Herrira mugimenduko zenbait kide Julen Mendoza alkatearekin bildu ziren joan den ostiralean Aitzol Gogortza larri gaixo dagoen herriko presoaren egoeraren berri emateko. Bilkura horretan ere parte hartu zuen Gogortzaren ama Arantxa Otaegik. Gogortzaz gain, larri dauden beste hamabi euskal presoen nondik norakoak ere kontatu zizkioten alkateari. Azkenik, mugimendutik planteatzen dituzten zenbait dinamika ere helarazi zizkioten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aitzol, alkate, berri, egoera, gogortza
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
DYAk anbulantzia berri bat ekarriko du Errenteria-Oreretara, hemen erabiltzeko. Gamon Zumardian ikusi ahal izango da 12:00etatik 13:00etara. Era berean, boluntarioek egiten duen lanari buruzko karpa txiki bat jarriko dute, eta haurrentzat, berriz, eskulan tailer bat jarriko dute. Azkenik, 13:15ean, erreskateko simulazio bat egingo dute, eta egoera horietan erabiltzen dituzten teknikak azalduko dituzte. Anbulantzia berri hori [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anbulantzia, berri, DYA
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herriko lau ikastetxetako langileek, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola, Beraun Berri eta Gamon, idatzi bat sinatu dute Espainiako Gobernuak hezkuntzan egindako erreformak direla eta. Bertan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Gaur, 17:00etan, ikastetxe publikoetako lehen hezkuntzako langileek elkarretaratze zaratatsua egingo dute. Era berean, biharko greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin dute. Langileen arabera, murrizketek “langileen lan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Beraun, berri, erreforma, Gamon, ikastetxe, Koldo, Langaitz, lau, Mitxelena
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »
Mintzalaguna egitasmoak bukatu berri du ikasturtea, eta balorazio “oso positiboa” egin du Josu Arruabarrena koordinatzaileak. Emandako datuen arabera, 61 mintzalagun eta hamalau mintzalaguntzaile pasatu dira ikasturte honetan egitasmotik, “guztira, hemezortzi talde osatu ditugu, eta gehienak AEK eta Udal Euskaltegitik etorritako euskara ikasleak izan dira”. Datu bat ere nabarmendu du koordinatzaileak: “Aritu direnen artean 50 emakume [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berri, euskaldun, Haizetara, lau, mintzalaguna
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Larrialdiak enpresak ibilgailu bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Anbulantzia zaharkituta geratu zaio enpresari, eta Babes Zibilari ematea erabaki du berak erabil dezan. Hala ere, ezingo du anbulantzia bezala erabili, furgoneta moduan baizik, eta hala nola, materiala eraman edo zaurituei laguntzeko baliatuko du, larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean. Atzo eman zuten horren berri Julen Mendoza alkateak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:babes, berri, ibilgailu, zibila
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizean Listorretan eman dituzte aurtengo denboraldirako egin dituzten aldaketen berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Luisma Diez Mantenu zinegotziak. Ekainaren 2an irekiko dute denboraldia, eta urriaren 14ra arte iraungo du. Zurea dena zaindu, Listorreta gune natural babestua lelopean inauguratu dute kanpaina berria, eta hori, hain zuzen, Listorretaren lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko “mugarri” bat izatea nahi dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aldaketak, berri, denboraldi, listorreta
Bidalita Ingurumena | Iruzkin bat »
Correos rock taldeak disko berrirako prestatu dituen kantak aurkeztuko ditu, bihar, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan (Zumardian dago). Hurrengo lanaren izena Esponjas para borrar el horizonte da, eta herritar guztiak animatu dituzte musika entzutearekin batera, ongi pasatzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:berri, Correos, disko, Reyna, rock, talde
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Eskulangintza Azoka indar betean dator, eta aurten inoiz azokan izan ez diren hemeretzi artisauk parte hartuko dute. Guztira, baina, 50 izango dira 34. ekitaldian izango diren artisauak, gehienak gipuzkoarrak. Inoiz baino egun gehiago izango dituzte eurek egindako produktuak erakutsi eta saltzeko, zubia dela eta, lau egun izango baitituzte aurretik: etzitik asteartera. Etzi arratsaldez bakarrik bisitatu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:artisau, azoka, berri, eskulangintza, hemeretzi
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zuhaitzaren Egunaren bosgarren ekitaldia egingo dute datorren larunbatean, eta horren barruan, 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Arramendiko hegian sortutako Belaunaldien Basoan. Aurten hamar espezietako zuhaitzak landatuko dituzte iaz jaiotako haurrek haien gurasoen laguntzarekin. Besteak beste, haritza, artea, elorria eta sagarrondoa. Berritasunik ekarriko du, bestalde, aurtengo Zuhaitz Egunak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak nabarmendu duenez: “Haurren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:220, basoa, belaunaldien, berri, landatu, Zuhaitz
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zuhaitzaren egunaren bosgarren aldia egindo dute datorren larunbatean, eta horren harira, 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Arramendiko hegian sortutako Belaunaldien Basoan. Aurten hamar espezie landatuko dituztela jakinarazi du Luisma Diez zinegotziak, ekimena aurkezteko, gaur goizean Jose Manuel Ferradas ingurumen zinegotziarekin, eta Ramon Gaztelumendi lorategietako arduradunarekin egindako agerraldian. Besteak beste, haritza, artea, elorria eta sagarrondoa landatuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:220, berri, landatu, Zuhaitz
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »