Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.
Astelehenetik dabiltza euren kultura herrian ezagutarazten Ijito Astearen barruan, eta pixkanaka aurrera doaz. Orain azken txanpan sartu dira, baina ekintza potoloenak ere astebururako prestatu ditu Kamelamos Adikerar elkarte antolatzaileak. Gaur esku pilotako finalerdiak izango dira Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Irun eta EPLE ariko dira nor baino nor. Bihar, berriz, egun handia izango dute. 17:00etan zaldien [...]
Etzi bukatuko du Urdaburu mendizale elkarteak azken hilabeteotan egiten aritu den Iruñerriko bira. Azkeneko etapan, seigarrenean, Ardanatzetik Noainera joango dira mendizaleak. Bidean, Tangorri (845 metro), Irulegi (893 metro), Zenborain (887 metro) eta Taxoare (672 metro) zeharkatuko dituzte. Ibilbide osoak 21 kilometro izango ditu, 800 metroko malda, eta sei ordu iraungo du. Goizean goiz irtengo dira [...]
Larunbatean bukatuko du Urdaburu mendizale elkarteak azken hilabeteotan egiten aritu den Iruñerriko bira. Azkeneko etapan, seigarrenean, Ardanatzetik Noainera joango dira mendizaleak. Ibilbide osoak 21 kilometro izango ditu, 800 metroko malda, eta sei orduko iraupena. Goizean goiz aterako dira herritik. 07:00etan geratu dira Iztietako geltokian. Izena ostegunera arte eman daiteke Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal 23), 20:00etatik [...]
Ostegunean Errepublikako azken Udalbatza omendu zuten udaletxean. Ekitaldi jendetsua izan zen, eta orduko zinegotzien senitartekoek parte hartu zuten. Omenaldiaren lehen zatian, Udalbatza hori oroitzeko plaka ageriarazi zuten —areto nagusiaren atarian dago—, Miren Mendarte Serapio Mendarte zinegotziaren alabak eta Julen Mendoza alkateak. Bigarren zatian, Mikel Zabaleta historialariak testuinguru historikoa gogorarazi zuen, eta ekitaldia Mendarteren eta Mendozaren [...]
Atzo Errepublikako azken Udalbatza omentzeko ekitaldia egin zuten Errenteriako udaletxean, eta hemendik aurrera, euren omenezko plaka bat edukiko dute udaletxeko areto nagusiaren atarian. 19:00etarako deituta zeuden senitartekoak, baina aurretik, atarian, udal txistulari taldeak harrera egin zien bere doinuekin. Ordua baino minutu batzuk lehenago areto nagusira eramaten duten eskailerak igo zituzten partaide guztiek, buruan Miren Mendarte, [...]
Errenteriako Udalak omenaldi berezia prestatu du etzirako: Errepublika garaiko azken Udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ekitaldi berezia izango da, eta ez dira faltako orduko karguak betetzen zituztenen senitartekoak. Ekitaldia irekia da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Martxoan Udalbatzak aho batez onartu zuen osoko bilkuran garai hartako “alkate, zinegotzi eta funtzionarioen memoria berreskuratzea, frankismoarekin [...]
Datorren ostegunean Errenteriako Udalak errepublika garaiko azken udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, orduko udalak “legezkotasuna defendatu” zuela gogoratuko dute, “historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasatu diren aurrean”. Ekitaldi horretan korporazioko kideak izandakoen senideek parte hartuko dute, eta horrez gain, oroimenezko plaka bat jarriko dute. Horiek Paulino Garcia alkatea, eta Florentino Loidi, Pio Etxeberria, [...]
Entsegu berezia izan zen herenegun Telleri Aldek egin zuena. Batetik, Madalen Eguneko danborradaren aurretik azkeneko entsegua egin zuelako txarangaren laguntzarekin, eta bestetik, danborradaren kolaboratzaile izan diren hainbat lagunek omenaldi txiki bat jaso zutelako. Horien artean zegoen Josetxo Ule aurtengo madalenetako omendua. Plaka bat eman zioten.
Madalenetako Jai Batzordea ostiralean bilduko da azken aldiz. Bilera hori, 17:30ean izango da, Xenpelar Etxean. Bertan honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: Madalenetarako udalak kudeatzen duen diruaren erabilera, kaleen dekorazioa, uztailaren 21erako Jai Batzordearen bazkariaren proposamena, zezen plazan, su artifizialak eta programaren ekimenen jarraipena. Elkarte eta eragile guztiak joatera animatu ditu udalak. Gogorarazi duenez, orain [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Cadreita eta Alesbes artean egiten ari diren obretan sartu dira 40 bat pertsona gaur arratsaldean. Larunbatean Tafallan egingo duten manifestaziora dei egin dute.
Nuclenorrek, zentralaren jabeak, ixteko agindua bertan behera uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta CSNri galdetu zion hark. Goizeko hamarretan batzartu dira; oraindik ere bilduta daude, eta bilera bihar
Hizkuntza eta Letren Alemaniako Akademiak emandako Georg Büchner saria irabazi zuen 1996an. Gaixotasun luze baten ondoren, joan den maiatzaren 5ean zendu zela jakinarazi du, gaur, Deutsche Verlagas—Anstalt