Mezuak etiketatuta ‘ bertshow ’

Bertsolaritza baino gehiago

2012/05/22
Nork
Bertsolaritza baino gehiago

Ostiral gauean Bertshow ikuskizuna egin zuten Arkaitzan. Taberna erabat bete zen, eta gau giro polita jarri zuten Arkaitz Oiartzabal Xamoak , Jon Martinek, Jokin Labaienek eta Manex Mujikak. Hala ere, bertsoa ez zen gaueko protagonista bakarra izan, musikaz lagunduta kantatu baitzuten: Sierra eta Imaren zuzeneko doinuez lagunduta, hain zuzen. Beste protagonista Haritz Casabal izan zen, bere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bertshow ikuskizuna izango da etzi Arkaitzan

2012/05/16
Nork

Maialen Lujanbioren hitzaldiaren ostean, Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetarak Bertshow ikuskizuna antolatu dute etzirako. Zumardiko Arkaitza tabernan izango da, 23:30ean. Bertso eskolako kide direnak eta izan direnak izango dira protagonista: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin, Jokin Labaien eta Manex Mujika. Haritz Casabalen aginduetara egongo dira. Bertsoa, eta Sierra eta Imaren zuzeneko musika uztartuko ditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bertshow ikuskizuna ostiralean Arkaitzan

2012/05/15
Nork

Bertso eta musika uztartuko dituzte ostiraleko Bertshow ikuskizunean, Arkaitzan. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Arkaitz Oiartzabal Xamoa , Jon Martin, Jokin Labayen eta Manex Mujika, eta zuzeneko musikak zuzenduko die doinua. Sierra eta Ima ariko dira musika jotzen. Era berean, ingurura moldatu beharko dute bertsolariek. Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatu dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)