46,4 milioi euroko kontu proposamena landu du gobernu taldeak, eta PSE-EEren babesa izango du Okerrik ezean, 2013rako gobernu taldeak prestatu dituen aurrekontuak aurrera aterako dira biharko udalbatzarrean. Aurten baino aurrekontu handiagoa izango du herriak: 2012ko 45,2 milioi eurotik, 46,4ra pasatuko da sarreren eta gastuen zerrenda. Hau da, 1,2 milioi euro gehiago izango ditu udalak erabiltzeko. Batez ere, inbertsioen atala indartuko dute igoera horrekin, bi lan nagusitan: Lekuona eraikinaren egokitzea [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aurrekontuak, errenteria, Udala
Bidalita Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
Torrekua berritu zutenetik hutsik egon da, eta orain, hain zuzen, eraikina zerekin bete, horrexek sortu du ika-mika. Eraikina jantzi museo izateko xedearekin berritu zuten duela bi urte, Iraultza dantza taldeak urteak egin ostean nahi horren atzetik. Orain, ordea, udalak ostatu bihurtzeko asmoa azaldu du, eta dantza taldea sinadurak biltzen hasi da Interneten Torrekua jantzi museo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, dantza, irauntza, jantzi, museo, sinadurak, talde, Torrekua
Bidalita Kultura, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak ezohiko eta presazko bilera egingo du bihar goizean, 08:00etatik aurrera. Besteak beste, zerga bilketako langile exekutibo lanpostua betzeko lehiaketa deitu eta lehiaketa horren oinarriak ere onartu beharko dituzte, bidezkoa bada. Bestetik, Mindaira elkartea udal erregistroan sartzea ere landuko dute zinegotziek. Aurreko aktaren irakurketa eta onespenarekin hasiko dute bilera.
Irakurri gehiago
Etiketak:Bilera, bilketa, lanpostu, zerga
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
2013ko aurrekontuak astelehenean aurkeztuko ditu udalak, 18:30etik aurrera, Merkatuzarren. Errenteriako Udalak adierazi duenez, udal ordezkari zein teknikariak herritarrekin batera aritu dira aurrekontu horiek egiten, “zenbakiak egiten, lehentasunak jartzen eta elkarrekin ikasten”. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:astelehenean, aurkeztu, aurrekontu, Udala
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Udala | Ez dago iruzkinik »
Torrekuan ostatu bat irekitzeko proposamena egin du udalak, eta horren harira, eraikin hori jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak biltzen hasiko da Iraultza dantza taldeak. Gogorarazi duenez, duela bi urte berritu zuten XV. mendeko dorretxe hori: “Berritze lan horiek 2 milioi euroko kostea izan zuten, eta lan horiek etorkizunean izango zuen erabilera kontuan hartuta izan zen; [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bilketa, jantzi, museo, sinadura, Torrekua
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »
Torrekuari emango zaion erabilpenaren inguruan sortu diren eztabaiden harira, Errenteriako Udalak erantzun du “Torrekua eraikinean ostatu bat ezartzea proposamen bat baino” ez dela. Zentzu horretan, eraikin horretarako egiten den proposamena Plan Estrategiko oso batean kokatu behar dela adierazi du, eta “erabaki hori ez du Errenteriako Udalak alde bakarrez hartuko, parte hartzen duten eragileekin baizik”. Horrenbestez, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bat, eraikina, euskal, jantzi, museoa, ostatu, Torrekua
Bidalita Kultura, Udala | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizean akordioa sinatu du Julen Mendoza alkateak Basanoagako igogailuan (Kaputxinoak) lanean aritu diren UTE eta hornitzaileekin. Akordioan zehaztu dutenez, datozen egunetan jarraituko duten lanekin, eta bertan dagoen garabia kenduta, hornitzaileek lanak bukatzeko konpromisoa hartu dutela zehaztu du Errenteriako Udalak. Lanak atzerapenarekin doaz, udaberrirako bukatzea espero baitzuten. Igogailu horrek Basanoaga eta Versalles kaleak elkartuko ditu.
Irakurri gehiago
Etiketak:basanoaga, igogailu, obra
Bidalita Azpiegiturak, Udala | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biktima, eguna, Eskubide, giza, Udala
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, euskaraz, ikastaro, langabe, Udala
Bidalita Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »
Udalbatzar motza baina mamitsua izan zen herenegungoa. Zinegotziek bost puntuko gai ordena zeukaten eztabaidatzeko, eta horien artean, pil-pilean dagoen eta herrian eragiten ari den gai bat: etxe kaleratzeena. PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak. Hala nola, Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu diote, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kontuan hartzeko. Horrekin batera, etxe [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Etxe, kaleratze, kontra, mozio
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »