Etzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz, berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo dituzte, eta txupinazoa ere zuzenean emango dute. Zintzilik FM 100ean entzun daiteke, baita Interneten ere.
Irakurri gehiago











