San Tomas Eguna ostiralean izango da, baina herriko zenbait auzo elkartetan aurreko asteburura aurreratzen dute, Beraunen, esate baterako. Hala, larunbatean egingo dute San Tomas Azoka. Goizean goizetik baserriko produktuen erakusketa izango da, eta animaliak ere ikusteko aukera izango da. Horrez gain, baserriko produktuak erosi ere egin ahal izango dira, eta era berean, baita tripa bete [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Agustinak, azoka, Beraun, San, Tomas
Bidalita Azoka, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Hileko hirugarren igandean ohi denez, bigarren eskuko azoka egingo dute, goizean zehar, Zumardian. Hara hurbiltzen diren herritarrek zenbait artikulu erosteko aukera izango dute: jantziak, jostailuak, liburuak… Interesa dutenak Zumardira izan ezik, Gipuzkoako beste herrietan egiten dituzten azokara joatera animatu dituzte herritarrrak.
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, bigarren, eskuko, zumardia
Bidalita Azoka, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Bota eta bota aritu zen euria larunbatean, eta giro txar horren eraginez Landalur Azokako arratsaldeko ekimenak bertan behera utzi zituzten. Goizean, ordea, nola edo ahala aurrera atera ziren, eta bertan ateratako argazkiekin osatutako galeria ikus daiteke Errenteriako Hitza -n.
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, behera, bertan, euria, landalur
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Txalapartaren doinuekin zabaldu dute goizeko hamarretan Landalur azokaren zortzigarren aldia. Eguraldiak ez du lagundu baina euriak ez ditu beldurtu Zumardiraino hurbildu diren hamarnaka herritarrak. Baserriko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da egun osoan zehar eta baita baserriko animaliak ikustekoa ere. Aurten Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak jarritako postua dago azokaren barruan. Horretan Liztor beltzak bertako erleak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, baserria, haurrak, landalur, produktuak
Bidalita Azoka, Erakusketak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, bihar goizean, bigarren eskuko azoka izango da Zumardian. Artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, bigarren, eskuko
Bidalita Azoka, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Bihar izango da zortzigarren Landalur Azoka, baina dagoeneko ikusi eta batik bat probatu ahal izan da aurtengo berritasun nagusia. Zenbait jatetxek bat egin dute azokaren filosofiarekin, eta baserriko produktuekin egindako menua eskaintzen ari dira. Gaur izango da menua dastatzeko azken eguna. Hala ere, aurrera begira ere, gai horretan gehiago sakonduko dutela aurreratu dute parte hartu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, baserriko, landalur, menua, zortzigarren
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Etzi izango da zortzigarren Landalur Azoka, baina dagoeneko ikusi eta batik bat probatu ahal izan da aurtengo berritasun nagusia. Izan ere, herriko zenbait jatetxek bat egin dute azokaren filosofiarekin, eta baserriko produktuekin egindako menuak proposatu dituzte aste honetarako —bihar da azkeneko eguna—. Lau dira baserriko menua eskaintzen ari diren jatetxeak: Gambrinus, Gaztelu, Batzoki eta Zuketz. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, baserriko, jatetxe, landalur, menu
Bidalita Azoka, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Landalur Azoka egingo dute hilaren 20an, eta hori dela eta, herriko zenbait jatetxek baserriko produktuekin egindako menua eskainiko dute datorren aste osoan zehar, astelehenetik ostiralera. Ekimen horri batu zaizkien jatetxeak Batzokia, Gambrinus, Gaztelu Ostatua eta Zuketz dira. Urtero egiten dute azoka hori Errenteriako Udalak eta Behemendi elkarteak antolatuta.
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, baserriko, landalur, menua
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hamargarrenez 500 urtetik gora egin du atzera denboran herriak, Errenkoaldek antolatutako Erdi Aroko Azoka dela eta. Erdialdeko kaleek garai hartako itxura hartu dute. Iazko postu kopuru bera mantendu dute, 70, eta erakusketa ere zabalik da. Hona informazioa .
Irakurri gehiago
Etiketak:aroko, azoka, erdi, Errenkoalde
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hamargarrenez 500 urtetik gora egingo du atzera denboran herriak, Errenkoaldek antolatutako Erdi Aroko Azoka dela eta. Erdialdeko kaleek garai hartako itxura hartuko dute larunbat eta igandean, eta horietan barrena ibiltzeko aukera izango da, artisau postuak bisitatuz. Aurten 70 izango dira —iazko kopurua mantendu dute—, guztiak Naparbideak enpresako partaideak. Oraindik ere aukera izango dute herriko artisauek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:70, aroko, artisau, azoka, erdi, postu
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »