Oreretako Ikastolako ikasleak Andaluzian

Oreretako Ikastolako ikasleak Andaluzian

Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta horrenbestez, Sevilla, Kadiz, Granada eta Malagako lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte. Horrez gain, poeta batzuen lanak eta horien gaineko poesia eta literatur tailerrak egin ahal izan dituzte.

Irakurri gehiago

Bateraguneko auzipetuak askatzeko eskatu du Errenteriako Udalak

2012/05/10
Nork

Sonia Jacinto Oreretarra, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta, Bateraguneko auzipetuak askatzeko galdegin du Errenteriako Udalak egin duen adierazpen instituzionalean. Adierazpen horretan, auzipetuen eskubide guztien errespetua eskatu dute, “parte hartze politikoarena barne”. Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak, Errenteriako Ezkerrak eta EAJk, Auzitegi Gorenak atzo emandako epaiaren “izaera politikoa” salatu dute halaber, [...]

Irakurri gehiago

Udalak elkarretaratzera deitu du Gorenaren erabakia salatzeko

Errenteriako Udal Gobernuak elkarretaratzea antolatu du biharko Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia dela-eta hartutako erabakia salatzeko: “[Udal gobernu taldeak] Bateragune kasuko epaiaren izaera politikoa salatzen du, eta hortaz, zigorturiko pertsona guztien askatasuna exijitzen du, bereziki Sonia Jacintorena”. 12:30ean bilduko dira Konponbide garaia da lelopean, Herriko Plazan. Horrez gain, gaur arratsaldean ere elkarretaratzea egin dute Gernikako Akordioak antolatuta, 20:00etan, Herriko Plazan ere. Honakoa izango da leloa: Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da .  

Irakurri gehiago

Eskubaloiaren “festa handia” astebukaeran, Galtzarabordako kiroldegian

Eskubaloiaren “festa handia” astebukaeran, Galtzarabordako kiroldegian

Ohorezko B Mailara igotzeko aukera izango du Ereintzak asteburuan jokatuko den Igoera Fasean. Igoera fase hori, gainera, Galtzarabordako Udal Kiroldegian jokatuko da. Ereintzako Francisco Barrosek eman du horren berri, Julen Mendoza alkatearekin eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko zinegotziarekin batera gaur goizean egin duten agerraldian. Asteburuan irabazi ala galdu,  Ereintza bezalako talde batentzat, Espainiako Txapelketako [...]

Irakurri gehiago

Plastikako tailerretako ikasleen erakusketa, Merkatuzarren

Ikasturtean zehar plastikako eskola tailerrak egiten dituzten ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren. Zehazki, herriko zortzi ikastetxeetako 550 ikaslek egindako lanak dira (Beraun Beri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz, Orereta, San Jose Gurutzearen Alabak eta Telleri), 5. eta 6. mailan dauden ikasleen lanak. Hilaren 17ra arte egongo da erakusketa martxan, eta aretoa 17:00etatik 20:00etara [...]

Irakurri gehiago

Goñerrian ibiliko da Urdaburu elkartea

Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz herritik eta Usabide menditik pasatuko dira. Ibilbidea bost ordukoa izango da. Bukaeran bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean. Irteera hurrengo larunbatean, hilaren 19an izango da, [...]

Irakurri gehiago

‘Abiadura handiko mafia’ biharko Zine Txiroko dokumentala

‘Abiadura handiko mafia’ biharko Zine Txiroko dokumentala

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Zine Txiroaren barruan, bihar, Abiadura handiko mafia dokumentala emango dute, elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Alpeetako hegoldeko kasua ezagutaraziko du film horrek, eta hala nola, zuritutako diru beltzarekin finantzatu dutela salatuko du: “Zabor ilegalen birziklapen, elikagaien aizuntzea, droga, prostituzio edota arma merkataritzari esker lorturikoa”. Manolo Luppichini eta Claudio Metallok zuzendu dute, eta 60 minutu irauten [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 48 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.