Mezuak etiketatuta ‘ Bilera ’

Hondakin Batzordearen bosgarren bilera, 27an

2012/12/21
Nork

Hondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Zerga bilketako lanpostua betetzeko bilera dago bihar

2012/12/13
Nork

Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak ezohiko eta presazko bilera egingo du bihar goizean, 08:00etatik aurrera. Besteak beste, zerga bilketako langile exekutibo lanpostua betzeko lehiaketa deitu eta lehiaketa horren oinarriak ere onartu beharko dituzte, bidezkoa bada. Bestetik, Mindaira elkartea udal erregistroan sartzea ere landuko dute zinegotziek. Aurreko aktaren irakurketa eta onespenarekin hasiko dute bilera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Hondakin Batzordea astelehenean bilduko da

2012/12/07
Nork

Hirugarren bileraren ostean, astelehenean bilduko da berriro Hondakinen Batzordea, 19:00etan, Merkatuzarren. Ingurumen Sailak aurreratu duenez, laster partekatuko dute orain arte egindako lanketa auzo elkarteekin, eta euren iritziak eta ekarpenak bilduko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen Batzordearen hurrengo bilera, astelehenean

2012/12/06
Nork

Errenteriako Hondakinen Batzordeak hondakin solidoen gaineko hausnarketa egiten ari da, eta dagoeneko hiru bilera egin ditu. Laugarrena, asteartean izango da, 19:00etan, Merkatuzarren. Astearteko bilera irekia da, eta edonork joan ahal izango du. Hori bai, asistentzia jakinarazi beharko da aitor[a bildua]izadi21.net helbidera idatzita edo 943 49 22 15 telefono zenbakira deituta. Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, laster [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Herrirak bilerara deitu du gaur, atxikitzeak lortzeko

2012/11/29
Nork

Herrira presoen eskubideen aldeko atxikimenduak lortzen ari da, eta gai horri buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Orain arte, herritar askoren babesa lortu du, horien artean hainbat aurpegi ezagun: Josu Mitxelena musikaria, Reyes Karrere eskubaloi entrenatzailea, Joserra Trebiño apaiza, Mikel Ugalde… Herrirak egungo testuinguru politikoan presoen gaia mahai gainean jarri behar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen batzordea asteartean elkartuko da

2012/11/23
Nork

Hirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, eta antolatzaileen arabera, gehienez ere bi ordu iraungo du. Bileran parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar da, edo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Euskara batzordeak bigarren bilera egingo du

2012/11/21
Nork

2025era begirako plan estrategikoa martxan jarri du udalak, eta astelehenean, 19:30ean, Torrekuan, bigarrenez elkartuko da euskara batzordea. Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat jo du udalak, eta bilkurara joatera animatu ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilera egingo du bihar arratsaldean

2012/11/08
Nork

Beste aste batez Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilera eguna aldatu du astelehenetik ostiralera, “jende gehiago animatzeko asmoz”. Aste honetako bilera, beraz, bihar izango da, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan. Langabeziak Oarsoaldean beste eskualdeetan baino eragin gehiago duela eta, “kalera ateratzea beste erremediorik” ez dagoela esan du batzarrak, langabeen haserrea adierazteko. “Gu ez bagara mugitu eta antolatzen, beste [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 5ean hasiko dira San Tomas Eguna lantzen

2012/10/30
Nork

Abenduaren 21a gerturatzen ari da, eta hori buruan dutela, datorren astelehenean, hilaren 5ean, bilduko dira lehen aldiz San Tomas Eguna prestatzen hasteko. Batzar hori 19:30ean hasiko da Merkatuzarreko balioanitzeko gelan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Garitanok eskualdeen egoera eta aldundiaren asmoez hitz egingo du astelehenean

2012/09/21
Nork

Herritarrekin egitasmoaren barruan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Errenteria-Oreretan izango da astelehenean, foru erakundearen ordezkaritza batekin batera. Bilera horretan eskualdeen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egingo du. 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, eta bilera irekia da. Herritarrek euren iritziak azaltzeko aukera izango dute. Bi gai nagusi jarriko dituzte mahai gainean eztabaidatzeko: gizarte politika eta garapen ekonomikoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)