Zigorra beteta, gaur ziren askatzekoak Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Atzo arratsaldean, ordea, espetxean bertan atxilotu zutela jakinarazi du Etxeratek, Espainiak eskatutako euroagindua dela eta. Gaua komisaldegian pasatu du Mellik. Eguerdian fiskalaren aurretik pasatzekoa zen, baina Espainiaratzearen gaineko erabakia hartu bitartean prebentibo moduan espetxeratuko dutela aurreratu du Etxeratek. Etxeratek gogorarazi duenez, lehendik ere, (2005ean) Espainiak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aske, atxilotu, Carlos, esteves, Juan, melli, preso, uztekoak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du gazte lokal batean lapurtu duelakoan. Gaineratu duenez, adin txikikoa labana eta aizto batekin sartu zen lokalean igande goizaldean, eta mehatxupean, dirua eta ondasunak ematera behartu zituen han zeudenak. Gazteek salaketa jarri zuten, eta ertzainek gauean atxilotu zuten ustezko lapurra. Adin txikikoen zentrotik desagertua zegoen.
Irakurri gehiago
Etiketak:adin, atxilotu, labana, lapurtu, lokal, txikiko
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ertzaintzak emakume eta gizon bat atxilotu ditu Errenteria-Oreretan, 465 euroko balioa duten bizar-kentzekoak lapurtzegatik Oiartzungo saltoki handi batean. Herrizaingo Sailaren arabera, asteartean lapurtu zituzten ustez objektu horiek, 13:30 aldera, eta zinpeko zaindariek atzeman dituzte. Ertzaintzarekin harremanetan jarri eta bikote hori atxilotu zuen, eta Donostiako Auzitegira eraman dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, bikote, bizar, kentzeko
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »
39 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun, Nafarroa etorbideko etxe batean lapurtzen saiatzea egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, hatzazalentzako barra batekin saiatu zen atea indarrez hartzen. Inguruko etxeetan ere saiatu zen sartzen.
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, Etxe, gizon, lapurtu
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ertzaintzak 31 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu ditu ustez kutxazain bat lapurtzen saiatu direlako. Herrizaingo Sailaren arabera, kutxazaina indarrez irekitzen ari zirela atzeman dituzte gaur goizean, 05:00ak aldera. Ertzainak iristerakoan, emakumea ustez bulegotik ateratzen ari zela adierazi du, eta bitartean, gizona barruan zegoela kutxazaina manipulatzen. Gaineratu duenez, makinak pantaila estaltzen duen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, bikote, indarrez, ireki, Kutxazain, lapurtu
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »
Ertzaintzak 15 eta 16 urteko hiru gazte atxilotu zituen atzo goizean, Errenteria-Oreretan, bi mutil eta neska bat, eta indarkeriaz lapurtzea leporatu diete. Udaltzainek eman zieten ustez gertakariaren berri ertzainei, eta Gaztaño auzora ihes egin zutela jakinarazi zieten. Emandako deskribapenarekin bat egiten zutelakoan atxilotu egin zituzten. Ertzaintzaren arabera, atxilotutako batek pertsona bati heldu zion kalean, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adjn, atxilotu, ertzaintza, Hiru, txikiko
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »
Guardia Zibilak 35 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, sexu harremanetarako sarean adingabeak bilatzea egotzita. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren arabera, Interneko sare sozialak erabiltzen zituen harremanetarako, eta “sexu asmoekin” konektatzen zen. Ekainaren 13an atxilotu zuten, eta Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, gutxienez, 10 eta 14 urte arteko 48 adingabekoekin jarri zen harremanetan sare sozialetan. Ustez, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adingabe, atxilotu, gizon, harreman, Internet, sare, sexu, sozialak
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »
Bikotekidearenganako urruntze agindua urratu duelakoan, Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun Errenteria-Oreretan. Bikotekidearen etxean lapurtzea ere egotzi diote. Emakumeak salaketa jarri zuen, eta herenegun atzeman zuten gizona. Bere autoan bertan hainbat bitxi topatu zituzten.
Irakurri gehiago
Etiketak:agindu, atxilotu, lapurtu, urratu, urruntze
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu. Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, gurrutxaga, okzitania, oroitz, polizia
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainbat lokaletako erakusleihoetara harriak botatzen ari zela. Gaineratu duenez, ertzainak bertaratutakoan taldetxo bat gizona atxikitzen ari ziren, eta bi ostalaritza lokaletako erakusleiho kaltetuta zeuden, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:apurtu, atxilotu, bat, bi, erakusleiho, gizon
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »