Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta azaroaren 28an, berriz, herritar bat etxetik kaleratzeko dataren eta orduaren eskaera egin zuela Kutxako prokuradore batek. Ezker Anitzaren arabera, Kutxak emandako arrazoia izan da Errenteria-Oreretako bizilagunak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, Etxe, ezker, kaleratze, kutxabank
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du, abortatzeko baldintza gehiago jarriz. Ezker Anitzaren arabera, ezin da onartu Gallardonek andreen gorputz eta bizitzen gainean erabakitzea: “Emakumeek euren amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa da, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abortatzeko, anitza, Eskubide, ezker, mozio, PSE-EE
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde Ezker Anitzak mozio bat eramango du astearteko udalbatzarrera. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurrien aurrean , Ezker Anitzak eskatu du egungo legea, 2/2010 lege organikoa, ez aldatzeko. Horrez gain, eskubideak zabaltzeko eta abortu boluntarioaren despenalizazio osoa ere galdegin du, “emakumeei, gazteak kontuan izanda, beren amatasunaren gainean erabakitzeko erabateko ahalmena [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abortu, anitza, ezker, mozio
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Uztailean Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak auzotik pasatzen den erreka garbitu zuen hainbat herritarren laguntzarekin. Horren haritik, PSE-EEk erreka garbitzea Papresari dagokiola adierazi zuen, eta orain, Ezker Anitzak salatu du PSE-EEk ez dituela ezagutzen erreka bizilagunek garbitzearen arrazoiak. PSE-EEk bizilagunek garbitzeko ez zegoela arrazoirik adierazi zuen, udalak eta Papresak sinatutako akordio batek derrigortzen baitu Papresa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, Erreka, ezker, PSE-EE
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bilduk adierazi du “enfrentamendura baino eramaten ez duten akusazio eta ezeztatze dinamika batean” ez dela sartuko. PSE-EEk aurkeztu berri duen Noski aldizkarian azaltzen diren baieztapenen harira egin ditu Bilduk adierazpen horiek. Alderdi sozialistak Errenteria-Oreretako postontzi guztietan banatu du aldizkaria, eta “asmo elektoral argia” duela, eta “errealitatea” ez duela islatzen salatu du Alkatzetzan den alderdiak. Horren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, Bildu, ezker, noski, PSE-EE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Aste honetan PSE-EEk aldizkari berri bat atera du, Noski, eta horren harira, Ezker Anitzak aldizkari horren edukia kritikatu du: “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”. Beraun Kaputxinoetako igerilekuekin hartutako jarrera haserrealditzat jo du Ezker Anitzak, eta gogorarazi du aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak Hiriber programaren barruan 700.000 euro ematea atzera bota [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aldizkari, anitza, bat, errealitatearekin, ez, ezker, PSE-EE
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bilduk eta Ezker Anitzak laikotasunaren gainean aurkeztutako mozioa ez zen aurrera atera atzoko udalbatzarrean. PSE-EEk, EAJk eta PPk kontrako botoa eman zuten, beraz, Udal Gobernu Taldearen 9 botoak ez ziren nahikoak izan oposizioaren 11 bozen kontra. Bilduk eta Ezker Anitzak batik bat PSE-EEren jarrera salatu dute. Azken alderdi horrek (EAJ nahiz PPk bezala) ez zuen bat egin gobernu taldearen proposamenaren puntu batekin; alegia, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, Bildu, ezker, jarrera, laikotasun, PSE-EE, salatu
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »
Ezker Anitzak Espainiako Gobernuak hezkuntza arlorako iragarritako murrizketen gaineko mozioa aurkeztu du, eta asteartean egingo duten udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Hala nola, udalak murrizketak errefusatzea eskatu du Ezker Anitzak, hala nola, ” Eskola Publikoaren kalitea zuzenean erasotzen duelako”. Era berean, euskal hezkuntzaren administrazioari neurri horiek aplika ez daitezen ahalegin guztia egiteko biltzen du mozioak. Ezker Anitza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, ezker, eztabaidatu, hezkuntza, murrizketak, udalbatzarra
Bidalita Politika | Iruzkin bat »
PSE-EEk atez ateko sistemaren gainean esandakoaren gainean, Ezker Anitzak hondakinen gaiaren gainean “mamuak astitzen” ari dela esan du, eta beldurra eragiten aritzea leporatu dio. Horrez gain, hondakinekin, bilketa sistemarekin eta birziklatze helburuarekin lotutako guztia “asmo politiko argiaz” erabiltzen duela adierazi du. Horrenbestez, PSE-EE zein errausketa defendatzen duten beste alderdiak hondakinei eta birziklatzeari buruzko eztabaida publiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, ate, atez, beldurra, ezker, PSE-EE, sistema
Bidalita Ingurumena, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du beharrezkoa balitz, indarra erabiliko dutela zehazten dutela dokumentu horretan. Ezker Anitzak iragarri du datorren udalbatzarrean espresuki Mari Carmen Marquezen familiari babesa adierazi eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, ezker, kaleratze, kutxabank, marquez
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »