Presoak

Aitzol Gogorza Basurtuko erietxean da atzotik

2012/10/18
Nork

Etxeratek, euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, gaixotasun larri eta sendaezina duen Aitzol Gogorza euskal presoa Basurtuko ospitalean dago atzo eguerditik. Gora behera handiak izaten dituela, eta azken aldian animoz nahiko baxu zegoela zehaztu du Etxeratek bere webgunean, “eta buelta ematen ez ziola ikusita ospitaleratzea erabaki zuten espetxeko medikuek, Gogorzaren konfiantzazko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Politika, Presoak | Iruzkin bat »

Kartzelan sartu dituzte Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu

2012/06/01
Nork

ETAkoak izatea egotzi die Parisko epaileak. Igandean atzeman zituzten, Akitanian. Parisko epaileak espetxera bidali ditu Oroitz Gurrutxaga Gogorza eta Xabier Aranburu Sagarminaga; ETAko kide gisa jota. Igandean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Caunan (Akitania). Etakide izateaz gain, armak, lehergaiak eta agiri faltsuak izatea egotzi diete. Frantziako Fiskaltza antiterroristak atzo zioen ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Gurrutxaga ETAko talde militarreko burua zenik eta, ondorioz, ez dutela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika, Presoak | Ez dago iruzkinik »

Parisko Fiskaltzak aitortu du ezin dela esan Oroitz Gurrutxaga ETAko talde militarreko burua zenik

2012/05/31
Nork

Ez dute erakunde armatuko agintari bezala epaitzeko eskatuko; etakide izatea leporatuko diote. Gurrutxaga eta Xabier Aranburu igandean atxilotu zituzten Parisko Fiskaltza antiterroristak adierazi du ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) ETAko talde militarreko burua zenik eta, ondorioz, ez dutela ETAko agintari gisa epaitzeko eskatuko. Haren arabera, etakide izatea leporatuko diote. Gurrutxaga eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak Parisen dauzkate asteartetik, epailearen aurretik pasatzeko. Igandean atzeman zituen Frantziako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika, Presoak | Ez dago iruzkinik »

Gamon Zumardia beteta, presoen eskubideen alde

2012/05/19
Nork
Gamon Zumardia beteta, presoen eskubideen alde

Euriak ez du zapuztu Goazen plazara ekimenak arrakasta izatea. Izan ere, 350 bat lagunek Gamon Zumardia bete dute, euskal presoen eskubideen errespetatzea aldarrikatuz. Hori 13:00etan izan da, baina lehenago txistulariek, bertsolariek eta beste zenbaitek beroa girotu dute. Pixkanaka betetzen joan da plaza. Gainera, herriko presoek egindako eskulanak zein ipuinak egon dira salgai.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Presoak | Ez dago iruzkinik »

Joseba Agudo presoa aske utzi dute

2012/03/23
Nork

Joseba Agudo preso oreretarra aske utzi zuten atzo, 20:00etan. Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen Agudo. Behin behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako bidean da abokatua, bere hurbilekoekin. 16:00ak aldera Oreretara iritsiko direla jakinarazi dute. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian Joseba Agudo, aurretik Oiartzunen zuen bulegoa Guardia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika, Presoak | Iruzkin bat »

Joseba Agudoren absoluzioa eskatu du Eleak mugimenduak

2012/02/18
Nork
Joseba Agudoren absoluzioa eskatu du Eleak mugimenduak

Joseba Agudo abokatua datorren asteazkenean (hilaren 22a) Audientzia Nazionalean epaituko dute eta horren aurrean Agudoren “absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera” eskatu du Eleak mugimenduak. Epaiketaren egun berean, elkarretaratzera deitu du mugimenduak. Niessenen izango da, 20:00etan. “Eta zergatik epaituko dute? Hain zuzen ere, bere lana, abokatu lana, duintasunez betetzeagatik”, azaldu du Arantxa Urbe Eleak-eko kideak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Presoak | Iruzkin bat »

Moroak, etorkinak eta gu

2011/12/09
Nork

«Ez dago bere burua morotzat duen inor. Beste batzuk hartzen dute halakoa morotzat, zanpatu nahi dutenean. Eta hargatik gara edo izan gaitezke denak moroak. Musulman hala euskaldun, emakumeak nahiz homosexual, beltz nahiz pobre». Ostiraleko Berria-n Sarrionaindiaren iritzi artikuluaren pasarte hori irakurri nuenean poztu nintzen. Duela hamar urte, gauza bera adierazi nahi izan zuen Marcos komandanteordeak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hartu hitza, Presoak | Ez dago iruzkinik »

Presoak etxeratzeko banderatxoa jartzeko deialdia egin du OAAMek

2011/10/01
Nork
Presoak etxeratzeko banderatxoa jartzeko deialdia egin du OAAMek

Atzo arratsaldean OAAMeko kideek agerraldia egin zuten euskal presoak etxeratzea aldarrikatzen duen banderatxoa jartzeko deialdia eginez. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mendekuan eta gogorrotan oinarritutako espetxe politika horrek zigor gehiegikeria ezartzen die presoei nahiz euren lagun eta senideei”. Bidaiaren arriskuaz ere ohartarazi dute, eta dispertsio politikaren eraginez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika, Presoak | Ez dago iruzkinik »

OAAMk presoak etxeratzeko bandera jartzeko deia egin du

2011/09/28
Nork

Oarsoaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) balkoietan, lantegietan, elkartean edo beste zenbait tokitan euskal presoen eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen duten banderak jartzeko deialdia egin du. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mendekuan eta gogorrotan oinarritutako espetxe politika horrek zigor gehiegikeria ezartzen die presoei nahiz euren lagun eta senideei”. Bidaiaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Politika, Presoak | Ez dago iruzkinik »

“Hasitako bidean sakontzera” deitu du ezker abertzaleak

2011/09/19
Nork
“Hasitako bidean sakontzera” deitu du ezker abertzaleak

Bateragune auziko epaiaren ostean, ezker abertzaleak hasitako bidean sakontzera deitu du: “Epaiaren kontra egon den erreakzio ia aho batekoak frogatzen du herriak bake eta demokraziaren aldeko bidea hartu duela, eta Estatuak ezingo duela oztopatu”. Epaiaren atzean, “bi erantzule politiko” daudela esan du, PP eta PSOE, eta azken hilabeteotan “Euskal Herrian ireki den aro berria boikotatzen” eta “saboteatzen” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika, Presoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)