Mezuak etiketatuta ‘ batzar ’

Batzar irekia bihar egingo dute langabeek

2012/11/22
Nork

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langileak mugitzearen garrantzia, “inor ez baita mugituko gure egoera aldatzeko”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Irrien Lagunen batzar irekia etzi arratsaldean izango da, Xenpelar Etxean

2012/11/07
Nork

Irrien Lagunak proiektua aurrera doa pixkanaka, eta aste honetan batzar irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Errenteria-Oreretako bilkura etzi izango da, 18:30ean, Xenpelar Etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, batzarra irekia da, eta “herrigintzan dabilen edo jardun nahiko luketen guztiek dute lekua, izan ume, gazte edo heldu”. Batzar horretan lantaldeak zertan dabiltzan ikusiko dute, eta hurrengo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Batzar informatiboa egingo dute San Agustinen

2012/09/17
Nork

San Agustin erretiratuen elkarteak batzar informatiboa egingo du 2012-2013 ikasturtean eskainiko dituen jarduerei buruzko argibideak emateko. 18:00etan izango da elkartean, eta ondoren, luntxa izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Eroskiri jarduera lizentzia ematea aztertuko dute

2012/06/14
Nork

Bihar Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkura egingo du, 20:00etatik aurrera, eta bertan, puntu nagusi bat edukiko dute eztabaidatzeko: Eroskiri sailkatutako jarduera lizentzia eta obra baimena ematea Niessen merkataritza zentroan dagoen supermerkaturako. Horrekin batera, baita hozteko kamerak eta aire girotuko instalazioa jartzeko baimena ematea ere. Ekainaren 1eko ohiko bilkurako eta ekainaren 8ko ezohikoko aktak ere irakurriko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Biharko langabeen batzarra 18:00etan izango da Urnietan

2012/04/17
Nork

Duela egun batzuk Oreretako langabeen batzarrak Gipuzkoa mailan egingo dute batzar baten berri eman zuen. Bihar izango da Urnietako kultur etxean, baina ez 10:00etan iragarri bezala, 18:00etan baizik. Aurretik ere, martxoaren 9an, Gipuzkoako langabeen plataforma elkartu zen eta bertan parte hartu zuen Errenteria-Oreretako langabeen batzarrak. Herriko batzarrarekin batera izan ziren, Azkoitia inguruko, Urnieta inguruko eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Oreretako Langabeen Batzarrak kanpaldia hasiko du gaur, greba prestatzeko

2012/03/23
Nork
Oreretako Langabeen Batzarrak kanpaldia hasiko du gaur, greba prestatzeko

Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu gaurtik hasita Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, gaur 20:30ean hasi eta bihar arratsaldera arte egingo duten kanpaldia izango da. “Nekane Jurado ekonomistaren hitzaldi baten bideo emanaldia antolatu dugu, bertan”, azaldu du Rafa Lorente Oreretako Langabeen Batzordeko kideak. Bihar eguerdian batzarra eta agerraldia egingo dituzte.  Bertan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elkartasun Korapiloak ekimena, langabeen eskutik

2012/03/08
Nork

Elkartasun Korapiloak ekimena abian jarri berri du Oreretako Langabeen Batzarrak. Ekimenaren helburua, Espainiako Gobernuak PP alderdiaren eskutik bultzatu duen lan erreforma eta murrizketak salatu eta horiei aurre egitea da, “murrizketek, pobrezia areagotu eta eskubideak murriztuko dituztelako”. Autofinantzazioa lortzea da Elkartasun Korapiloak ekimenaren beste helburua, langabeen batzarreko kideek zehaztu dutenez: “Politiko txotxongilo horiek, enpresariek eta kezkarik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Elkartasuna, Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ondarra elkarteak batzarra egingo du datorren larunbatean

2012/03/03
Nork

Ondarra elkarteak ohiko batzar nagusia deitu du datorren larunbaterako. 17:00etan izango da lehen deialdia, eta 17:30ean bigarrena. Honako gaiak jorratuko dituzte: aurreko akten onarpena, 2011ko kontuen balantzea, 2011ko jarduera, Zuzendaritza Batzordea berritzea, eta eskari-galderak.  

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Beraun Bera elkarteak ohiko batzarra egingo du igandean

2012/03/01
Nork

Urte ohiko batzarra egingo dute, igandean, Beraun Bera elkartean. Bi deialdi egin ditu zuzendaritzak: 10:45ean lehena, eta 11:000etan bigarrena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Errenteria Garatuzi 1,2 milioiko abala onartzea eztabaidatuko dute etzi

2012/02/08
Nork

Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du etzi, 08:30ean, eta gai bakarra izango du eztabaidatzeko: Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 milioi euroko bermea onartzea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)