Irun bisitatuko du gaur, Julen Mendoza alkateak. Bertan, Irungo alkatearekin bilduko da hiri kudeaketarekin lotutako gaiak lehen eskutik ezagutzeko, hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa. Pedro Alegre Herritarren Parte hartze Ordezkaria ere batuko zaie bulegoa bisitatzeko.
Irakurri gehiago
Etiketak:bisitatu, Irun, Julen, Mendoza
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
PSE-EEk atez ateko sistemaren gainean esandakoaren gainean, Ezker Anitzak hondakinen gaiaren gainean “mamuak astitzen” ari dela esan du, eta beldurra eragiten aritzea leporatu dio. Horrez gain, hondakinekin, bilketa sistemarekin eta birziklatze helburuarekin lotutako guztia “asmo politiko argiaz” erabiltzen duela adierazi du. Horrenbestez, PSE-EE zein errausketa defendatzen duten beste alderdiak hondakinei eta birziklatzeari buruzko eztabaida publiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitza, ate, atez, beldurra, ezker, PSE-EE, sistema
Bidalita Ingurumena, Politika | Ez dago iruzkinik »
Pasa den ostiralean PSE-EEk udalaren kudeaketari egindako kritiken aurrean , udal gobernu taldeak adierazpenok ez direla egia adierazi du, eta “errealitatea faltsutu” egiten dutela. Era berean, “herritarren interes orokorrekin zerikusirik ez duten dinamika alderdikoietan sartuta politikari eta herritarrei” ez dietela mesede egiten adierazi du. Horrenbestez, oposizioari, eta batik bat PSE-EEri, “gutxienezko erantzukizunarekin jokatzeko” eskatu die. Egoera ekonomikoari dagokionez, diruzaintzako soberakina, PSE-EEk [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adierazpen, gobernu, kritikak, PSE-EE, talde, udal
Bidalita Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »
Martxoko udalbatzarrari begira, bi mozio aurkeztuko ditu PSE-EEk. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatzen du. Bestea, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresari babesa emateko izango da. Bigarren proposamenari lotuta, supermerkatua jartzea garrantzitsutzat jo du PSE-EEk, eta aukera hori ezin dela galdu esan du. Sabecoko langileak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:enplegu, mozio, Niessen, plan, PSE-EE, supermerkatu
Bidalita Politika | Iruzkin bat »
Argentinako Chascomus herritik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei. Duela bi aste ere elkartasun mezuak jaso zituzten Palestinatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:argentina, auzipetu, elkartasun, gazte
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Joseba Agudo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dutela salatzeko, Eleak Mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean. Jarduera juridikoak libre eta legala izan behar duela aldarrikatu zuten Xabier Olaskoaga plazara bildu ziren herritarrek eta elkartasuna adierazi zioten Agudori. Luis Barroso fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen herenegun egin zuten epaiketan abokatu oreretarrarentzat. Agudok, berriz, bere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, eleak, elkarretaratzea, joseba
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo epaitu zuten Madrilgo Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Bere burua errugabetzat jo zuen, eta gezurtatu egin zuen ETAko kide izatea. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi zuen. Ildo horretatik, bezero dituenen —asko deserriratuak eta erbesteratuak— atzetik ibiltzeari uzteko eskatu zuen abokatuak, eta haiek etxera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, epaiketa, erbesteratu, joseba
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Iruzkin bat »
Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Ildo horretatik eskaera bat ere egin du abokatuak: “Bezero ditudanen atzetik ibiltzeari utz diezaioten (asko deserriratuak eta erbesteratuak) eskatu nahi dut, eta haiek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, auzitegi, epaiketa, erbesteratu, Espainiako, joseba, nazionala
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta. Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak salatu zuen Agudo “deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik” epaituko dutela. “Agudoren kontrako erasoa Espainiako Estatuaren jarreraren salatzaileek kontrako mendekuko politika baten ikuspegitik” baino [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agudo, epaiketa, eskubideak, joseba
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Joseba Agudo abokatu oreretarraren kontrako epaiketa. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian, eta Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) egon da orain arte, epaiketaren zain. Horren harira, Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak Agudoren absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera eskatu du, duela hilabete gazte auzipetuekin egin bezala. Hain zuzen, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:absolbitu, agudo, eleak, epaiketa, joseba, mugimendu
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Iruzkin bat »