Mezuak etiketatuta ‘ abesbatza ’

Andra Mariren harrobi diren koruek kontzertua emango dute etzi

2012/12/21
Nork

Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuzendaritzapean Gabon abestiez osatutako emanaldia eskainiko dute. Errepertorioan ez dira faltako abesti klasikoak zein modernoak. Horren barruan, Orereta Abesbatzak Alemaniako Ohian Beltzean emandako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Alemaniatik bueltatu dira Orereta abesbatzako gazteak

2012/12/11
Nork
Alemaniatik bueltatu dira Orereta abesbatzako gazteak

Orereta abesbatzako gazteak  Alemaniako Oihan Beltzean izan dira asteburuan, Altensteigeko koruarekin —Christophorus Kinder un Jungendchor— abestu dute, elkar truke baten barruan. Uztailean alemaniarrak izan ziren Errenteria-Oreretan, eta Fatimako elizan kontzertu bat eman zuten Orereta abesbatzarekin batera. Orain alderantzizko prozesua eduki dute. Altensteigen bi kontzertu eman ditu, hilaren 6 eta 7an, Gabonen testuinguruan. Imanol Elizasu abesbatzako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Orereta abesbatza Alemanian izango da bost egunez

2012/11/29
Nork

Alemaniako Oihan Beltza bisitatuko dute datorren astean Oreretako abesbatzako kideek, Alstensteig hirian kontzertu bat emango baitute. Zehazki, ohikoa den Gabon Kontzertu Zikloan parte hartuko du abesbatzak, Christophorus Kinder und Jungendchor koruak gonbidatuta. Bisita elkar trukaketa bat da, koru hori Errenteria-Oreretan izan baitzen uztailean. 47 abeslari etorri ziren, 12-15 urtekoak. Euskal Herria ezagutzeaz gain, kontzertu bat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

2012/11/16
Nork
Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

Bihar hasiko da Andra Mari Abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalekin batera prestatzen duen Santa Zezilia Zikloa. Hurrengo igandera arte egitarau “aberatsa eta anitza” prestatu du abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalek, Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez. Gaineratu duenez, musika ikuspegi eta baliabide guztiek tokia izango dute, baita dantzak ere. Hala nola, txistulariak, bertsolariak, orkestra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Iruzkin bat »

Organo erromantikoaren zikloan parte hartuko du Andra Marik

2012/10/04
Nork

Bergarako Santa Marina elizan, Azkoitiko Jasokundeko Andra Maria elizan eta Loiolako Basilikan XIII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa egingo dute hilabete osoan zehar, eta Errenteria-Oreretako Andra Mari Abesbatzak ziklo hori irekiko du igandean, Loiolako basilikan. Jose Manuel Tife egongo da zuzendaritzan, eta Ana Belen Garciak joko du organoa. Urriko larunbat eta igandetan egingo dute nazioarteko zikloa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Andra Marik ikasturte berria hasiko du datorren astean

2012/09/07
Nork

Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek astelehenean hasiko du ikasturte berria: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek. Hurrengo egunean, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, Andra Mari Abesbatzaren egoitzan. Kurtso berrian 6-7 urteko 175 ikasle ariko dira abesbatzan, 15 musika tailerrean, 71 Orereta Txikin, 62 Oreretan eta 27 Oinarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Donostiako Musika Hamabostaldian izango da Landarbaso

2012/07/27
Nork

Abuztuaren 3tik hasita, hilabetez, Donostiako Musika Hamabostaldia izango da, eta bertan parte hartuko du Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatzak. Hain zuzen, abuztuaren 3ko inaugurazio ekitaldian ariko da, 20:30etik aurrera, San Telmo Museoan. Frantziako musika izango da Landarbasoren egitarauko protagonista, eta hala nola, Gabriel Faure eta Maurcie Durufle egileak eta XX. eta XX. mendeko euskal egileak interpretatuko ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Chistophorus Alemaniako abesbatzaren emanaldia etzidamu

2012/07/05
Nork

Andra Mari Abesbatzak bultzatutako elkartrukaketa baten barruan, atzo arratsaldean udalerrira heldu ziren Altensteig herriko (Oihan Beltza, Alemania) Chistophorus Kinder Und Jungendchor Abesbatzako 47 abeslariak. Hamabi eta hamabost urte arteko gazteak dira, eta atzotik  hasita, Andra Mariren harrobiko Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbetzetako haur eta gazteekin astebetez egonaldi musikala egingo dute Errenteria-Oreretan. Ekimenaren barruan, kontzertua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alemaniako Chistophorus eta Andra Mariko harrobiko abesbatzen kontzertua igandean

2012/07/04
Nork

Andra Mari Abesbatzak bultzatutako elkartrukaketa baten barruan, gaur arratsaldean udalerrira helduko dira Alemaniako Chistophorus Kinder Und Jungendchor abesbatzako 47 abeslariak. Hamabi eta hamabost urte arteko gazteak dira eta gaurtik hasita, Andra Mariko harrobiko Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbetzetako haur eta gazteekin astebetez egonaldi musikala egingo dute Errenteria-Oreretan. Ekimenaren barruan, kontzertua antolatu dute datorren iganderako, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Abesbatza doinuak, gaur, San Agustin elizan

2012/06/27
Nork

Agustinetako auzo elkarteak antolatuta emanaldia egingo dute gaur Schola Gregorianista Donosti Ereski eta Donosti Ereski abesbatza mixtoak. Jokin Otamendi eta Jon Aizpururen zuzendaritzapean ariko dira, hurrenez hurren. San Agustin elizan izango da gaur kontzertua, 20:00etatik aurrera, eta eliz musika eta profanoa entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Besteak beste, Maitia nun ziraTxoriak txori, Xalbadorren heriotzean, Kaiku eta Eskalapoin dantza abestuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)