Aske uztekoak ziren Juan Carlos Estevez presoa berriro atxilotu dute

2012/12/12
Nork

Zigorra beteta, gaur ziren askatzekoak Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Atzo arratsaldean, ordea, espetxean bertan atxilotu zutela jakinarazi du Etxeratek, Espainiak eskatutako euroagindua dela eta. Gaua komisaldegian pasatu du Mellik. Eguerdian fiskalaren aurretik pasatzekoa zen, baina Espainiaratzearen gaineko erabakia hartu bitartean prebentibo moduan espetxeratuko dutela aurreratu du Etxeratek. Etxeratek gogorarazi duenez, lehendik ere, (2005ean) Espainiak [...]

Irakurri gehiago

Torrekua jantzi museoa izateko sinadurak jasotzen hasiko da Iraultza

2012/12/12
Nork

Torrekuan ostatu bat irekitzeko proposamena egin du udalak, eta horren harira, eraikin hori jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak biltzen hasiko da Iraultza dantza taldeak. Gogorarazi duenez, duela bi urte berritu zuten XV. mendeko dorretxe hori: “Berritze lan horiek 2 milioi euroko kostea izan zuten, eta lan horiek etorkizunean izango zuen erabilera kontuan hartuta izan zen; [...]

Irakurri gehiago

Langabeen batzarrak etzirako deialdia egin du

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilkura irekia deitu du beste behin ostiralerako. Aste honetan ere, astelehenetik ostiralera pasatu du deialdia batzarrak. Ohi bezala, 19:00etan, bilduko dira Herriko Plazan. “Berriro diogu ez bagara mugitzen inor ez dela mugituko gure egoera aldatzeko”, adierazi du. Kalera atera eta haserrea erakutsi behar dela gaineratu du. Lanbideren azaroko datuen arabera, Errenteria-Oreretan 3.259 [...]

Irakurri gehiago

Erretiratuak ez dira aspertuko Gabonetan

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. [...]

Irakurri gehiago

Janaria eramateagatik, Ereintza ikusteko sarrera doan

Ereintza eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi da Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, eta horren arabera, larunbateko partida ikustera joaten denak hiru kilo janari eramaten baditu, sarrera doan eskuratu ahal izango du. Lehia larunbatean izango da, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian, BM Torrelavegaren kontra.

Irakurri gehiago

Ezker Anitza: “2.000 euro arrazoi nahikoa da Kutxabankentzat familia baten bizitza suntsitzeko”

Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta azaroaren 28an, berriz, herritar bat etxetik kaleratzeko dataren eta orduaren eskaera egin zuela Kutxako prokuradore batek. Ezker Anitzaren arabera, Kutxak emandako arrazoia izan da Errenteria-Oreretako bizilagunak [...]

Irakurri gehiago

Emakumeek herriari egindako ekarpenekin memoria bat nahi osatu du Berditasun Kontseiluak

Berdintasun Kontseiluak memoria bat egiteko asmoa du Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egin dioten ekarpena biltzeko, eta ostiralean aurkeztuko du egitasmo hori, 18:30ean, Merkatuzarren. Bi bide edukiko ditu memoria horrek: batetik, Emakumeen aztarnen mapa Errenteriako prozesu industrialean, eta bestetik, Gertatu zen hura ez dadila ahantz . Lehenengoan XIX. mendetik 1975. urtera arte emakumeek garapen industrialari egindako ekarpena jaso nahi du, eta bigarrenean, 1975etik gaur egun arte borroka feministak herriari egindako ekarpena. [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)