Mezuak etiketatuta ‘ disko ’

Arkaitz Minerren disko berria: “Hariari Tiraka”

2012/11/02
Nork

Juan Arriolak eta Arkaitz Minerrek   Hariari Tiraka izeneko disko berria kaleratu dute. Elkar-en webgunean topa daiteke, diskoaren izenburua bilatuta . Honela definitu du proiektua Elkarrek: “Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu honetarako elkartu dira, herri musikan norberak egindako ibilbidearen jarraipenerako. Bat egin dute arrabitarekin bertako herri musikako interpreteen lenguaia bereganatzeko helburuarekin: trikitilariak, txistulariak, xirulariak, panderojoleak…, horretarako euskal herri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Correosek disko berria aurkeztuko du Reynan

2012/05/09
Nork

Correos rock taldeak disko berrirako prestatu dituen kantak aurkeztuko ditu, bihar, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan (Zumardian dago). Hurrengo lanaren izena Esponjas para borrar el horizonte da, eta herritar guztiak animatu dituzte musika entzutearekin batera, ongi pasatzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mikel Markez: “Momentu honetan 20 urterekin bezala nago”

2011/10/12
Nork

40 urte betetzearekin batera, disko berriarekin dator Mikel Markez (Errenteria-Orereta, 1971): Hiri hartan izan zen . Jada ez da musikan hasi zen mutil gaztetxo hura, baina hala sentitzen da, abantaila batekin: 40 urteko pertsona baten esperientzia duela. Azaroaren 20an egingo du aurkezpeneko lehen kontzertu handia Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Hala ere, badu etxean, Errenterian-Oreretan, aurkezteko asmoa ere. 40 urte bete berriak dituzu, eta bederatzigarren diskoa duzu hau. Heldutasunera iritsi zarela uste duzu? Nik badut [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Musika eta ikuskizuna

2011/05/25
Nork
Musika eta ikuskizuna

Larunbatean ez da festa girorik faltako Landaren. Yogurinha Borova arduratuko da jendeak ongi pasatzeaz. Bere lehen diskoa Carbono catorce aurkeztuko du ikusle errenteriarren aurrean 23:30ean,  eta hori guztia, ohiko ikuskizunaz lagunduta. Disko eta elektronika doinuetan murgilduko da Landare Yogurinha Borovarekin. Hamalau abestiz osatutako diskoa aurkezten ibiliko da transformista bilbotarra Productos Lacteos, Carbono 14, París París, Dios Creó A La Mujer bezalako abestiekin. Diskoa Interneten barreiatu ostean, Gor Diskak disko etxea Yogurinha Borovan interesatu zen, eta diskoa ateratzea proposatu zion. Lehenengo aldia izan da, gainera, transformismoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

EMTEren diskoa, urteurrena dela eta

2011/05/06
Nork

Errenteriako Musika Taldeen Elkartea zorioneko dago, aurten hogei urte bete baititu. Hori dela eta, disko bat atera du elkartea osatzen duten hamalau elkarteekin: EMTEko 20. urtemuga . Aurtengorako ere beste ekitaldi bat antolatu dute, madalenetarako kontzertua emango dutela aurreratu baitute. Gaur eman dute horren berri Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak eta Txema Marin EMTEko eta T.dinox taldeko kideak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Correos taldeak disko berria aurkeztuko du bihar, De Cyne Reyna tabernan

2011/04/13
Nork

Donostiako Correos pop-rock taldeak kontzertua emango du bihar 20:00etatik aurrera De Cyne Reyna tabernan. Donostiarrek No es lo que parece (Ez da dirudiena) disko berria aurkeztuko dute gaurko emanaldian. Correos taldeak punk klasikoa eta rock berriaren eragina jaso du bere doinuak egiteko garaian: Clash, Ramones eta Franz Ferdinand musika taldeena, besteak beste. Donostiako taldeak Donostiako Pop-rock Lehiaketa irabazi ostean,  2009. urtean kaleratu zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)