Lehen aldiz klimaren arabera, geotermia edo aerotermia egokiena den frogatzeko ikerketa bat egingo dute, eta bertan parte hartuko du Don Bosco lanbide heziketako institutuak. Beste bi zentro ere badaude: IES Inca Garcilaso de Montilla (Kordoba, Espainia), eta IES Virgen de Gracia de Puertollano (Ciudad Real, Espainia). Vaillant enpresarekin batera eramango dute aurrera proiektua. Zentro bakoitza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bosco, Don, energia, eraginkortasuna
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Don Bosco lanbide heziketako zentroak proiektu bat jarri du martxan Espainiako lanbide heziketako bi zentro eta Vaillant enpresarekin batera. Egitasmo horren bidez, geotermia eta aerotermiaren energia eraginkortasuna landuko dute hiru zentro horietan. Zentro bakoitzak berezitasun bat dauka: bakoitza klima batean kokatzen dela, eta horrenbestez, geotermia eta aerotermiak klima bakoitzean daukan portaera ikusi, eta bietatik aukera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bosco, Don, energia, eraginkortasun, Ikerketa
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizean manifestazioa egin dute herriko kaleetan barrena Don Boscoko ikasle, irakasle eta langileek. Hezkuntzan izaten ari diren murrizketak salatu dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:Bosco, Don, elkarretaratze, langile, murrizketak
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Don Bosco Lanbide Ikastetxeko Iñigo Etxeburuak eta Joxean Ayucarrek Gasteizko EcoRallyan parte hartzen ari dira. Gaur hasi da rallya, eta bihar bukatuko dute. Ikastetxean moldatu duten Toyota auto batekin parte hartzen ari dira Don Boscokoak. Izan ere, rallyaren irabazlea ez da izango ibilbidea denbora gutxienean egiten duena; abiadura konstanteena daramanak eta aldi berean erregai gutxien [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bosco, Don, errenteria, ikastetxea, Orereta
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Don Boscoko elektronikako ikasle Aitor Dominguez errenteriarrak eta Ruben Morillo zarauztarrak, hainbat sari eskuratu dituzte joan den astean Granadan egindako Granabot Lehiaketan. Minisumoen mailan, hirugarren postua lortu zuten Terminator robotarekin eta belozistetan, berriz, Azkarrena2 robotarekin laugarrena. Horrekin batera, beste saria lortu zuten Don Boscokoek, Laberintoaren proban Wally hirugarren sailkatu baitzen. Don Boscotik “proiektuetan oinarritutako metodologiaren” [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aitor, Bosco, dominguez, Don, elektronika, morillo, ruben
Bidalita Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ikasketak askotan euskaraz egiteko aukera izaten da, baina zer gertatzen da lan munduan sartzean? Enpresa askok gaztelaniaz funtzionatzen dutela. Hori aldatzen joateko, Don Bosco, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta eskualdeko lau udalak Don Boscoko ikasleek praktikak euskaraz egitea sustatzen ari dira azken urteotan. Aurten ere jarraitzen dute ekimen horrekin, eta gainera, bi enpresa berri batu zaizkie. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bi, Bosco, Don, Enpresa, euskaraz, praktikak
Bidalita Euskara, Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Don Boscoko ikasleek ikasi ez ezik praktikak ere euskaraz egitea sustatu nahi dute. Hala, gaur goizean hitzarmena sinatu dute ikastetxean bertan ekimenaren bultzatzaileek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Boscoko zuzendariordeak eta Andoni Zapirain IDK-ko kudeatzailea enpresa parte hartzaileen ordezkariak. Hain zuzen, aurten iaz baino aukera handiago izango dute ikasleek, bi enpresa gehiago [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bosco, Don, euskaraz, praktikak
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, auto batek 29 urteko emakume bat harrapatu du gaur arratsaldean, Errenterian, zehazki, GI 636 errepidean, Don Boscoko bidegurutzean. Gaineratu duenez, hanka batean hartu du min emakumeak, eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Herrizaingo Sailaren arabera, Volkswagen Polo batekin harrapatu dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:auto, bat, Bosco, Don, emakume, harrapatu
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Aurten 26.enez Shell Eco Marathon deitzen den lasterketa egingo dute Lausitzen (Alemania). Lasterketa horren helburua da auto batekin ahalik eta kilometro gehien egitea ahalik eta erregai gutxien gastatuz. Zenbat eta errendimendu handiagoa atera, hobeto. Hain zuzen, Errenteria ordezkatuta egongo da, Don Bosco institutuak parte hartuko baitu auto batekin. Institutuarekin batera, Tknika berrikuntza zentroak bultzatu du [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alemania, auto, Bosco, Don, hartu, lasterketa, parte
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Lanbide Heziketako lantokiko praktikak euskaraz egiteko hitzarmena sinatu dute gaur Oarsoaldea Garapen Agentziak, Don Bosco Zentroak eta eskualdeko zazpi enpresek: ABB Niessen, Papresa, Tecnalia, Lurauto, Easo Motor, Elster Iberconta eta Txingurak. Iaz martxan jarritako egitasmoa aitzindaria dela nabarmendu dute gaurko agerraldian “halakorik ez baitago Euskal Herrian”. Guztira, Don Bosco Zentroko D ereduko hamar ikasle ari [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agentzia, Bosco, Don, euskaraz, garapen, hitzarmena, Oarsoaldea, praktikak
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »