengoak urrian hasiko dira. Bi ikastaro eta mintegiak izango dira. Ikastaroetako bat Internet eta E-Administrazioa izango da. Hogei ordukoa da, eta urriaren 3tik 14ra egin ahal izango da goizez, 09:00etatik 11:00etara, edo arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 14tik 28ra egiteko aukera ere izango da, soilik goizez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)