Ostiralean aurkeztu zuten Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman zituen lehen urratsak euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideo emanaldiarekin hasi zen, eta ondoren lau dantzarik hartu zuten taula, aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzzlea eraiki zuten ondoren, publiko artetik altxa eta oholtzara [...]
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman ditu lehen pausuak euskal preso eta iheslarien aldeko ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideoak eman dio hasiera, eta ondoren dantzariek hartu dute taula aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzlea eraiki dute,ondoren, hainbat lagunek eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea [...]
Aitzol Gogortza da espetxean gaixo dagoen Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hamalau presoetako bat. Trastorno Obsesibo Konpultsiboa du duela hamabi urtetik, eta bere “egoera larria” salatu du Oreretako Herrira herri bilguneak, batik bat Espainiaratu zutenetik. Atzo agerraldia egin zuen, eta bertan izan ziren Gogortzaren amaz gain, Gaztañoko zenbait auzotar eta mediku bat. Hain zuzen, azken horren [...]
Aitzol Gogortza gaixo dagoen preso oreretarraren egoera salatu du Herrira bilguneak. Trastorno obsesibo konpultsiboa du, eta bere egoera “larria” dela esan du. Mediku batek azaldu duenez, baldintza normaletan gaixotasuna ongi eraman daiteke; ez, ordea, espetxeko baldintzetan.
Eider Perez euskal presoa ikustera zihoazen lagunek istripua izan zutela jakinarazi du Oreretako Herrira bilguneak. Briviesca (Burgos, Espainia) inguruan zirenean, autoko gurpila bat lehertu zenean izan zuten istripua. Perezen lagunek Cordobako espetxean zuten bisitara heltzea lortu zuten. Honakoa, pasa den asteburuan, “sakabanaketa politikak eragindako” laugarren istripua da.
Atzo arratsaldean egindako udalbatzarrean Gaztaño pasealekuari Altxu kalea izena jartzea erabaki zuten zinegotziek aho batez. Kaleari izena aldatzeko proposamena Gaztañoko bizilagunek egin zuten, garraiolari, postari eta beste zenbait langile eta pertsonek kalea auzoarekin nahasten zutelako. Altxu izena jartzeko proposamena ere eurek egin zuten, eta udal gobernuari “ideia zoragarria” iruditu zitzaion, “aski merezi zuela” iritzi baitio [...]
Herrira herri bilguneak euskal preso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako [...]
Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu “eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera”. Horretarako, etzi, 11:30ean hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak, baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera ere. Donostiako ekimenean 1.200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, [...]
Oarsoaldeko Askapenak hitzaldia antolatu du gaurko, Nazioarteko Preso Politikoen Egunaren harira. Preso politikoak munduan izenburupean, Mousa Abu Mayra preso ohi palestinarra, Palestinak egun bizi duen egoeraz mintzatuko da Xenpelar Etxean 19:30etik aurrera emango duen hitzaldian. Film laburra hitzaldia aurretik Mousa Israelgo koloniez inguratuta dagoen Beit Ommar nekazal herrian bizi da, eta Askapenako kideek azaldu dutenez, “behin baino gehiagotan atxilotu [...]
Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. Plana aurrera aterako ez balitz, 60.000 euro Oarsoaldeko Turismo Sailera bideratzeko eskatu du, “langileak kontratatu eta 2012ko turismo kanpaina sustatzeko”. Turismoa [...]
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, [...]
Bateragune auziaren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko eta “konponbide garaia” dela aldarrikatzeko, hamarnaka herritarrek egin dute bat Errenteriako Gobernu Taldeak gaur eguerdirako deitu [...]
Zigorra murriztu arren, espetxean segiko dute Bateragune auziko auzipetuek. Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartu zuen erabaki hori, eta honako espetxe zigorrak ebatzi zituen bost auzipetuentzat: Errenteria-Oreretako Sonia [...]
30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz
Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.