Joan den astean hasi zuen denboraldia Ohorezko Mailak, eta orain Erregional Preferentearen txanda da. Beti Onak bihar izango du lehenengo partidua, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Denboraldiko estreinaldia etxetik kanpo egin beharko du, Donostian, Berioko futbol zelaian.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, denboraldia, hasi, Ona, Preferente
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ikasle zaharrez gain, berriei ere abesbatzan parte hartzeko deia luzatu die Beti Bizkorrek. Urriaren 2an hasiko dute ikasturtea, eta bitartean izena emateko aukera izango da astelehenetik ostiralera Beti Bizkorren bulegoan, 11:00etatik 13:00etara. Klaseak asteartetan izango dra 16:00etatik 18:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, bizkor, eman, izena, koru
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Joan den astean eman zuen Beti Bizkorrek Maialen koruaren gaineko informazioaren berri , baina horrez gain, 2012-2013ko ikasturtean eskainiko dituen ikastaroak ere zeintzuk izango diren jakinarazi du: antzerkia, kantua, areto dantzak, frantsesa, ingelesa, euskara, adimena lantzeko eskolak, marrazketa artistikoa, sortze pintura, soinekogintza, joste lanak, saskigintza, mantenu gimnasia, joga, tai chi, wing chun eta informatika. Ikastaroetara joan ahal izateko izena eman beharko da Beti Bizkorren bulegoan, astelehenetik ostiralera, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, bizkor, ikastaroak
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »
Udako oporren ondoren, Beti Bizkorren abesbatzak urriaren 2an (asteartean) hasiko du ikasturte berria, 16:00etatik 18:00etara. Erretiratuen elkarteak joan den ikasturtean parte hartu zutenez gain, ikasle berriei ere zuzendu die deialdia. Horretarako, Beti Bizkorreko bulegotik pasatu beharko dute astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara. Beti Bizkorrek zehaztu du irakasle berria izango dutela, eta ikasturtea “ilusio handiarekin” hasiko dutela.
Irakurri gehiago
Etiketak:2, Beti, bizkor, koru, urriak
Bidalita Ekitaldiak, Ikastaroak, Kultura | Iruzkin bat »
Errenteriako Txistularien Taldearen doinuekin dantzan aritu ziren igandean hamarnaka herritar Beti Prest dantza elkarteak antolatutako Muxiko Egunean. Asko izan ziren euskal dantzak egitera animatzeko deialdiari erantzun zioten herritarrak, eta Herriko Plaza alaitu zuten ordubetez. Txistulariez gain, beste musikari batzuek ere parte hartu zuten: Itziar Etxegia biolin jotzaileak, Koldo Tarragona akordeoi jotzaileak eta Aitor Landa baxu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, eguna, mutxiko, Muxiko, prest
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ikasturteko azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du laugarrenez Beti Prest taldeak. Bihar izango da, eta 150 lagunetik gora azaltzea espero dute antolatzaileek. Egitaraua osoa hemen ikus daiteke.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, eguna, Muxiko, prest
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Amaitu da Erregional Preferenteko denboraldia, eta Touringek lehenengo tokian bukatu du, eta horrenbestez Erregional Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean. Azken jardunaldian, ordea, berdindu egin zuen 2-2 Usurbilen kontra. Beti Onak, berriz, 3-0 irabazi zion Allerruri, eta seigarren geratu da sailkapen nagusian. Datorren urtean, beraz, preferentean jarraituko du.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, lehenengo, Ona, seigarren, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Preferente Mailan jokatzen duten herriko bi taldeentzat azken partidua izango da gaurkoa. Touringek, gainera, azkeneko partidua izango du maila horretan, duela zazpi egun Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuen. Usurbilen kontrako jokatuko du etxetik kanpo. Beti Onak, berriz, eskualdeko derbia izango du Allerruren kontra. Seigarren postua izango dute lehian: sailkapenean puntu bateko aldea ateratzen die lezoarrei [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, Beti, Maila, Ona, partidu, Preferente, touring
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Joan den asteburuko lehia galtzeak ondorioak izan ditu, lidertza galdu baitu Ereintzako gizonen talde seniorrak. Horrenbestez, garrantzitsua izango da asteburu honetan Beti Onak-en kontra hutsik ez egitea. Bihar izango da lehia, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Emakumeek, berriz, Aloña Mendi hartuko dute bihar, 16:00etan, Galtzarabordan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, ereintza, eskubaloi, onak
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Touring eta Beti Onak derbia jokatuko dute, bihar, 16:30ean, Fanderiako futbol zelaian. Bi taldeak sasoi onean daude, batik bat, Touring, aurten mailaz igotzeko txartela eskuan du, lider baita. Beti Ona ere ez dabil makal: seigarren postuan dago sailkapenean, eta azken partida 5-1 irabaztetik dator. Datu horiek eskuan, lehia borrokatua izango dela espero daiteke.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, derbi, futbol, Ona, touring
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »