Aurrekontuak astelehenean aurkeztuko dizkie herritarrei udalak

2013ko aurrekontuak astelehenean aurkeztuko ditu udalak, 18:30etik aurrera, Merkatuzarren. Errenteriako Udalak adierazi duenez, udal ordezkari zein teknikariak herritarrekin batera aritu dira aurrekontu horiek egiten, “zenbakiak egiten, lehentasunak jartzen eta elkarrekin ikasten”. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Bihar bukatzen da langabeentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea

Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.

Irakurri gehiago

Iztietan ere ospatuko dute San Tomas

Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ez dira faltako egun osoan zehar. Horrez gain, 12:00etan, muxikoak dantzatuko dituzte. Herritar guztiak gonbidatu dituzte Iztietara.

Irakurri gehiago

Ereintza ikusteko sarrera janariaren truke

Ereintza ikusteko sarrera janariaren truke

Ereintza Eskubaloiak lehenengo itzuliko azken partida dauka etzi, Torrelavegaren kontra Galtzarabordako kiroldegian. Partidarekin lotuta, ekimen bat martxan jarri du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera, eta horrenbestez, partida ikusteko sarrerak diruarekin beharrean elikagaiekin ordaindu beharko dira. Ohiko sarrerak 5 euro balio du, eta horren truke galtzen ez den hiru kilo elikagai entregatu beharko dira. Biltzen dituzten elikagai [...]

Irakurri gehiago

Gabonetako opariak jasoko dituzte behar gehien duten herriko familientzat

Gabonetako opariak jasoko dituzte behar gehien duten herriko familientzat

PSE-EEk eta Errenkoaldek kanpaina bat martxan jarri dute Gabonetako opariak biltzeko. Opari horiek Gurutze Gorriari emango dizkiote, gero berak behar gehien duten herriko familien artean bana ditzan. Era berean, kanpainarekin bat egin dute Fanderia eta Beraungo auzo elkarteek, eta horiek kanpaina auzoan zehar zabaltzeaz arduratuko dira. Gaur goizean eman dituzte kanpainaren gaineko xehetasunak Jose Angel [...]

Irakurri gehiago

San Tomas Azoka larunbatean egingo dute Beraunen

San Tomas Eguna ostiralean izango da, baina herriko zenbait auzo elkartetan aurreko asteburura aurreratzen dute, Beraunen, esate baterako. Hala, larunbatean egingo dute San Tomas Azoka. Goizean goizetik baserriko produktuen erakusketa izango da, eta animaliak ere ikusteko aukera izango da. Horrez gain, baserriko produktuak erosi ere egin ahal izango dira, eta era berean, baita tripa bete [...]

Irakurri gehiago

Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi

2012/12/12
Nork

Efe agentziaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak espedientea ireki dio Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeari, eta aintzat hartu du Igualdad Animal taldeak uztailean egindako salaketa . Oiartzungo Momotegi etxaldeko ahateek tratu txarrak jasaten zituztela salatu du talde horrek, eta etxalde horri erosten dio foie grasa Mugaritzek. Etxalde horren jarduera ere behin-behinean geldiarazteko agindu du Osasun Sailak. Andoni Luis [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)