Gabonetako koloreak

Gabonetako koloreak

Gabonak gainean dira, eta etxeak apaintzen hasiak dira hainbat herritar. Udalari dagokio, ordea, herria bera apaintzea, eta azken asteetan mantenuko langileak argiak jartzen ibili ondoren, herenegun ikusi ahal izan ziren piztuta, Santa Klara kalean zein udaletxean, esaterako. Horrenbestez, festek iraun bitartean Gabonetako kolorez jantziko da Errenteria-Orereta.

Irakurri gehiago

Udalak beharrezkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”

2012/12/07
Nork

Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, [...]

Irakurri gehiago

Jaiotza eta Olentzeroren erakusketa jartzeko laguntza eskatu dute Alabergan

Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarrei, eta jaiotza eta Olentzeroak eramatera animatu dituzte. San Tomas Egunetik aurrera, berriz, 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da erakusketa Arditurri auzo elkartean. [...]

Irakurri gehiago

Murrizketen kontrako banderak jarri dituzte salgai

Oarso Taldeak bultzatuta, herriko zenbait txokotan murrizketen kontrako banderak jarri dituzte salgai. Norbaitek interesa edukiz gero, 5 euroan eros dezake bakoitza Pelukasen kioskoan (Zumardian), De Cyne Reyna tabernan (Zumardian), Oñatiarra tabernan (Zumardian), Txiki tabernan (Iztietan), Mikelazulo kultur elkartean (Beheko kalean) eta Oiartzungo Amazkar tabernan.

Irakurri gehiago

Diru laguntzak eska daitezke, Inauterietarako

Irune Balentziaga Kultura ordezkariak jakinarazi duenez, dagoeneko eska daitezke diru laguntzak Inauterietako kultura jardueretarako. Eskaera horiek udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hilaren 31 baino lehen. Tramiteak egiteko dokumentazioa ere hor bertan lor daiteke. Informazio gehiago lortzeko bisitatu udalaren webgunea: www.errenteria.net .

Irakurri gehiago

Margolanak daude Xenpelar Etxean

Hilabetero erakusketa berri bat izaten da Xenpelar Etxean, eta oraingoan, bi artista errenteriarren margolanak ikusteko aukera izango da: Anabel Irasuegi eta Rosa Gonzalez. Hilabete hasieran inauguratu zuten, eta datorren asteazkenera arte ikusi ahal izango dira koadroak. Xenpelar Etxea astelehenetik ostiralera dago zabalik, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Irakurri gehiago

Pontikan ibiliko dira txistulariak igandean

Udal Txistulari Banda auzoz auzo ibiltzen da igandetan, eta oraingoan, Pontika auzoko kaleak girotuko ditu. Goizean zehar ibiliko dira hainbat kanta ezagun jotzen, ohi bezala, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)