Mezuak etiketatuta ‘ Andra ’

Andra Mariren harrobi diren koruek kontzertua emango dute etzi

2012/12/21
Nork

Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuzendaritzapean Gabon abestiez osatutako emanaldia eskainiko dute. Errepertorioan ez dira faltako abesti klasikoak zein modernoak. Horren barruan, Orereta Abesbatzak Alemaniako Ohian Beltzean emandako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Musikarien astea abian

2012/11/20
Nork
Musikarien astea abian

Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia Zikloa martxan da. Larunbatean hasi ziren kontzertuak, eta igandera bitartean, musikak, dantzak, bertsolaritzak eta mota guztietako kultur adierazpenek izango dute tokia Errenteria-Oreretan. Gaur atseden hartuko dute, baina, bihar esaterako, Errenteria Musikaleko ikasleen bandak eta dantzako ikasleek, eta ondoren, Errenteria Musikaleko orkestra eta lengoaia musikaleko ikasleek kontzertua emango dute Fatimako parrokian, 20:00etan. Informazio gehiago errenteria.hitza.info -n. a.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

2012/11/16
Nork
Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

Bihar hasiko da Andra Mari Abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalekin batera prestatzen duen Santa Zezilia Zikloa. Hurrengo igandera arte egitarau “aberatsa eta anitza” prestatu du abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalek, Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez. Gaineratu duenez, musika ikuspegi eta baliabide guztiek tokia izango dute, baita dantzak ere. Hala nola, txistulariak, bertsolariak, orkestra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Iruzkin bat »

Organo erromantikoaren zikloan parte hartuko du Andra Marik

2012/10/04
Nork

Bergarako Santa Marina elizan, Azkoitiko Jasokundeko Andra Maria elizan eta Loiolako Basilikan XIII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa egingo dute hilabete osoan zehar, eta Errenteria-Oreretako Andra Mari Abesbatzak ziklo hori irekiko du igandean, Loiolako basilikan. Jose Manuel Tife egongo da zuzendaritzan, eta Ana Belen Garciak joko du organoa. Urriko larunbat eta igandetan egingo dute nazioarteko zikloa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Andra Marik hasi ditu ikasturte berriko eskolak

2012/09/11
Nork

Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek hasi dute ikasturte berria, Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek, hain zuzen. Gaur, berriz, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, abesbatzaren egoitzan. Kurtso berrian 175 haurrek parte hartuko dute: 15 musika tailerrean, 71 Orereta Txikin, 62 Oreretan eta 27 Oinarrin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Andra Marik ikasturte berria hasiko du datorren astean

2012/09/07
Nork

Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek astelehenean hasiko du ikasturte berria: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek. Hurrengo egunean, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, Andra Mari Abesbatzaren egoitzan. Kurtso berrian 6-7 urteko 175 ikasle ariko dira abesbatzan, 15 musika tailerrean, 71 Orereta Txikin, 62 Oreretan eta 27 Oinarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Chistophorus Alemaniako abesbatzaren emanaldia etzidamu

2012/07/05
Nork

Andra Mari Abesbatzak bultzatutako elkartrukaketa baten barruan, atzo arratsaldean udalerrira heldu ziren Altensteig herriko (Oihan Beltza, Alemania) Chistophorus Kinder Und Jungendchor Abesbatzako 47 abeslariak. Hamabi eta hamabost urte arteko gazteak dira, eta atzotik  hasita, Andra Mariren harrobiko Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbetzetako haur eta gazteekin astebetez egonaldi musikala egingo dute Errenteria-Oreretan. Ekimenaren barruan, kontzertua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kurtso bukaerako kontzertua emango du Andra Marik

2012/06/20
Nork

Andra Mariren abesbatzek (Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri) kurtso bukaerako kontzertua emango dute, etzi, 20:00etatik aurrera, Fatimako Andra Mariren elizan. Imanol Elizasuk zuzenduko ditu koruak. Andra Marik jakinarazi duenez, aurten, abesbatzako mutilek eskolania osatuko dute, eta gizonen abesbatza gisa abestuko dute. Bakoitzak bere abesti zerrenda prestatu du, baina bukaeran hirurek batera Xalbadorren heriotzean eta We are the world kantatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Izena eman daiteke Andra Mariren haur eta gazte koruetan

2012/06/14
Nork

Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetan zein musika tailerrean aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Andra Mari Abesbatzak. Interesdunek, hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako, Andra Mari abesbatzaren egoitzara (Pablo Iglesias kalea, 11) joan beharko dute astelehen, astearte eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara, eta asteazken eta ostegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Andra Mariko haur eta gazteen abesbatzetan izena emateko epea zabalik da

2012/06/11
Nork

Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetan zein musika taillerrean aurre matrikula egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Andra Mari abesbatzak. Interesdunek, hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako, Andra Mari abesbatzaren egoitzara (Pablo Iglesias kalea, 11)  joan beharko dute astelehen, astearte eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara, eta eta asteazken eta ostegunetan 9:00etatik 13:00etar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)