Mezuak etiketatuta ‘ asmatu ’

Arantza Garmendia izan da Ezetz Asmatu lehiaketako irabazlea

2012/11/29
Nork

Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko. Lehiaketa hori toponimiari buruzko Herria Ezagutzen webgunearen barruko atal bat da, eta test moduko galderak erantzun behar ziren Errenteria-Oreretako toponimiari buruz. Horren bidez, inguruko toponimiaren inguruko ezagutza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »

Herria ezagutzen dugu?

2012/10/03
Nork

Memorioa freskatu, gurasoek edo aiton-amonek esandakoa gogoratu, herriko txokoetan gehiago fijatu. Pauso horiek emanda Errenteriako Udaleko Euskara Departamenduak botatako erronka gainditzea errazagoa izango da. Izan ere, laugarren urtez, Ezetz Asmatu lehiaketa antolatu du. Bertan, herriari buruzko zenbait galdera botatzen dituzte, eta lehiakideek dakiten guztia eman beharko dute ahalik eta galdera gehien ongi erantzuteko. Itaun denak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herriko toponimiaren ezagutza freskatzeko lehiaketa

2012/09/28
Nork

Errenteriako Euskara Departamentuak laugarrenez antolatu du Ezetz asmatu Internet bidezko lehiaketa . Bertan, herriko toponimiari buruzko hainbat galderari erantzuteko aukera izango dute lehiakideek, “norberaren ezagutzaz jabetu, eta ezagutza hori areagotzeko”. Euskara izango da lehiaketako beste protagonista. Izan ere, hizkuntza hori erabili eta sustatzea da ekimen horren helburu nagusia. Era berean, teknologia berriak ere sustatuko dituzte. Parte hartzen duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

‘Ezetz asmatu’-k badu irabazlea

2011/07/01
Nork
‘Ezetz asmatu’-k badu irabazlea

Ezetz Asmatu Errenteriako toponimiaren gaineko lehiaketaren hirugarren ekitaldia irabazi du Garazi Arozena Irastorzak. Errenkoaldeko Imanol Iparragirrek eta Irune Balentziaga zinegotziak eman diote saria irabazleari. Herriko dendetan erosketak egiteko 100 euroko balea eskuratu du lehiaketaren irabazleak. Udazkenean lehiaketaren laugarren ekitaldia antolatuko dute, eta parte hartzeko udalaren webgunean Herria ezagutzen atalean sartu beharko dute interesdunek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ezetz asmatu! lehiaketa martxan jarri dute

2011/05/05
Nork

Euskara Sailak eta Errenkoaldek Ezetz asmatu! lehiaketa jarri dute abian hirugarrenez. Parte hartzeko, martxan jarri duten webgunean sartu eta herriko toponimiaren gaineko galderak erantzun beharko dira. Ekainaren 24a arte izango dute horretarako aukera, eta hilaren 27an aukeratuko dute irabazlea zozketa bidez.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)