Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeei begira, ekimen berria abiatuko du ezker abertzaleak, 2011 Herri Programa, zure ahotsa gure hitza , hain zuzen ere. Ekimenaren bidez, herri programa egiteko «Oreretar guztien ahotsa» jaso nahi dutela azaldu zuten atzo egindako agerraldian ezker abertzaleko ordezkariek. Izan ere, “oreretarron ahotsa gure hitza bilakatu nahi dugu” esan dute. Ekimen berria aurkeztearekin batera, argi azaldu zuten “Errenteriako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, ezker abertzalea, foru, hauteskunde, herritarren iritzia, Orereta, programa, udal
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Gaurko egunez, orain 27 urte hil zituzten Peru eta Stein, eta bi oreretarrak gogoan, omenaldia egin diete. 1984ko otsailaren 8an bi guardia zibilek Peru erail zuten Steinekin batera. Bi herritarrak Hendaian hil zituzten, Yeu irlako konfinamendua hautsi ondoren.
Irakurri gehiago
Etiketak:omenaldia, Peru, Stein
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako PSE-EEk aurkeztu du bere hautagaia maiatzeko Udal hauteskundeetarako, eta ez da sorpresarik izan, Juan Carlos Merino izango da. 2005etik Errenteriako alkatea da, eta horrez gain beste kargu batzuk ere baditu, nagusiena, San Markoko Mankomunitateko presidentea da. Gainontzekoa honakoak dira: PSE-EEko Euskadiko Batzordeko eta PSE-EEko Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Añarbeko Mankomunitateko kidea, Oarsoaldea Garapen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatetza, errenteria, foru, hautagai, Hauteskundeak, Merino, Orereta, PSE-EE, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
LZP Lurraldeko Zatikako Planaren prozeduraren gainean Errenteriako Udal Gobernu taldeak izan duen “pasibotasuna” kritikatu du Oreretako ezker abertzaleak. Gaur eguerdian Karlos Murua eta Santi Angulo zinegotziek adierazi dutenez, udal gobernuak herritarren eskubideak defendatzeari muzin egin dio, eta ez du ahalegin txikiena ere egin dokumentua eta horren eraginak aztertzeko. Zinegotzi abertzaleek onartu dute planari mozioak aurkezteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ezker abertzale, LZP, udal gobernu
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Oreretako ezker abertzaleak pasa den ostiraleko plenoan Oiartzungo bidesariaren gaineko mozioa aurkeztu zuen. Bertan, bigarren gerrikoa erabiltzen ez dutenek bidesaria ez ordaintzeko hainbat neurri proposatzen zituen, baina azkenean, atzera bota zuten. Ildo horretatik, Errenteria-Oreretako ekialdean bizi diren herritarrek (Lartzabal, Fanderia, Agustinak eta Gabierrota) autopista ez den errepide bat erabiltzeagatik ordaindu behar dutela salatu dute. Hainbat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bidesari, ezker abertzalea, Oiartzun
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Herriko euskalgintzako hainbat kidek euskal presoei babesa eman zieten pasa den ostiralean Egin dezagun bidea dinamikaren baitan. Hileko azken ostiralak indartu nahi dituzte horrela, eragileen babesarekin. Horrez gain, Juantxo Lasa Txikierdi-k kartzelan 26 urte bete dituela eta, kartel erraldoia jarri zuten etxe batetik zintzilik.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskalgintza, presoak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Juan Carlos Merino izango da Errenteriako alkate izateko PSE-EEren hautagaia. Pasa den ostiralean Errenteriako PSE-EEko kideak bilkura egin zuten maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetako hautagaia zein izango den erabakitzeko, eta azkenean Merino izango dela berretsi zuten. Merino Errenteriako alkatea da egun, eta 2005etik dago kargu horretan. Berriro aukeratu dute “herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetze [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkategai, errenteria, foru, hautagai, Hauteskundeak, Merino, Orereta, PSE-EE, udal
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagutzeko azken hilabeteetan asanbladak eta eztabaidak sortu dituztela azaldu dute Aralarko gazte erakundeko kideek. Hego Euskal Herrian egingo duten kanpainan, bakean bizitzeko eskubidea; feminismoa; arrazismoaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gazte, Iratzarri, kanpaina
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea, egoera politikoaren gainean ariko da bihar Abagune politikoa eta indar metaketa hitzaldien bigarren zikloaren baitan. Orain artean bezala, Kaputxinoen elizako beheko solairuko aretoan izango da hitzaldia 19:30etatik 21:00ak arte. Otsailaren 1ean Alternatibako Oskar Matute kideak amaituko ditu,joan den urte bukaeran antolatzen hasitako hitzaldi zikloak. Ondoren “beste jardun ereduekin jarraituko dugu”, azaldu dute antolatzaileek. Azken hauek “zazpi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egoera politiko, hitzaldi, Iñaki Galdo
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo arratsaldean herriko zenbait eragile politiko, sozial zein sindikalek euren atxikimendua adierazi zioten Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioari; alegia, Gernikako Akordioari: “Euskal Herriko gatazka politikoa behin betiko konpontzeko ibilbide orri gisa, pertsona guztien eskubideen defentsan, gure konpromisoa adierazi nahi dugu”. Gernikako Akordioaren ildo jarraituz, bertako zenbait puntu gogorarazi zituzten: ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxikimendu, Gernikako akordioa
Bidalita Politika | 2 Iruzkinak »