Mezuak etiketatuta ‘ bat ’

Udala: “Torrekua eraikinean ostatu bat ezartzea proposamen bat baino ez da”

2012/12/10
Nork

Torrekuari emango zaion erabilpenaren inguruan sortu diren eztabaiden harira, Errenteriako Udalak erantzun du “Torrekua eraikinean ostatu bat ezartzea proposamen bat baino” ez dela. Zentzu horretan, eraikin horretarako egiten den proposamena Plan Estrategiko oso batean kokatu behar dela adierazi du, eta “erabaki hori ez du Errenteriako Udalak alde bakarrez hartuko, parte hartzen duten eragileekin baizik”. Horrenbestez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Udala | Ez dago iruzkinik »

Berdintasun Kontseiluak bat egin du protestarekin

2012/11/29
Nork

Herenegun Araian (Araba) emakume bat hil zutela eta, elkarretaratzera deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta Berdintasun Kontseiluak bat egin du deialdiarekin. Gaur izango da, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Denen konpromisoa beharrezkotzat jo du “gaitz horrekin amaitzeko”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berdintasun Kontseiluak bat egin du biharko protesta deialdiarekin

2012/11/28
Nork

Araian (Araba) atzo emakume bat hil zuen ustez bikotekideak, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Errenteria-Oreretako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin du deialdi horrekin, eta herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera. Horrelako gertakariak ezin direla onartu adierazi du, eta “horren kontrako borrokan konpromiso tinkoa” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Berdintasun Kontseiluak bat egin du talde feministen deialdiarekin

2012/11/23
Nork

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta batik bat, Errenteria-Oreretakoak egin duen deialdiarekin, eta hala, etzi, egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin du, 12:30ean, Zumardian. Era berean, Niessen merkataritza zentroan eta Merkatuzarren herriko hainbat ikastetxetako haurrek egindako argazkiak ikustera gonbidatu ditu herritarrak, “emakumeen kontrako indarkeria nola [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Etxe bat bota dute Niessenen parean

2012/11/15
Nork
Etxe bat bota dute Niessenen parean

Gaur goizean etxe bat botatzen aritu dira Niessen parean. Ikusgarria izan da etxea botatzeko modua, eta zarata ugari atera dute langileek. Horrek herritar askoren arreta piztu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »

Erdialdeko denda batean 200 euroko billete faltsu bat erabili dute

2012/11/09
Nork

Erdialdeko denda bateko jabeek HITZA-ri jakinarazi diotenez, herenegun 200 euroko billete faltsu batekin engainatu zituzten dendan. Ez da lehen aldia halakorik gertatzen dela, Iztietan ere saiatu direla jakinarazi baitiote HITZA-ri.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Sei urteko kartzela zigorra hezitzaile bati jotzeagatik

2012/10/25
Nork

Gipuzkoako auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gazte bat Errenteria-Oreretako adin txikikoentzako zentro batean hezitzaile emandako jipoi batean parte hartzeagatik. Auzitegiak bi delitu egitea egotzi dio: bahiketa eta indarrez lapurtzea. Espetxe zigorraz gain, 44.600 euroko kalte ordainak eman beharko dizkio hezitzaileari eta 5.052 euro zentroari. 2009an izan ziren gertakariak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Hasiera bikaina bertsolarientzat

2012/09/14
Nork
Hasiera bikaina bertsolarientzat

Oarsoaldeko eta Bidasoko bertsolariak udako geldialdiaren ostean, ikasturtea ezin hobeto hasi dute, bat-bateko zein bertsopaper lehiaketetan sarituak izan baitira azken egunotan. Guztira, lau sari dituztela bueltatu dira etxera. Hilaren 7an Zarauzko Zinema pilotalekuan Oarsoaldeko bi ordezkari izan ziren protagonista: Haritz Casabal pasaitarra eta Aitor Albistur errenteriarra. Casabalek Gazte Mailako XXXVI. Lizardi Saria irabazi zuen. Nagusitasunez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Iruzkin bat »

PSE-EEren aldizkariak ez duela errealitatearekin bat egiten dio Ezker Anitzak

2012/06/22
Nork

Aste honetan PSE-EEk aldizkari berri bat atera du, Noski, eta horren harira, Ezker Anitzak aldizkari horren edukia kritikatu du: “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”. Beraun Kaputxinoetako igerilekuekin hartutako jarrera haserrealditzat jo du Ezker Anitzak, eta gogorarazi du aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak Hiriber programaren barruan 700.000 euro ematea atzera bota [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Bi erakusleiho apurtzea egotzita atxilotu dute gizon bat

2012/05/15
Nork

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainbat lokaletako erakusleihoetara harriak botatzen ari zela. Gaineratu duenez, ertzainak bertaratutakoan taldetxo bat gizona atxikitzen ari ziren, eta bi ostalaritza lokaletako erakusleiho kaltetuta zeuden, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)