Mezuak etiketatuta ‘ dantza ’

Bihar, Plazara ekimena, erraldoi eta buruhandiekin

2012/12/21
Nork

Beti Prest Dantza Elkarteak Plazara ekimena antolatu du biharko (larunbata). Herriko dantzak eta kantak uztartuz egingo dute ekimena, Herriko Enparantzan, eta herriko erraldoi Xanti eta Maialenek bertan parte hartuko dute. Bi taldetan banatuko dira dantzariak eta erraldoi eta buruhandiak, eta denek bat egingo dute 19:00etan Herriko Enparantzan. Dantzariak 18:00etan abiatuko dira Musika plazatik, 18:30ean Kutxaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Torrekua jantzi museo izateko sinadurak biltzen dabil Iraultza dantza taldea

2012/12/13
Nork
Torrekua jantzi museo izateko sinadurak biltzen dabil Iraultza dantza taldea

Torrekua berritu zutenetik hutsik egon da, eta orain, hain zuzen, eraikina zerekin bete, horrexek sortu du ika-mika. Eraikina jantzi museo izateko xedearekin berritu zuten duela bi urte, Iraultza dantza taldeak urteak egin ostean nahi horren atzetik. Orain, ordea, udalak ostatu bihurtzeko asmoa azaldu du, eta dantza taldea sinadurak biltzen hasi da Interneten Torrekua jantzi museo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa, ‘Apple Love’-ekin

2012/11/14
Nork

Iker Gomezen Apple Love dantza ikuskizuna izango da igandean, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Baliabide askotariko ikuskizuna izango da, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa bilduko baitu. Horrez gain, kantari batek eta bi bertsolarik parte hartuko dute, eta bost musika bideo izango dira. Guztien artean, amodio osoaren diskurtsoa osatuko dute. Sarrerak dagoeneko eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan 9 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kukairen 10 urteei errepasoa

2012/10/16
Nork

Kukai dantza konpainiak hamar urte beteko ditu azaroan, eta horren harira, erakusketa jarri dute Xenpelar Etxean. Gaur arratsaldean irekiko dute, eta hilaren 26ra arte (ostirala) egongo da martxan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Herri dantzen ikastaroa antolatu du Ereintzak

2012/09/24
Nork

Beste urte batez, Ereintza dantza taldeak herri dantzen ikastaroa prestatu du, dantza mota hori sustatzeko asmoz: muxikoak, fandangoa, arin-arina… Interesa dutenak ostegunerako deitu dituzte Ereintzaren egoitzan, 20:00etan. Bilera horretan ikastaroen eguna, taldeak eta orduan finkatuko dituzte. Azaldu ezin dutenek Ereintzaren helbidera idatzi beharko dute izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Herri dantzen ikastaroa antolatu du Ereintzak

2012/09/22
Nork

Ereintza Dantza Taldeak, herri dantzak sustatzeko lanean, herri dantzen ikastaroa antolatu du berriro. Ereintzaren egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea) interesa dutenekin bilera egingo dute hilaren 27an, 20:00etan, ikastaroen egunak, taldeak eta orduak zehazteko. Bilerara joan ezin dutenek ereintzaikastaroak@hotmail.com helbidean beren izena-abizenak eta telefono zenbakia utzi behar dituzte. Hamalau urte daramatza Ereintzak herri dantza ikastaroak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Dantzaz beteko da herria datozen egun eta asteetan

2012/09/20
Nork
Dantzaz beteko da herria datozen egun eta asteetan

Errenteria-Orereta «dantzaren erreferente» bihurtu dela iritzi dio Jon Maia Kukaiko kideak, eta hori arrazoitzen duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte, udalarekin elkarlanean, datozen egun eta asteetarako. Lehenengoa, bihar bertan izango da: Dantza Hirian. Miriam Arkaide zuzendariak azaldu duenez, zortzi hiritan egiten duten jaialdi independentea da, tartean, Errenteria-Oreretan, “dantza garaikidea herritarrengana hurbiltzeko”. Bihar lau dantza ikuskizun aurkeztuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Iruzkin bat »

Malandain eta EKEren ‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizuna, igandean

2012/09/19
Nork

Oroitzen naiz Malandain Ballet Biarritz eta EKE Euskal Kultur Elkarteak elkarlanean egindako dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango da igandean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da lanean: Jean Nesprias, Phillippe Oianburu eta Koldo Zabala. Hirurak adinean aurrera doazenak dira, eta 80 urteren bueltan dabiltza. Ikuskizunean, horrenbestez, indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Iruzkin bat »

XVI. mendeko jantziak daude Torrekuan

2012/09/17
Nork
XVI. mendeko jantziak daude Torrekuan

Iraultza dantza taldearen eskutik, hilaren 18tik 23ra XVI. mendeko jantzien erakusketa antolatu dute Torrekuan. Errenkoaldek prestatutako Erdi Aroko azokaren haritik egingo dute erakusketa. Jantzi horiek XVI. mendeko grabatuetatik atera dituzte. Horietan bat nabarmendu du Iraultzak: Parisko Louvre museoan dagoen tapiz batean topatutakoa. Tapizean zazpi emakume ageri dira eta idatzita dago bakoitza nongoa den. Tondue de Renteri bezala izenpetuta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ostegunean jarriko da martxan Errenteria Musikal

2012/09/10
Nork

Errenteria Musikal musika eta dantza eskolak ostegunean hasiko du ikasturtea, baina bihar bertan, ikasleek bakoitzak aukeratu duen musika tresnaren klasearen ordua finkatzera joan beharko dute 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, dantzako, musika hizkuntzako eta musika eta mugimenduko ordutegiak ekainean argitaratu zituzten, eta ikastetxean bertan ikus daitezke. Berritasunei dagokionez, 12 orduko txalaparta ikastaroa prestatu dute. Ixiar Jauregik emango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
LA PIKURUTZA landa apartamentuak
42,00 €

deskontua

%41

Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)