Mezuak etiketatuta ‘ babes ’

Gobernu Batzarrak ezohiko bilkura egingo du bihar

2012/07/26
Nork

Gobernu Batzarrak ezohiko bilkura egingo du bihar goizeko zortzietan hasita. Gai bakarra landuko dute, Gaztaño Berrin eraikiko dituzten babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia ematea, hain zuzen ere. Etxebizitzekin batera, merkataritzako lokala eta garaje erantsiak egingo dituzte eremu horretan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaztañoko 30 etxebizitzak zozkatu dituzte

2012/07/04
Nork

Galtzarabordako Udal Kiroldegian hamarnaka lagun bildu ziren atzo eguerdian. Ez zegoen Ereintzaren partidarik, zozketa bat baizik: Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzena. Urduritasuna nabaria zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako: 1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat. Zozketa iragarri baino minutu batzuk beranduago hasi zen, notarioa falta zelako. Denak bilduta, zozketaren gaineko azalpenak ematen hasi ziren. Lau kupotan banatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat

2012/07/03
Nork
1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat

Gaur eguerdian egin dute Gaztañoko 30 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Guztira, 1.280 eskaera jaso dituzte, 30 etxebizitzentzat. Jende ugari bildu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian, eta zozketa hasi aurretik, urduritasuna nabari zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako. Zozketaren hasierako azalpenen ondotik, 5 minututan joan dira zalantza guztiak, eta orduan jakin ahal izan da nori egokitu zaion [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Uztailaren 3an zozkatuko dituzte Gaztañoko etxebizitzak

2012/06/22
Nork

Etxebidek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak uztailaren 3an egingo du Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. 30 etxebizitza zozkatuko dituzte, eta horretarako, 2011ko azaroaren 30era arteko erregistroan azaltzen diren eskabideak hartuko dituzte kontuan. Etxebizitza horiei dagokienez, bi, elbarriei egokitutakoak izango dira, eta gurpil aulkira mugatuta daudenak sartuko dira. Hogei etxebizitza, berriz, lau urtetik gorako antzinatasuna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Babes Zibilari ibilgailu berri bat eman diote

2012/06/21
Nork

Larrialdiak enpresak ibilgailu bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Anbulantzia zaharkituta geratu zaio enpresari, eta Babes Zibilari ematea erabaki du berak erabil dezan. Hala ere, ezingo du anbulantzia bezala erabili, furgoneta moduan baizik, eta hala nola, materiala eraman edo zaurituei laguntzeko baliatuko du, larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean. Atzo eman zuten horren berri Julen Mendoza alkateak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Ibilgailu berria du Babes Zibilak

2012/06/20
Nork
Ibilgailu berria du Babes Zibilak

Larrialdiak enpresak furgoneta bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Zerbitzu pribatuan anbulantziek bizitza mugatua dute, eta orain, Babes Zibilak erabili ahal izango du furgoneta bezala, bestelako zerbitzuetarako. Gaur eguerdian eman dute horren berri Julen Mendoza alkateak, Josu Martin Larrialdiak enpresako kideak eta Iñaki Jimenez Babes Zibileko boluntario batek. Jimenez arabera, egun 4×4 auto bat eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | 2 Iruzkinak »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)