Eskalada ikastaroa antolatu du Urdaburuk

Eskalada ikastaroa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 26an eta 27an San Fausto eta Artederretan. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, elkartearen egoitzara (Juan de Olazabal, 23) joan behar dute izena ematera astearte eta ostegunetan 19:30etik 22:00etara. Ikastaroak 15 euro balio ditu eta izena emateko garaian egin beharko dute ordainketa interesdunek.Ikastaroaren gaineko informazioa emateko, bilera egingo [...]

Irakurri gehiago

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan

2012/05/16
Nork
Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde, Gazte Mailakoa eta Lurraldeko Bigarren Mailakoa play off-etarako sailkatu dira, eta asteburu honetan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Lurraldeko Bigarren Mailakoak Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du, etzi, 20:30ean, eta Gazte Mailakoak, berriz, hurrengo egunean, 12:00etan, Zarautzen kontra, 12:00etan. Bi partidak etxetik kanpo jokatuko ditu Gamonek, kontrarioen herrian. Etxean jokatzea [...]

Irakurri gehiago

Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia ostiralean

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, kirol nutrizioari buruzko hitzaldia emango dute, ostiralean, 17:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Ruben Reyesek emango du hitzaldi hori, Serviocio Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetako kirol teknikariak. Hitzaldian kirolari batentzat lagungarri izan daitezkeen laguntza ergogenikoei buruz ariko dira: kirola egiteko har daitezkeen osagarriak aipatuko dituzte eta beren onurak eta aukerak aztertu. Hitzaldira joateko [...]

Irakurri gehiago

White Towelsekin bluesa, De Cyne Reynan

Blues zaleek zita daukate etzi, 22:30, De Cyne Reynan. White Towels taldea igoko da oholtzara, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “bluesa ulertzeko duen moduak ez du inor epel utziko”. Bost kide ditu taldeak: Carlos Malles (bateria), Javi Zarranz (baxua), Alberto Cosgaya (gitarra), Kixki (armonika), eta Lisi Garcia (ahotsa).

Irakurri gehiago

Olatu talka, giro onean

2012/05/15
Nork

Larunbatean Olatu Talka izan zen Errenteria-Oreretan, eta talde ugarik parte hartu zuten arratsaldean zehar. Bakoitzak bere emanaldia bukatu ostean, talde guztiak Herriko Plazan bildu ziren, eta hor bukatu zuten eguna.

Irakurri gehiago

Bertshow ikuskizuna ostiralean Arkaitzan

Bertso eta musika uztartuko dituzte ostiraleko Bertshow ikuskizunean, Arkaitzan. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Arkaitz Oiartzabal Xamoa , Jon Martin, Jokin Labayen eta Manex Mujika, eta zuzeneko musikak zuzenduko die doinua. Sierra eta Ima ariko dira musika jotzen. Era berean, ingurura moldatu beharko dute bertsolariek. Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatu dute [...]

Irakurri gehiago

Bi erakusleiho apurtzea egotzita atxilotu dute gizon bat

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainbat lokaletako erakusleihoetara harriak botatzen ari zela. Gaineratu duenez, ertzainak bertaratutakoan taldetxo bat gizona atxikitzen ari ziren, eta bi ostalaritza lokaletako erakusleiho kaltetuta zeuden, eta [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 49 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.