Mezuak etiketatuta ‘ Andaluzia ’

SAT sindikatuko kideek parte hartuko dute Herrien Astean

2012/11/13
Nork

Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Iruzkin bat »

Oreretako Ikastolako ikasleak Andaluzian

2012/05/10
Nork
Oreretako Ikastolako ikasleak Andaluzian

Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta horrenbestez, Sevilla, Kadiz, Granada eta Malagako lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte. Horrez gain, poeta batzuen lanak eta horien gaineko poesia eta literatur tailerrak egin ahal izan dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Andaluzia bisitatuko dute La Magdalena elkartekoek

2011/03/31
Nork

La Magdalena erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du maiatzaren 9tik 15era, Andaluziara. Bertan, Conil, Chipiona, Puerto de Santa Maria, Ubrique, Arcos de la Frontera, Jerez, Kadiz, Rota, Gibraltar eta San Lucar de Barrameda bisitatuko dituzte. Joateko izena eman beharko da egoitzan, apirilaren 5a baino lehen. Egoitza asteartetik ostegunera dago zabalik goizez: 10:30etik 12:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Andaluziaren Eguna, Concha Rocieraren eskutik

2011/02/24
Nork

Concha Rocierak Andaluziaren Egunaren hemezortzigarren aldia ospatuko du asteburuan. Etzi afaria egingo dute 21:30etatik aurrera. Etzidamu, berriz,  meza egingo dute eta Andaluziako produktuak izango dituzte salgai Concha Rocieraren egoitzan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)