Hamarnaka herritarrek egin zioten harrera Joseba Agudo abokatu eta preso ohiari joan den ostiralean. Abokatu oreretarrak preso egon den bitartean jasotako elkartasuna eskertu zuen, eta euskal preso eta iheslariak etxeratzeko lanean jarraitzeko deia luzatu zien bertan bildutakoei. Agudo 2009ko urrian atxilotu zuten eta joan den martxoaren 22an utzi zuten aske. Hilaren 10ean absolbitu egin zuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abokatu, agudo, harrera, joseba, preso
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak froga faltagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia, eta horren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du “atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak” ematen zizkiela Agudok, baina ez 2008an Xabier Lopez Thierry -ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Horrenbestez, epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:absolbitu, agudo, auzitegi, Espainiako, joseba, nagusi
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitzeko erabakiaren aurrean, “pozik” azaldu da Eleak mugimendua, epaiketa hori inoiz ez zela egin behar pentsatu arren. Horrenbestez, Agudo bera eta bere senideak zoriondu dituzte. Hala eta guztiz ere, laster beste epaiketa politiko batzuk egingo direla gogorarazi du Eleak-ek, D3M eta Askatasunako kideak epaituko baitituzte. Horiek salatu dituzte. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:absoluzio, agudo, eleak, joseba, pozik
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra “froga faltagatik” absolbitu egin du ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten Agudo Hendaian, Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren. Martxoaren 22an utzi zuten behin-behinean aske abokatua. Javier Gomez Bermudez magistratuak zuzendu duen epaile taldeak egin duen sententziaren arabera, ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, errenteria, joseba, Orereta, sententzia
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Hamarnaka herritarrek harrera egin zioten Joseba Agudo abokatu eta preso ohiari joan den ostiralean Herriko Plazan. Aurreko egunean irten zen Agudo, arratsaldeko zortzietan, Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxetik. Behin-behinean utzi dute aske abokatu oreretarra epaia irmoa izan arte. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian Joseba Agudo, eta 2010eko apirilean Espainaratu eta espetxeratzeko agindua eman zuen Fernando [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abokatu, agudo, harrera, joseba
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikoteak. Atzo utzi zuten aske Joseba Agudo, 20:00etan . Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen. Behin-behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, etxean, joseba
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Joseba Agudo preso oreretarra aske utzi zuten atzo, 20:00etan. Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen Agudo. Behin behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako bidean da abokatua, bere hurbilekoekin. 16:00ak aldera Oreretara iritsiko direla jakinarazi dute. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian Joseba Agudo, aurretik Oiartzunen zuen bulegoa Guardia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, errenteria, joseba, Orereta, presoa
Bidalita Politika, Presoak | Iruzkin bat »
Joseba Agudo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dutela salatzeko, Eleak Mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean. Jarduera juridikoak libre eta legala izan behar duela aldarrikatu zuten Xabier Olaskoaga plazara bildu ziren herritarrek eta elkartasuna adierazi zioten Agudori. Luis Barroso fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen herenegun egin zuten epaiketan abokatu oreretarrarentzat. Agudok, berriz, bere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, eleak, elkarretaratzea, joseba
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo epaitu zuten Madrilgo Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Bere burua errugabetzat jo zuen, eta gezurtatu egin zuen ETAko kide izatea. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi zuen. Ildo horretatik, bezero dituenen —asko deserriratuak eta erbesteratuak— atzetik ibiltzeari uzteko eskatu zuen abokatuak, eta haiek etxera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, epaiketa, erbesteratu, joseba
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Iruzkin bat »
Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Ildo horretatik eskaera bat ere egin du abokatuak: “Bezero ditudanen atzetik ibiltzeari utz diezaioten (asko deserriratuak eta erbesteratuak) eskatu nahi dut, eta haiek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, auzitegi, epaiketa, erbesteratu, Espainiako, joseba, nazionala
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »