Mezuak etiketatuta ‘ aldaketa ’

Domu Santu Egunerako aldaketak daude trafikoan

2012/10/30
Nork

Etziko Domu Santua Egunari begira, Udaltzaingoak hainbat aldaketa egingo ditu trafikoan. Hala, Egiburuberri industrialdeko sarreran, hilerriaren ondoan, errailetako batean aparkatu ahal izango dute autoek. Horrez gain, hilerrirako autobusak orduerdiro aterako dira Xenpelarretik (09:30etik 13:30era, eta 15:30etik 18:00etara). Zentolenetik handik 10 minutura.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Aste Santuan ordutegi aldaketa ikastaroetan

2012/03/30
Nork

Aste Santua dela eta, apirilaren 2tik 13ra Fanderia nahiz Galtzarabordako kiroldegietako ikastaroen ordutegia aldatu egingo dute. Aldaketak zeintzuk diren ikusteko Udal Kirol Patronatuaren webgunea bisita daiteke. Horrez gain, haurren igeriketa ikastaroen ordez ur parke bat jarriko dute. Apirilaren 2, 3 eta 4ean egingo da Fanderian, 17:30etik 19:30era eta apirilaren 10, 11, 12 eta 13an Galtzaraborda, 17:30etik 19:30era. Sarrera doan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako ur parkea jarriko dute Galtzarabordan eta Fanderian

2011/12/23
Nork

Hilaren 26tik urtarrilaren 8ra aldaketak izango dira Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan. Ikastaroetako ordutegi eta jardueren ordez, egutegi alternatiboa jarriko dute martxan. Haurren igeriketa ikastaroaren ordez, Gabonetako ur parkea jarriko dute. Hilaren 26tik 30era egongo da Galtzararbordako igerilekuan, eta arratsaldez egongo da zabalik 17:30etik 19:30era. Urtarrilaren 2tik  5era, berriz, Fanderiara pasatuko dute, 17:30etik 19:30era. Helduen igeriketa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”

2011/06/11
Nork
Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”

Herritarrek txalo artean hartu dute aldaketa. 28 urteren ostean alkatetza kendu dio Bilduk PSE-EEri, eta Julen Mendozak hartu du aginte makila. Bederatzina boto lortu dituzte Bilduko hautagai Mendozak eta PSE-EEko hautagai Juan Carlos Merinok. Horrenbestez, hauteskundeetan boto gehien lortutako alderdiak, Bilduk, lortu du alkatetza. Kargua hartu bezain pronto “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aldaketa etorri da Errenterian Bildurekin

2011/06/11
Nork

Jakinmina argitu da: Bilduk hartu du Errenteria-Oreretan aginte makila, eta Julen Mendoza izango da alkate berria. EAJk bere hautagaitza aurkeztu du baina txuri bozkatu du. PSE-EEk ere ez du nahikoa izan PPren botoekin. Bilduk, berriz, EBren botoekin lortu du gehiengoa alkatetza lortzeko. PSE-EErena izan da alkatetza azken 28 urteetan, eta Bildurekin etorri da aldaketa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Guztia erabakitzeke egon arren, aldaketarako gogoa nagusi da Errenterian

2011/05/24
Nork

Bilduren garaipenak aldaketarako bidea ireki du Errenteria-Oreretan PSE-EEren 28 urteko agintaldiaren ostean. Orain, akordioak gertutik jarraitu beharko dira Udala nola osatzen den ikusteko. Mendoza: “Pena litzateke horrelako aukera bat galtzea” Julen Mendoza Bilduko zerrendaburuak aldaketa posible ikusten du, eta “konfiantza botoa” eman du:  “Herrian aldaketa hori eskatzen ari dira. Izugarrizko pena litzateke horrelako aukera bat galtzea. Baina nik uste dut hori ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aste Santuan ikastaroak aldatuko dituzte

2011/04/11
Nork

Udalak jakinarazi duenez, Aste Santua dela eta, ikastaroak eta euren ordutegiak aldatuko dituzte hilaren 18tik maiatzaren 1era Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan. Ordutegi berriak Udal Kirol Patronatuaren webgunean bisita daitezke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)