Xenpelar Sarien ostean, bertso eskolaren emanaldiak aurrera doaz, eta astebururako bi ekitaldi antolatu ditu: Xenpelarri buruzko hitzaldia etzi, eta Bi arreba ikuskizuna, larunbatean. Xabier Amuriza ariko da Xenpelarri buruzko pasarteak eta bitxikeriak kontatzen hitzaldian. 19:00etan hasiko da, Xenpelar Etxean. Hurrengo egunean, berriz, Xenpelar eta Chopinen gorputzean sartuko dira Andoni Egaña eta Xabier Lizaso Bi arreba antzezlanean. Bertsolaria nahiz pianista [...]
Aurten ere ez du hutsik egingo Bertso Festak, eta Landare elkarteak maila handiko zazpi bertsolari bildu ditu larunbateko ikuskizunerako, tartean, Andoni Egaña Euskal Herriko txapeldun izandakoa. Zarauztarrarekin batera igoko dira oholtzara Aitor Mendiluze Gipuzkoako txapeldun izandakoa, eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga Bizkaiko txapeldun izandakoak. Eurekin batera beste ibilbide luzeko bertsolari bat ariko da: Jon [...]
Landare elkarteak antolatuta, hurrengo larunbatean (hilak 27) bertso festa egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30etik aurrera. Zazpi bertsolari igoko dira oholtzara: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Igor Elorza, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa . Sarrerak 10 euroan eros daitezke dagoeneko Landare eta Arkaitza tabernetan eta Xenpelar kultur dendan. Egun berean ere kulturgunean [...]
Hamabi urtera iritsi da Errenteria-Oreretako gaztetxea, eta merezi bezala ospatzeko, hilabete osora zabaldu ditu urteurren ekitaldiak. Joan den astean kalean barrena gurpil-poteo informatiboa egin ostean, aste honetan estalpean geratuko dira. Larunbatean, bertso afaria izango dute Landaren, eta igandean, berriz, Zine Txiroa, gaztetxean. Gazteak 21:30ean eseriko dira mahaiaren bueltan, larunbatean, eta konpainia ezin hobea izango dute, [...]
Xenpelar bertso eskola lanean hasteko prest da. Etzi hasiko ditu eskolak, eta maiatza arte ariko dira bertan klaseak ematen. Ostiralero bilduko dira, 19:00etatik 21:00etara, bertso eskolaren egoitzan (topoko geltokiaren parean). Parte hartu nahi duenak ateak irekita izango ditu ostiralero.
Xenpelar bertso eskola lanean hasteko prest da. Ostiralean hasiko ditu eskolak, eta maiatza arte ariko dira bertan klaseak ematen. Ostiralero bilduko dira 19:00etatik 21:00etara bertso eskolaren egoitzan (topoko geltokiaren parean). Parte hartu nahi duenak ateak irekita izango ditu ostiralero.
Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, gaur, 22:15etik aurrera, Bertso Trama egingo dute gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute bertso saio horretan: Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bertso trama aurkezteko bideoa ere prestatu dute Gazte Asanbladako kideek eta hori euren webgunean ikus daiteke.
Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, bihar, 22:15ean, Bertso Trama izango da gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bideo bat ere prestatu dute ekimena aurkezteko.
Bihar Langaitz, Koldo Mitxelena eta Cristobal Gamon ikastetxetako ikasleak bertso jaialdia izango dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Gu ere bertsolari proiektuaren barruan egingo dute saioa, eta “egindako lanaren erakusgarri” izango dela aurreratu dute. 17:00etan izango da lehenengo saioa, eta 18:15ean bigarrena.
Ostiral gauean Bertshow ikuskizuna egin zuten Arkaitzan. Taberna erabat bete zen, eta gau giro polita jarri zuten Arkaitz Oiartzabal Xamoak , Jon Martinek, Jokin Labaienek eta Manex Mujikak. Hala ere, bertsoa ez zen gaueko protagonista bakarra izan, musikaz lagunduta kantatu baitzuten: Sierra eta Imaren zuzeneko doinuez lagunduta, hain zuzen. Beste protagonista Haritz Casabal izan zen, bere [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Errodaia bukatuta, edizioari ekin genion, eta gaur, maiatzak 23, azkenean esan dezakegu, Irria Dario Haizeari dokumentala amaitu dugula. Estreinaldia ekainaren 13an, Errezilen.