Mezuak etiketatuta ‘ berria ’

Atletismo eskolak hasi du 2012/2013 denboraldia

2012/10/31
Nork

EATko kide gazteenek igandean hasi zuten denboraldi berria Irunen. 27 atletek parte hartu zuten, Benjamin, Alebin eta Haurren mailetan. Posturik onena Alebin Mailan egin zuen Izaro Irastorzak, lehenengo postua lortu baitzuen luzera jauzian, 3,73 metrorekin, eta bigarren geratu zen Sara Blanco (3,49 metro) EATko kidea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eroskiren supermerkatu berriak zabaldu ditu ateak

2012/10/17
Nork
Eroskiren supermerkatu berriak zabaldu ditu ateak

Eroskiren supermerkatu berriak gaur zabaldu ditu ateak eta jende ugari bildu da goiz partean erosketak egitera. Atzo inauguratu bazuten ere, gaur hasi dira lanean eremu berrian. Niessen merkatalgunean kokatutako zentro berria zabalduta, Elizegi kalean zegoen supermerkatua itxi du Eroskik. Atzo, berriz, Sabecoko langileek protesta egin zuten lan talde berrian Sabecoko langile izan zirenak kontuan ez hartzeagatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Abiatzear da Zintzilik Irratiaren denboraldi berria

2012/10/16
Nork

28.en denboraldia du aurten Zintzilik irrati libreak, eta larunbatean 2012-2013 denboraldirako programazioa aurkeztuko du Perrategian, 12:00etan. Bereziki irratian kolaboratu nahi dutenei luzatu die joateko deialdia. Hala ere, interesdunen batek azaldu ezin badu, zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidean edo Twitter edo Facebook bidez jar daiteke harremanetan irratiarekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik irratiak denboraldi berria aurkeztuko du larunbatean

2012/10/15
Nork

Denboraldi berria aurkeztu du larunbatean, 12:00etan, Zintzilik irrati libreak, eta dagoeneko 28.ena izango da. Aurkezpenera joatera animatu dituzte bereziki irratian kolaboratu nahi dutenei. Hala, irratsaio batean lan egin nahi izanez gero, Perrategitik azaltzeko deia egin diete larunbatean. Hala eta guztiz ere, egun horretan azaldu ezin badute zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidera idaztea edo Twitter edo Facebooken bidez harremanetan jartzeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen taldeek eskaintza zabala dute ikasturte berrirako

2012/09/19
Nork

Ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herriko emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta urtero mila  emakume inguruk parte hartzen dute. Izena emateko azken eguna bihar da, 17:00etatik 19:00etara. Eskaintza Agustinak: areto dantzak, pilates, yoga, gimnastika eta tai ji. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, josketa tailerrak, olio pintura, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

EATek denboraldi berria aurkeztuko du ostegunean

2012/09/17
Nork

EAT Errenteriako Atletismo Taldea motorrak berotzen ari da denboraldi berrirako, eta ostegun honetan egingo du aurkezpena Beraungo Mikel Odriozola estadioan. Atletak, atletismo eskolako haurren gurasoak eta herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpen horretara. Mikel Odriozola ibilketariak ere parte hartuko du, eta Londresko esperientzia olinpikoaren berri emango die bertaratutakoei. Aurkezpena 18:30ean hasiko da atleta eta gurasoentzat, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Andra Marik hasi ditu ikasturte berriko eskolak

2012/09/11
Nork

Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek hasi dute ikasturte berria, Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek, hain zuzen. Gaur, berriz, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, abesbatzaren egoitzan. Kurtso berrian 175 haurrek parte hartuko dute: 15 musika tailerrean, 71 Orereta Txikin, 62 Oreretan eta 27 Oinarrin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibilgailu berria du Babes Zibilak

2012/06/20
Nork
Ibilgailu berria du Babes Zibilak

Larrialdiak enpresak furgoneta bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Zerbitzu pribatuan anbulantziek bizitza mugatua dute, eta orain, Babes Zibilak erabili ahal izango du furgoneta bezala, bestelako zerbitzuetarako. Gaur eguerdian eman dute horren berri Julen Mendoza alkateak, Josu Martin Larrialdiak enpresako kideak eta Iñaki Jimenez Babes Zibileko boluntario batek. Jimenez arabera, egun 4×4 auto bat eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | 2 Iruzkinak »

Hurrengo urtean lan berria estreinatuko du Kukaik

2012/06/14
Nork
Hurrengo urtean lan berria estreinatuko du Kukaik

Komunikazioa-Inkomunikazioa da Kukai dantza konpainiaren hurrengo egitasmoa, Ttanttakarekin batera. Bilboko Arriaga antzokiak 2012-2013ko egitaraua aurkeztu du, eta Kukaik martxoan estreinatuko du azken lana bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Mahai tenis klub berria sortu da Errenterian

2012/06/05
Nork

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, mahai tenis klub berria sortu da Errenteria-Oreretan: Club Deportivo Pontika Orereta de Tenis de Mesa. Hori ezagutarazteko larunbatero ate irekiak egingo dituzte Beraungo auzo elkartearen egoitzan 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago behar duenak 617 76 99 49 telefono zenbakira hots egin dezake.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)